Autoen potentziari muga?

Handiagoa, indartsuagoa… hobeagoa? Garai batekoekin alderatuta, autoen tamaina eta potentzia asko handitu dira. Baina merezi du? Edo komeni da autoen potentzia mugatzea eta gutxiago gastatzea?

Euskadi Irratiko Ekosfera saioan, autoen potentzia mugatzeari buruz aritu dira Javi Oskoz, Don Boscoko automobilgintzako irakaslearekin. 

Entzun elkarrizketa osoa Guau plataforman.

 

 

 

 

 

 

Irudia: Robert Couse-Baker (Pxhere)

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Sobera genuen (sobera izan). Behar baino gehiago izan.
Bota dugu. Esan dugu.
Asko antzematen da. Asko nabaritzen da.
Ibilgailu-parke. Ibilgailu-multzo.
Zenbaki astronomiko. Zenbaki oso handia.

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezlea. Jabi Oskoz Aranburu. Don Bosko zentroko automobilgintza irakaslea. Kaixo, ongi etorri!
Jabi Oskoz. Kaixo!
Aurkezlea. Entzuleak hauxe dio: “CO2 isurpena jaitsi, eta petrolio erreserbak nabarmen aurreztuko lirateke, ibilgailuen potentzia mugatuko balitz. Umea nintzenean, 50 zaldi-potentziarekin sobera genuen familia osoa edonora abiadura legaletan mugitzeko. Gaur egun, 100 zalditik gorakoak dira gehienak. Berdin auto eta moto lasterketekin. Anjel Nietok 50 zentimetro kubikoko motorrarekin lehiatzen zuen. Gaur egun 1.000 zentimetro kubikokoak dira. Potentzia nahi duenak, hor dauka aukera estatuak zergak jasotzeko.” Eta lehenengo galdera da hori. Zentzuzkoa al da hau?
Jabi Oskoz. Logikoa iruditzen du (dirudi), ez, (logikoa) ematen du pentsatzea 50 zaldirekin kotxe batek gutxiago erreko duela, baina, bueno, galdetu egin beharko zaio zenbat erretzen zuen kotxe har(e)k. Dezente erretzen zuten. Eta horretaz aparte, nola (zenbat) kontaminatzen (kutsatzen) zuten. Eta askotan bota dugu; gaur egungo kotxeak oso handiak dira.  Konparatzen baldin baditugu 80. hamarkadako kotxeekin, bueno, ia metro bat luzeago(ak), edo metro erdi zabalago(ak) bai behintzat. Eta pisuan ere hori asko antzematen da. Beraz, potentzia ere, pixkat ere (pixka bat) gehixeago behar dugu kotxe hori mugitu ahal izateko. Bai? Orduan, gaur egun berriz bueltatzea 70-90 zaldira, ez dut uste.
Aurkezlea. Hiri barruko mobilidadeari (mugikortasunari) begira, agian bai.
Jabi Oskoz. Klaro (Noski).
Aurkezlea. Izango bagenu ibilgailu- parke bat bakarrik hirian mugitzeko, horiek… horietan bai, zentzua izango luke potentzia txikikoa(k) izatea, ezta?
Jabi Oskoz. Eske (Hain zuzen) hori da asuntoa (kontua). Hori, eztabaida hori, askotan, talde txikitan izan(du) dut, ez? Kotxe bat nahi dugula danerako (denetarako). Hondartzara joateko, Cadizera joateko, gero hirigunean ibiltzeko, astegune(t)an konpra (erosketak) egitera joateko eta asteburuan mendira joateko. Baina, klaro, denerako ez baitute denak (denek) balio.
Aurkezlea. Beharbada oker nabil, baina uste dut badaudela kotxe komertzialak, ba, ez dakit, 500 zaldi edo —ez dakit 1000ra iritsiko diren—, baina horrelako zenbaki astronomiko batzuk dituztenak potentzian. Hori gehiegi da. Baina baditugu aukeran, pagatuz gero.
Jabi Oskoz. Erantzuna nik erraza daukat. Eta hori, gazteei beste gauza batekin konparatzen diet. Behar duzu 1.500eko Iphone bat mezuak eta deiak jasotzeko? Edo Instagrama begiratzeko? Orduan 500 zaldi behar dituzu ibiltzeko? Ba, ez, noski; ez.
Aurkezlea. Nik lotuko nuke segurtasunarekin. Beti aipatu izan da: zertarako behar duzu hainbesteko potentzia? Gero ezin duzu hain azkar ibili. Baina erantzuna izaten da: ez da azkar ibiltzeko, baizik eta behar duzunean, bueno, bultzada hori, arranke hori izan ahal izateko. Eta horrek segurtasuna ematen dizu edozein larrialditan. Hori (hain) horrela da? Esan nahi dut…
Jabi Oskoz. Ez. Hori da aitzakia txiki bat, niretzako, esango nuke. Aber (Ea), zenbat zaldi izan beharko litzazkeen (lirateke) nahikoak? Nik uste… botako dut zifra bat: 150 zaldi. Nik uste (dut)150 zaldirekin ia dena egin leizkela (daitekeela), betiere kotxearen tamaina kontu(t)an edukita.

B2
26-03-2025
31552618
00:03:48
1411