Ekarri eskuak! Manikura egitera joan gara
Asko ugaldu dira azken urteotan gure herri eta hirietan manikura egiteko aretoak. Tere Beloki kazetariak Zumaian berari egindako manikura-saioa ekarri du Baipasa irratsaiora (Euskadi Irratia). Arritxu Urizabarrena izan du manikuragile.
Manikuraren prozesua ezagutu eta zer nolako modak eta ohiturak dauden jakin nahi baduzu, entzun audio-pasartea.
Irudia: Pxfuel (CC0)
HIZTEGI LAGUNGARRIA Aurrena eman behar zaio… Lehenik, lehenengo, lehendabizi eman behar zaio... |
Tere Beloki bezeroa. Ontzitxo bat duzue horretarako, elektrikoa.
Arritxu Urizabarrena. Bai. Bai. Hori da. Eta eskutxo bat hartuko det (dut). Aurrena ematen da deshidratante (deshidratatzaile) bat, ba edozer zikintxo, grasa, edo zeozer harrapatu badu, hori kentzeko emango diogu. Gero, hidratante (hidratatzaile) bat, eta haren hurrengo, ja(da) geltxo horrekin. Lehen gel hori ematen genuen [genion] ba bueno, gaizki edo daukanari. Orain directamente (zuzenean) denei ematen diegu, denak errefortzatu egiten deguz (ditugu), eta listo! Eta horrela, aurrena bat, orain beste eskua, eta horrelaxe egingo dugu bukatu arte; txandaka ibiliko gara, bat eta bestea, bat eta bestea.
Tere Beloki. Zenbat buelta guztira, Arritxu?
Arritxu Urizabarrena. Honekin lehenengoa deshidratatu dizut bat, bigarrenarekin hidratatzen ari naiz, orain bukatzen, bi, geltxo hori emango dugu, hiru, eta ematen dizudanean, pare bat kapa (geruza) behintzat beharko ditu esmalteak, sei, eta bukatzeko izaten den top deitzen zaiona, bukaerakoa, zazpi.
Tere Beloki. Bueno! Bueno!
Arritxu Urizabarrena. Bai. Baina gero hiru astean, hilabetean ez duzu ikutu (ukitu) ere egingo, e!, ondo edukiko dituzu… Hau da geltxoa, orain ematen hasi naizena. Honen gainean lan dena (guztia) egiten dugunez, ba azazkala gelditzen da natural eta garbi.
Tere Beloki. Kolore puntu bat ere hartzen du.
Arritxu Urizabarrena. Ez. Kolore hori zeurea da, e!
Tere Beloki. A, nirea da?
Arritxu Urizabarrena. Bai.
Tere Beloki. Ez esan!
Arritxu Urizabarrena. Zurea da kolore hori. (barreak)
Tere Beloki. Hilagoa egon ohi da normalean, e!
Arritxu Urizabarrena. Bai. Bai. Hola, iruditzen zaizu ba daukan brilloagatikan (distiragatik), gelak edo, baina ez, e! Hori da, lehortu gabe dago, zeren hauek denak lanparan edo lehortzen dira. Orduan, orain ikusiko duzu, bukatzen dugunean esku hau…
Tere Beloki. Lanpara, baina ez zuri argia ematen ari zaizuna.
Arritxu Urizabarrena. Ez. Ez.
Tere Beloki. Zuk beste zerbaiti deitzen diozu lanpara.
Arritxu Urizabarrena. Bai. Lehorgarri bat. Lehortzen dena [duena], hortxe zeuk, ezker-eskubi dauzkazu.
Tere Beloki. A bai! Eskuak sartzeko bi eskularru balira bezala.
Arritxu Urizabarrena. Bai. Klaro (jakina), guk lanpara esaten diogu. Ba hori da. Bai. Horiek.
Esku hau hemen sartuko duzu ja(da) batean, barrura sartu.
Tere Beloki. Ezkerrekoa.
Arritxu Urizabarrena. Bai. Hori da.
Tere Beloki. A bai! Berotasuna ere ematen du, gainera.
Arritxu Urizabarrena. Bai. Bai. Hori da.
Tere Beloki. Nirea izan litekeen arruntena izan liteke kolore hau, portzelana izeneko hau, baina bestela, zer ez du aukeratuko jendeak, e?
Arritxu Urizabarrena. Ba bai, eta gainera, orain udan, dena kolorea, dena kolorea. Bai. E, badaude, badaude…
Tere Beloki. Hau piztuta al dago, eskubikoa (eskuinekoa)?
Arritxu Urizabarrena. Berak detektatu behar du batzuetan, baina…
Tere Beloki. Ezkerrekoa aterako dut orain? Ea ba.
Arritxu Urizabarrena. Ze(ren) horrelaxe joango gara, txandaka ja(da).
Orain, oraingo moda azazkal bakoitza kolore batean. Edo frantsesa, koloreetan. Ba frantsesa da, egiten duzu, ba zuri egin dizudan bezalako kolore bat eman basean (behealdean), baina gero, puntatxoan, bat gorria, bestea urdina, morea asko…
Tere Beloki. Eta gero marrazkiak ere bai.
Arritxu Urizabarrena. Marrazkiak ere piloa, piloa, bai guk marrazten, marrazten duguzenak (ditugunak), eta bai sliders-ak. Dira pegatinak bezala, baina uretan sartu behar dira, eta lehortu ordurako eman diozun base hori gainean jartzen diozu, kolore horretan txurroak (?) bezala sartu egiten da, eta gero ba lanpara horretan lehortu, gelditzen da ba sartuta bezala azazkalean.
Tere Beloki. Umetan jartzen genituen kalkamoniak (kalkomaniak) gogorarazi di(zki)t.
Arritxu Urizabarrena. Hori da. Hori da. Es que (izan ere) horrela(koak) dira, lo único (bakarrik) ba klaro, ez dela jartzen ikututa (ukituta). Gero, badaude, kolore batzuk basikoak (oinarrizkoak) bezala, udan ematen direnak. Eta beste batzuk neguan. Zumaian eraman behar da koral, ez da laranja, eta gorria ere ez, baina udan asko gustatzen da. Eta neguan gorria, baina ilunagoa dena: Burdeos. Gorri iluna, neguan hori gustatzen zaie. Eta erabat hola da, e!