detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Galileo: izarren mezularia

Galileo Galilei zientzialaria jaio zela 450 urte pasatxo bete dira 2016ko otsailean. Bere biografia eta egin zituen hainbat berrikuntzen eta ikerketen berri ematen digu haurrei eta gaztetxoei zuzendutako komiki-liburu honek.

Venus planetari buruzko ikerketak, Saturnoren ilargiei buruzkoak… Baina orduko Elizak eta Inkisizioak Lurraz eta planetez sinesten zutena zalantzan jartzeagatik Galileok  izan zuen epaiketa eta zigorra ere ekarri ditu marrazkietara Jordi Bayarrik.

Komikia amaitu eta gero, beste kolore batean, Galileoren garaiko hainbat pertsonaia marraztu ditu egileak. Eta komiki bat nola egiten den eta orrialdeak nola antolatzen diren ere azaltzen du marrazki bidez. Komikia Zientzialariak Bilduma izenekoan kaleratu du ikaselkar argitaletxeak. Sail berean, Newton eta Marie Curie zientzialarien komiki bidezko biografiak argitaratu ditu.

Egilea: Jordi Bayarri
Itzulpena: Maialen Berasategi
Argitaletxea: Ikaselkar
Argitalpen-urtea: 2015
 

Hona pasarte bat, aitak semeari emandako aholkua:
-    Galileo, seme, zin egidazu ez duzula sekula sinetsiko besteek esandakoa aurretik zerroren begiekin ikusi gabe.
-    Bai, aita! Halaxe egingo dut!

(4.or.)

 

Pages: 34

detalle2

Docuthèque

B1
10-02-2016

x61pRelaContWAR

16239546

x61pViewCountWAR

3712

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR