detalle dokuteka-generico-fitxa

Artizarra edo Venus planeta

122 urtez behin pasatzen da artizarra eguzkiaren eta Lurraren artean. Fenomeno ikusgarri horren gaineko azalpenak jasoko ditugu erreportajean.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 35. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ehun eta hogeita bi urte. Horixe da gizakiak itxaron behar izan duen denbora fenomeno astronomiko bitxi hau berriz ikusi ahal izateko. Puntu beltz txiki bat eguzkiaren aurretik pasatzen ikusteko, alegia. Berez, Artizarra planeta Lurraren eta Eguzkiaren artetik igarotzea besterik ez da. Eguzki-sistemako planetetatik, Merkurio eta Artizarra bakarrik dira eguzki amandrearen aurretik pasa daitezkeenak, lurretik baino gertuxeago baitaude eguzkitik. Ilargia ere igaro daiteke, eta kasu horretan, eklipsea esaten diogu. Iragaitea goizeko zazpiak eta hogeietan hasiko da eta sei ordu iraungo du, gutxi gora behera. Europatik ikusiko da ondoen. Lurraren eta Artizarraren orbitak ez daude maila berean. Artizarrarena pixka bat okertuagoa dago. Okerdura hori dela eta, gehienetan Artizarra eguzkiaren gainetik edota azpitik pasatzen da, eta horregatik, ez da lurretik ikusten. Baina eguzkia, Artizarra eta lurra lerro berean ipintzen direnean, Artizarraren iragaitea gertatzen da. Ehun eta hogeita hamar urtean bi aldiz gertatzen da hori, hau da, ehun eta hogeita bi urtera gertatzen den iragaitea errepikatu egiten da handik zortzi urtera, eta ez da berriro iragaiterik izango beste ehun eta hogeita bi urte pasa arte.

1882an ikusi ahal izan zen azken aldiz Artizarraren iragaitea.

Jose Mª Hernandez, Planetarium-eko arduraduna.- Zergatik da inportantea? Ba, bueno, oso inportantea… gaur egun, ez da… Bistosoa da, ikusgarria da, baina lehen gertatu zena, hau da, duela berrehun eta laurogei urte gertatu zenean, oso inportantea zen, zeren estimatu zuten lurra eta eguzkiaren artean zegoen distantzia. Eta, egia esan, matematika erabiliz eta neurketa batzuk erabiliz, zehaztu zuten nahiko ondo duela ehun eta hogeita bi urte jada nola prest zegoen jendea edo zientzialari guztiak prest ziren neurketa guztiak oso ondo egiteko, orduan, zehatz-mehatz kalkulatu zuten zein den bi astroen artean, hau da, eguzkia eta lurraren artean distantzia. Hala neurtu zuten, eta gaur arte indarrean dago egindako neurketa hori.

Zientziaren Kutxagunean prest daude dagoeneko gertakarirako. Motibo hori dela-eta, Artizarraren iragaitea zer den eta nola gertatuko den azaltzen duen erakusketa bat antolatu dute. Zientzialariak arduratuta daude egun horretan jendeak egin ditzakeen behaketekin, izan ere, behaketa ongi egiten ez bada, lesio larriak eragin ditzake begietan. Sekula ez zaio zuzenean begiratu behar eguzkiari, horretarako diseinatutako tresnak erabiliz ez badira behintzat. Beraz, adituek gomendatzen dute teleskopio edota prismatiko batzuen bidez hartutako eguzkiaren irudia pantaila zuri batean proiektatzea.

Hurrengo iragaitea 2012ko ekainaren 5ean izango da, eta Ekuatorearen iparraldean dauden Pazifikoko irlak izango dira lekurik egokiena hura ikusteko. Lurralde horietara joaten ez bagara behintzat gure ondorengo belaunaldiei utzi beharko diegu fenomeno ikusgarri honetaz gozatzeko hurrengo aukera.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
05-06-2004

x61pRelaContWAR

16355434
00:04:06

x61pViewCountWAR

8779

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR