Patata, Ameriketatik ekarritako tuberkulua

Gaur egun sukalde guztietan ohikoa da, baina horretara iristeko bide luzea egin du patatak. Itxurak eta lur azpian hazteak elikagai horrekiko mesfidantza sortu zuen hasieran. Amerikan jatorria duen tuberkuluaren historia ezagutuko dugu jarduera honetan.

Testua eta bideoa oinarri hartuta ondorengo ariketak egin ditzakezu:

   -  Beste elikagai batzuren jatorria asmatu.

   -  Bideoa ikusi eta esaldiak egia edo gezurra diren adierazi.

   -  Testua irakurri eta galderei erantzun.

   -  Ekintzak definizioekin lotu.

   -  Plater bat proposatu taldeka eta bat aukeratu.  

Patatak itxuragatik mesfidantza sortu zuen hasieran. Argazkia: Alexey Hulsov (Pixabay)

OHARRA: Ikasgelan ez bazaudete, talde-jarduera hau egiten hasi aurretik, adostu irakaslearekin batera zuen arteko komunikazio-tresna: foroa, posta elektronikoa,  WhatsApp, Teams, Hangouts, Google Duo, Skype...