detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Waterloo-n galdutakoak

Bakarne, liburu honetako protagonistetako bat, ikasle euskaldun berri valentziarra da eta bere euskara-irakasle batekin maiteminduko da, Mikelekin.

Elkarrekin bizitzea erabakiko du bikoteak. Denborarekin, Bakarne euskara-irakasle bihurtu eta AEKn hasiko da lanean. Baina, goiz batean esnatu eta gauean izan duen iktusaren ondorioz euskara galduko du Bakarnek, bat-batean. Hori da ondorioetako bat, baina ez bakarra. Eta nola aldatuko du gertatutakoak bikotekideen arteko harremana? Mikelek koaderno batean jasoko ditu harremanaren gaineko sentimenduak.
Bestelako azpi-gai batzuk ere azaltzen dira: aitatasuna, euskara-ariketak, Korrika, AEK eta HABEren arteko harremanak…

Narrazioaren abiapuntuan benetako istorio bat dago. Etxanizen lagun batek afari batean esan zion: “Nire lankide baten senarrak iktus bat izan eta euskara galdu du”.

  

Egilea: Xabier Etxaniz Rojo
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

 

Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.

Euskadi Irratian Xabier Etxaniz Rojori egindako elkarrizketa, hemen duzu entzungai.

Hona pasarte bat:
Mikelek gaurko data idatzi du arbelean. Egunero idatzi ohi du, ikasgelan sartu bezain pronto. Arbelaren eskuinaldean, goiko partean idatzi ohi du: urtea zifraz, hilabetea letra xehez –edo txikiskulaz, Jonek, gelako mutil bakarrak, dioen bezala- eta eguna zifraz. Horien arteko loturak, Euskaltzaindiak emandako arauari jarraituz idazten ditu, beti ere letra larriz.

Ikasleek “KORENA formula” izen ponpoxoaz bataiatu duten formula jarraituz, alegia.
1996KO abenduaREN 13A.


(76. or)

Aurkezpen-eguneko bideoa:

"Waterloo-n galdutakoak" Xabier Etxaniz Rojo. from Erein argitaletxea on Vimeo.

"Waterloo-n galdutakoak" liburuaren book-trailerra from Xabier Etxaniz Rojo on Vimeo.

Pages: 241

detalle2

Docuthèque

B2
13-01-2017

x61pRelaContWAR

16170218

x61pViewCountWAR

3602

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR