detalle dokuteka-generico-fitxa

Maiteminduta (A2E25)

Josu eta Amaia zerbait hartzen ari dira. Bakoitzak zer sentitzen duen esateko garaia da.

Oso gustura daude elkarrekin. Amaiak aurrera egin nahi du, baina Josuk...

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Egoera ez da erraza, Amaia!
AMAIA.— Guk egiten ditugu zailak egoerak.
JOSU.— Bai, seguru asko arrazoi izango duzu. Baina niretzat oso gogorra da.
AMAIA.— Eta niretzat ere bai. Garbi dago elkarrekin gustura gaudela.
JOSU.— Oso gustura.
AMAIA.— Baina nik zerbait gehiago nahi dut zurekin.
JOSU.— Eta nik zurekin! Baina Liderekin nago eta asko estimatzen dut.
AMAIA.— Estimatu? Esan diozu berari “estimatu” egiten duzula?
JOSU.— Esateko modu bat da, neska.
AMAIA.— Barkatu, barkatu. Ez dut zuen arteko kontuetan sartu nahi. Baina erabaki bat hartu behar dugu.
JOSU.— Ez dakit zer egingo dudan. Oso nahastuta nabil eta denbora behar dut.
AMAIA.— Denbora? Zertarako?
JOSU.— Nire sentimenduak argitzeko.
AMAIA.— Josu, ni zurekin bezala ez naiz inorekin moldatu. Zurekin maiteminduta nago eta...
JOSU.— Eta Lide?
AMAIA.— Lide ez, zu. Kontua da zuk zer nahi duzun.
JOSU.— Ezin diot hori egin Lideri.
AMAIA.— Josu, nirekin maiteminduta zaude?
JOSU.— Bai, baietz uste dut.
AMAIA.— Bai ala ez?
JOSU.— Oso zaila da, Amaia!
AMAIA.— Ez, oso erraza da: bai ala ez.
JOSU.— Bai, bai, noski!
AMAIA.— Ba orduan arazo bat daukagu.

ETENA

JOSU.— Baina ni Liderekin nago, ezinezkoa da.
AMAIA.— Ezin dituzu bi pertsona batera maitatu, Josu.
JOSU.— Bost urte egin ditut berarekin. Ez du horrelakorik merezi.
AMAIA.— Badirudi garbi dagoela zer sentitzen duzun, baina ez zer nahi duzun.
JOSU.— Hala da, bai.
AMAIA.— Ba ni banoa. Uda osoa daukazu pentsatzeko. Zure barrua argitzen duzunean, hitz egingo dugu. Agur.

JOSU.— Kaka zaharra!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

A2
26-04-2016

x61pRelaContWAR

16241371
02:30

x61pViewCountWAR

6720

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR