Antropologorik onenak, saltoki txikietako dendariak

Maiatzaren 17an San Paskoal Bailon eguna ospatzen da, dendarien eguna, hain zuzen ere. Miren Gojenola aktoreak ez daki zer den hobea antropologia ikasteko, unibertsitatera joatea ala herriko denda txiki batean dendari-lanak egitea.

Saltoki txikiak aldarrikatu ditu bere umorezko bakarrizketan ETB 1eko Barre librean saioan.
 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Miren Gojenola.- Beitu, ez dakixue (begiratu, ez dakizue), baina nik antropologi(e)a ikasi nahi izan dot (dut) beti. Bai, bai, bai, bai, bai. On (orain) ez dakit, unibertsitatera joan edo herriko denda txiki batean beharrean (lanean) hasi. Bai.  

Harategikoa, arrandegikoa, fruta-dendakoa eta zapata-dendakoa elkartu eta azterketa piskosoziala egingo dotsue, (dizute) baina di-da batean, e?. Konturatu zarie (zarete) inoiz denda txiki batean sartu eta dendariak zuk ezer esan aurretik badaki(x)ela zer erosiko duzun?. A bai, benetan, e? Supermerkatu handi batean hori ez da pasatzen, e? keba, keba! (ez horixe!). Eta nire moduko erabaki nekezekoa bazara, bueno, orduak eta orduak egon lekizu (zaitezke) han, zapata-denda handi bate(a)n zapata proba eta proba. Jun (joan) pasillo batera, eta umeen zapatak. Jun (joan) bestera, eta gizonenak. Etxeko zapatilak, deportiboak…koño! Non dagoz (daude) zapata eta zapatilak tarteko takoi pixka bat dauken (daukaten) nire moduko oinetakoak, niretako (niretzako) modukoak, non dagoz (daude)? Non dagoz (daude)? Ederto. Inkognitie (inkognita). Dependienta (saltzaile) bati deituko tzat (diot). Non dago dependienta? Dependientarik ez dago. Kaxara joango naiz. Kaxakoa, kobrat(z)en, normala den moduan. Itxoingot (itxoingo dut), Miren, zu trankil, e, lasai…lasai, hementxe. Trankil. A! libra(tu) da, “Barkatu, badago dependientaren bat niri laguntzeko?”. Eta kajeroak (kutxakoak), botoi bat zanpatu eta (zarata) “Alexandra, kaxa!”. Baina Alexandra almazenean dago, berrehun metro(ta)ra dagoen almazenean, bai. Miren, zu trankil, zuk itxoin lasai, hementxe… A! etorri da Alexandra.  

- “Alexandra, barkatu, badakizu non dagozen (dauden) zapata eta zapatilen tarteko takoi pixka bat duten, niretzako moduko oinetakoak-eta”.  

- “Pasillo tres”.  

- “E, barkatu, taila guztiak dagoz (daude)? Eta… 

- “Apalean ez badago, ez dago, neska”. 

- “Jesus, neska, bale!” 

Azkenean, behar ez dodazen (ditudan) etxeko zapatilak erosi eta etxera. Hori pasatzen da. Orain, herriko zapata-dendan horrelakorik ez da pasat(z)en, e? Mari Josek, e, bi pauso eman orduko lau kaxa-zapata itxiko (utziko) dizu bertan. Bai, neurri-neurrikoak, zapata eta zapatilaren arteko takoi pixka bat daukaten niretzako moduko zapatilak, bai. Eta deskuidat(z)en bazara, esango dizu, “Jesus, neska, soinean daukazuzenak (dauzkazunak) konponduta berrien moduan geratuko jatsuz (zaizkizu). Ala, kaxa kendu eta etxera!” 

Ai! Kilometro zero. Kilometro z-e-r-o, denon ahotan dago Kilometro zero, bai, eta gero… erosketak egitean, nora goiaz (goaz), e? Dirua aurreratzearren, supermerkatu handi(x)etara, bai. Kotxea hartu eta kilometro zero… kilometro bost edo sei egin behar, eta dirua aurreratu barik ze pasatzen da, e? Entre gasolin(i)a (gasolinaz gain), tomate… gustu bako (gabeko) tomateak erosi, pila bat denbora galdu eta ez dozuna (duzuna) behar erosi, bada, aurreratu beharrean, herri(x)an baino karuago irten (garestiago irten)… Ai! Eta konfiantz(i)a aitatu dugu, ezta? edo ez dugu aitatu, ez dugu aitatu konfiantzarik?  

Konfiantza? 

Bada, oraintxe aitatuko dugu konfiantz(i)a! 

Bueno, ya que… (bueno, izan ere...) 

Denda txikiak baino konfiantza handiagorik ez dau (du) ematen inork, keba! (ez horixe!) 

Joan leikezu (joan zaitezke) zapatiletan, pijaman! Bai… beitu, (begiratu) hainbesteko konfiantz(i)a emoten dabe (ematen dute), kartera barik (gabe) eros leikezula (dezakezula), bai. Beti apuntatuko dotzu (dizu), e? Nik, bueno, lotsa pixka bat emoten dozte (ematen dit)… kristoren zuloa egin neban (nuen), kristoren zuloa… en fin (tira) … 

- “Zelan (nola)? 300 euro zor dodazela (ditudala)? Zelan ez doztazu (didazu) hori arinago esan?” 

- “Jesus, neska!”, hori Mari Josek, “Jesus, neska, beti zuz berton da (zaude bertan eta)” 

- “Bai, beti no (nago) berton (bertan), baina denek egingo zaben [balute] nire moduan, a ze negozioa!   

Hori supermerkatu batean ez da pasat(z)en, e? Joan kartera barik (gabe) eta esan: “Beti no (nago) berton (bertan)”. Bai, segurtasunekoak zenbat denbora tardatuko du zu handik botat(z)en? Kilometro zero. 

Bueno, eta konfiantza aitatu dugu, baina azkartasuna? Komertzio txikiak dauken (daukan) azkartasuna? Momentuan edozer eskatu eta momentuan aterat(z)en dozue (dizute), eta momentuan ez bada, hurrengo egunerako. 

Beitu (begiratu), lehengoan ni dendan, lau bat, bost gauza hartu nebazan (nituen) eta mostradoretik Pilik: “E!, zazpi hirurogeita hamabost!”.  Jope, osoa bist(i)a, neska! Jesus! 

Eta badagoz (badaude) oraindiño (oraindik) batzuk paper-mutur bate(a)n, han, eragiketak egiten dabenak (dituenak), bai, eta egun txarra badauke (badaukate), e, ba bueno, han matematikak asmatu aurreko Andorran erositako CASIO zaharra ataraten dabe (ateratzen dute) eta tiki-taka, tiki-taka, tiki-taka… Xabier Solano trikitixa jot(z)en baino arinago. 

Bueno, total, harategikoak badaki, jamon (urdaiazpikoa), jamon york (York urdaiazpikoa) lontxak (xerrak) zelan gustatzen jatazen (zaizkidan), ezta? Edo badakiye (badakite) noiz gauzen (gauden) pozik, noiz gauzen (gauden) triste, komunera zenbatean joaten garien (garen), semeak etxera badatoz(en) bazkaltzen (bazkaltzera) edo ez. Dena dakixe (dakite), dena dakixe (dakite), e? 

En fin (tira), gizarte-ohiturak eta portaerak aztertzeko, dendari(x)ak baino antropologo hoberik ez dago. Aprobetxa deigun (dezagun) eta jun (joan) gaitezen zapatiletan eta pijaman erosketak egitera. 

B2
22-10-2020
22994667
05:51
2489