detalle dokuteka-generico-fitxa

Pluton ez da jada planeta bat

Nazioarteko Batasun Astronomikoak aho batez adostu du Plutoni izendapen hori kentzea. "Planeta nanoak" izenekoen artean izango da aurrerantzean. Hortaz, zortzi planeta izango ditu Eguzki-sistemak, eta ez bederatzi.


Eguzki-sistema

Pluton ez da jada planeta bat

Nazioarteko Batasun Astronomikoak erabaki historikoa hartu du gaurkoan, Pluton planeta zerrendatik kenduta. Hori horrela, aurrerantzean, zortzi planeta baino ez ditu izango Eguzki-sistemak, iraganean bederatzi ziren zioten arren.
Kosmosaren gakoa zertan den eztabaidatzen astebete luzea egon ondoren, erakundeak Plutoni planeta izendapena kentzea erabaki du, besteak baino txikiagoa dela argudiatuta. 1930ean deskubritu zuten Pluton eta ordudanik planeta gisa agertu izan da eskola-liburuetan eta entziklopedietan.
IAUk ebatzi du planeta bat "eguzkiaren inguruan orbitatzen duen zeruko gorputza" dela eta, gainera, forma ia biribila hartzeko nahikoa grabitate izan behar du. Horrez gain, Nazioarteko Batasun Astronomikoak Plutonen orbita ingurua garbitu du.
Pluton Clyde Tombaugh estatubatuarrak aurkitu zuen 1930ean, baina bere kategoria eztabaidarako gai izan da etengabean oso txikia delako (2.300 kilometroko diametroa du, Lurraren Ilargia baino txikiagoa da) eta, horrez gain, Neptunoren orbitan sartzen den orbita irregularra duelako. Planeta gisa jarraitzeko aukerak murriztu egin ziren 2003an UB313 gisa bataiatu zuten beste gorputz handiago bat aurkitu zutenean.
Atzo bertan Junachi Watanabe Japoniako astronomi behatokiko bozeramaileak eta Planeta baten Definiziorako IAUren Batzordeko kideak aurreratu zuen berria.
"Eguzki-sistemak zortzi planeta izango ditu eta gutxienez bi planeta nano", baieztatu zuen Watanabek. Alabaina, planeta bat zer den ez zuen aurreratu eta, esan duenez, Nazioarteko Batasun Astronomikoaren Asanblada Orokorrak ostegun honetan erabakiko du bozketa bidez planetaren definizioa zein den.
Hori bai, Pluton planeta dela baztertu dutela adierazi zuen. Aditu horren arabera, IAUk ez du onartu Pluton planeta izendapenarekin mantentzeko proposamena.
Egitasmo hori onartu izan balitz, Eguzki-sistemak hamabi planeta izango lituzke, Plutonez gainera, beste hiru gehituko zirelako: Zeres, Karonte eta UB313 gorpua. Azken honek ez dauka izen ofizialik, baina bere aurkitzaileak, Mike Brownek, Xena deitzen dio.
Gauzak horrela, Zeresek asteroide bat izaten jarraituko du, Karonte Plutonen satelite izango da eta Xena "planeta nano".

 

 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
25-08-2006

x61pRelaContWAR

16512223

x61pViewCountWAR

3922

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR