Docutec
Marrubiak
Xabier Etxaniz Rojo idazlearen istorio batean oinarritutako film laburra.
Maitasun kontuez ari direnean, zinemagileek diote garrantzitsua dela hari bat zabalik uztea.
Aktoreak: Eneritz Zabaleta (Ali) eta Unai Arakama (Joxian)
Zuzendaria: Aitor Zabaleta
Gidoia: Ali Sistiaga
Ekoizpena: Edurne Garcia
Edizioa eta irudia: Nikola Hurtado
Kamera laguntzailea: Ander Romero
Maitasun-kontuez ari direnean, zinemagileek diote garrantzitsua dela hari bat zabalik uztea.
Beti geratu behar duela muxu bat emateke.
Beti geratu behar duela aukera bat. Zirrikitu bat, tentsio sexuala esaten diote zinemagileek.
Joxian.- Ali?
Ali.- Joxian! Zer moduz?
Joxian.- Ondo.
Ali.- Ah! Mila esker! Oso politak dira!
Joxian.- Ez horregatik.
Joxian eta Ali.- Zer moduz?
Ali.- Ondo, eta zu?
Joxian.- Ba, ez zintudan horrela imajinatzen.
Ali.- Mila esker, oso politak dira.
Joxian.- Ez horregatik.
Ali.- Eta zer moduz?
Joxian.- Bueno, ondo.
Ali.- Eta zer nahiago duzu, zaldietan ibiltzera joan edo kobazuloak?
Joxian.- Kobazuloak.
Ali.- Ez naiz behin ere egon, baina Sarako kobazuloetako sarrerak ditut. Oso politak omen dira. Ez dakit, logelan utziko nituen…berehala nator.
Joxian.- Hemen egongo naiz.
Zinemagileek, ordea, ez dakite behin tentsio hori askatu ostean, dena askoz ere interesgarriagoa dela, eta bizitza askoz ere dibertigarriagoa dela.
Marrubiak from Nikola Hurtado on Vimeo.
