Dokuteka
Jon eta Jone II. Jonkiak (jj-106)
W-JON Hitz egin behar dugu Jone. Honek ez dauka zentzurik.
W-JONE Nahi dozunian
W-JON Hotsegingo dizut
W-JONE Oin ezin dot. Batzarra dakau
W-JON Bi minutu ere ez?
RAF
TFNOZ
JON
Jone, goazen helduen moduan hitz egitea behintzat
JONE
Bale baina oin ez dakat astirik Jon, hauteskunde ostian bilera maratoia eukitzen dou beti.
JON
Geratuko gara afaltzeko?
JONE
Etorri etxera nahi badozu
JON
Bale
JONE
Niko aittitta-amamen etxetik jaso eta zortzi tterdiak inguruan helduko gara
JON
Ni igual apur bat lehenago azalduko naiz.. eta afaria prestatzen joan nahiteke
JONE
Jon
JON
Zer?
JONE
Ez dakazu giltzik...
RAF
ETXEAN AFALTZEN
JON
Zer moduz geratu zait?
JONE
Gosua dao, baina badaka gusto arraro bat..
JON
Zilantroa da
JONE
Zebitxia esan dozu dala?... ba zu, eizu berriro nahi dozunian..badakizu..neregaittik arazorik ez...
JON
Sentitzen dut giltzena Jone
JONE
Giltzena tontokerixia da... eta badakit nik be...
JON
(moztuaz) Beno hitz egin dugu lehen horretaz...
JONE
Bai... haln da be ez dou berba ein beste kontuaz
JON
Zertaz?
JONE
Ba bronka honi hasieria emon zetsan kontuaz...
JON
Nik uste ez dagoela gehiegi hitz egiteko Jone... azken finean biek gauza bera nahi dugu ez?
JONE
Badakitt batzuetan berekoi samarra naizela baina..
JON
Utz dezagun bihar arte gai hori bale? Bihar hitz egiten dugu nahi baduzu...
RAF
JON
Azken bi egunetan hala ere konturatu naiz zerbait egin behar dudala telefonoaren asuntuarekin
JONE
Zer ba?
JON
Jonki baten moduan egon naiz Jone. Uneoro telefonoari begira ea zure mezua ote nuen.. eta aitortu behar dut.. ea zu konektatua ote zeunden begira
JONE
Nik be ein dot hori Jon.
JON
Jone.. konektatua zeundela ikusten nuenean telefonoari begira geratzen nintzen.. nolabait zurekin konektatua sentitzen ninztelako... hori ez da normala..
JONE
Ez dakitt normala dan ero ez baina ni bardin ibili naiz. Nerabe baten moduan...
JON
Nerabe.. ni ez naiz nerabe sentitu.. esan dizutlehen, jonki baten moduan sentitu naiz...
RAF
OHEAN (efekt muelle? Kolpeak?)
JONE
Uhmmm honen biharra nekan Jon
JON
Bai... badakizu benetan pozten naiz apustua nik irabazi izanaz...
JONE
Ba pentsau zelan poztu naizen ni.
JON
Orduan hurrengo errebisioa 3 hilabete barru?
JONE
Bai...
JON
Orain motoan buelta bat eman beharko duzu nirekin...
JONE
Bueno baina ez genduan esan noiz..
RAF
JONE
(barrez) Oin konturatu naiz...
JON
Zertaz?
JONE
Etxeko giltzak bai.. itzuli zestazuzen baina motorranak badaezpada ez eh!
KANTUA https://www.youtube.com/watch?v=s-gpFmF1EMA (34 segundutik 54ra)
Devuelveme las llaves de la motooo y quedate con todooo lo demas...
