
- Auteor: Kike Vicente (Eibarko Udal Euskaltegia)
- Type:
Patata-tortilla
Osagaiak (lau lagunentzat):
Lau patata.
Bost arrautza.
Tipula bat.
200 ml olio.
Perrexil adar bat.
Gatz pixka bat.
Nola egin:
Garbitu patatak eta zuritu.
Txikitu patatak eta tipula, dadotxoak egin.
Jarri olioa sutan.
Bota patata, tipula, gatza, eta frijitu; guztira hamabost edo hogei minutu.
Arrautzak irabiatu perrexilarekin eta gatzarekin.
Patata eta tipula xukatu, bota ontzi batera eta nahasi arrautzarekin.
Berotu zartagina, olio pixka bat bota, berotu.
Pataten eta arrautzaren orea bota, bi minutu egin alde bakoitzeko.
Atera platerera.
Gainean ipini perrexil adartxo bat.
01-02-2021
27930653
2302