Dokuteka
Jon eta Jone II. Emaitzak (jj-105)
Haserrealdiaren ondoren bakea nola egin asmatu ezinik dabil bikotea, bakoitza bere bakarrizketan murgilduta.
ATALA 104 Proposamena
ETXEAN
JONE
Aizu Jon, etorri nahi duzun hona bizitzera?
JON
Zer?
JONE
Entzun duzu, ea hona etorri nahi duzun bizitzera?
JON
Baina zer diozu Jone?
JONE
Etorri nahi duzun, total bi alokairu ari gara ordaintzen,
JON
Duela bi aste, nik gauza bera eskatu nizun eta kriston bronka bota zenidan..
JONE
Ia, bai, badakit baina
JON
Gainera biharkoagatik esaten didazu hau guztia, beldurtuta zaudelako,
JONE
Ez da hori, azken finean egunero gaude elkarrekin eta.
JON
Ia, baina nik uste nuen.
JONE
Zer? Ez ezazu aurpegi hori jarri.
JON
Ze aurpegi jartzea nahi duzu Jone, batzuetan eskizofrenia moduko batean bizi naiz zurekin
JONE
Erabakia hartzea ez da hain zaila ba.
JON
Eta Niko?, zuk esan zenidan Nikorekin ez zela hain erraza.
JONE
Nik gauza asko esaten ditut, baina ez dut beti arrazoia izaten
JON
Oskar joan delako ausartu al zara orain pauso hau ematera?
JON
Zuk esan zenuen Jone, 4 hilabete besterik ez dira pasa, berriro topo egin genuenetik,
JONE
Ia baina ez da gauza bera, ez da duela 4 hilabete ezagutzen garela, elkarrekin bizi izan gara, ez da zerotik hastea,
JON
Badakizu nik nahi nuela
JONE
Nuela? Orain ez duzu nahi?
JON
Ez da hori baina moskeatu egiten nau 2 asteetan iritziz hain azkar nola aldatu duzun.
JONE
Beno baina horrek ze axola du?
JON
Ba inporta du, nik halako zerbait eskatzen dudanean erantzuna beti ezezkoa delako, ezezko umiliagarri samarra gainera, eta gero zuk gauza bera egiten duzunean, baiezkoa besterik ez duzu onartzen.
JONE
Noiz gertatu da hori?
JON
Nikoren kontura izan genuen bronka hura adibidez, edo Oskarren asuntuarekin, edo...
JONE
Ez nekien hain herratsua zinenik,
JONE
Beno nirekin bizi nahi ez baduzu ez duzu aitzakiarik asmatu behar.
JON
Aitzakiak? Baina zuk zer uste duzu? Ez zaitez orain biktimarena egiten hasi.
JONE
Ez duzu nirekin bizitzera etorri nahi, lasai, zure erabakia da, ez da ezer gertatzen
JON
Jone ezin didazu halakorik egin.
JONE
Argi galdetu dizut, ez dakit zer egin dudan gaizki.
JON
Jone, nik elkarrekin bizitzera joateko proposatzen dizut eta kriston mobida montatzen didazu, eta orain bat-batean zuk horrela botatzen didazu eta nik ez daukat ezta moskeatzeko eskubiderik ere.
JONE
Eta ni naiz biktimarena egiten duena
JON
Jone, tori zure etxeko giltzak, eta joan zaitez porkulo hartzera,
W-JON Jone, bihar frogak jasotzera zurekin joatea nahi?
W-JONE Nola esaten didazu hori lehen egin duzunarekin?
W-JON Nik egin dudana?
W-JONE Giltzena ez zen beharrezkoa. Pasatu egin zara.
W-JON Ni pasatu naiz? Zu ez jakina. Bueno zuk ikusi, Bihar zurekin joatea nahi baduzu esadazu
W-JONE Ez daukat zure lastimaren beharrik. Badakit bakarrik joaten.
W-JON Bale, ba nahi baduzu kontatuko didazu,
