Hiru patata mota berri

Ohiko gaixotasunei aurre egiten dioten hiru patata mota berri sortu dituzte Araban. Neiker-Tecnalia enpresak sortu ditu. Patatak 'in vitro' landatuak dira eta Harana, Mirari eta Leire deitzen dira. Patata berri hauek hainbat berezitasun dituzte. Zein diren jakiteko ikus ezazu bideoa.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Landatu. Landare bat edo hazi bat lurrean ipini, hazteko eta bizitzeko.
Adibidez: Nekazariak haziak landatzen ditu gero uzta jasotzeko.
Negutegi. Berotegia. Barazkiak, loreak, fruta-arbolak, etab. beraien berezko garaitik edota klimatik kanpo landatu eta hazteko leku egokitua. Adibidez: Orain tomatea urte osoan dugu, negutegiei esker, baina ez dira garaiko tomateak bezain goxoak.
Soro. Landatutako lur-saila, ereindakoa. Adibidez: Mesedez, ez zapaldu soroko porru-landareak.
Murriztu. Gutxitu. Adibidez: Azken urte hauetan izugarri murriztu da nekazarien kopurua.
Alor. Saila. Adibidez: Nekazaritzaren alorra larri dabil gurean, arazo askorekin. 
Ekoiztea. Sortzea, produzitzea. Adibidez: Ekonomiak ekoizteko eta ekoizpena saltzeko ahalmena behar du.
Landaketa-etekin. Landatzen denak zenbat produzitzen duen. Adibidez: Ortuetan zomorroek kalte handia egiten zuten, eta zomorro horiek akabatuta, landaketa-etekina handitu egin da. 
Egosi. Esaterako, uretan irakiten edukita jaki bat prestatu. Adibidez: Patata egosiak gozoak dira, batez ere gatz pixka bat erantsita. 
Merkaturatu. Merkatura eraman, saldu. Adibidez: Maiz esan ohi da euskaldunok badakigula ekoizten, baina ez ekoiztutakoa merkaturatzen.

 


B1
17-09-2009
16278799
00:01:19
5524