irakurgai-mailakatuak-fitxa
Esan eta egin
Gatibu musika-taldeko kantariak bere lehen eleberria Euskal Herrian kokatu du, 1950-60 hamarkadan.
Toponimoak asmatuak dira, baina Euskal Herrian dute lekua. Koadrila bereko lau lagun dira, desberdinak, baina lagun-minak. Giro politiko nahasia dago: agintariak alde batetik, herria bestetik. Egun batean agintari politiko eta militar batzuen aurrean aurreskua dantzatu beharko dute lauok, baina bukaeran txistulariak agintariek batere atsegin ez duten doinu bat joko du. Epelak emango dizkiote txistulari horri, Karlos sagardogileari, alegia, Sinkarotz herriko alkatearen sikarioek, eta sagardo-kupelak zutik egoteko oinarriak apurtuko. Jakin nahi ataka horretatik nola aterako diren Karlos eta bere lagunak?
Egilea: Alex Sardui
Argitaletxea: Baga-biga musika ideiak
Argitalpen-urtea: 2013
