Zer nahiago duzu supermerkatua ala denda txikia?

Era guztietako iritziak daude. Gu kalera atera gara eta galdera hori egitera.


Transcription:[+] Transcription:[-]

1.GALDERA: SUPERMERKATU HANDIETAN EDO DENDA TXIKIAN EGITEN DITUGU EROSKETAK?

Beñat Eizagirre: Galdera ona da, gaur egun hainbeste aukera dauzkagu, ezta, ba erotu egiten zara, hainbeste bueno informazio, hainbeste gauza askotan ez dakizu nondik hasi, hainbeste marka, hainbeste produktu, hainbeste aukera, ezta? Ba orduan, askotan gurasoengandik ikasten duzuna edo tradizio horri jarraitzen diozu. Adibidez, gure gurasoak Eroskin izan dute beti, ezta, Zarautzen, Zarauzko Eroskin, eta orduan ba noski nik badauzkat produktu batzuk gustatzen zaizkidanak ba adibidez Eroskikoak eta ordoan ohitura daukazu horra joateko. Baina bestela saiatzen naiz hori denda ekologikotan erosten, nola beganoa naiz, orduan denda ekologikotara joaten naiz, saiatzen naiz ba merkatura ere ba joaten ezta, ahal dutenean, baina noski ez da erraza, nola errazena korrika eta presaka ibiltzen garen gaur egun, ezta ba errazena da supermerkatura joan, egin konpra tita, azkar eta kito, ezta?

June Torrealdai: Normalean denda txikitan, baina bueno segun erosketa handiak badira, ba supermerkatutan, supermerkatu handietan.

2.GALDERA: ZER NAHIAGO DUGU SUPERMERKATUA EDO DENDA TXIKIA?

Beñat Eizagirre: Ba nahiago dut denda txikiak, baina denda txikiak ekologikoak eta produktu beganoak eta ekologikoak saltzen dituztenak, ez... Bueno ondo dago ezta ba denda txikiak babestea eta apoiatzea, baina alde horretatik saiatzen naiz nire dirua erabiltzen burua erabiliz, alegia kontsumituz burua erabiliz eta nola beganoa naizen nire anaiari esker ezta ba hori saiatzen naiz ba hori ekologikoak eta beganoak izatea. Bai.

June Torrealdai: Ba, aukeran denda txikiak. Ba, tratuarengatik, negozio propioa delako eta azkenean ba hauek langileak eta desberdin tratatzen dituztelako eta nik uste bultzatu egin behar direlako denda txikiak.

3. GALDERA: 3 arrazoi denda txikian erosteko.

Beñat Eizagirre: Ba hori, etikagatik eta gainera oso produktu onak daudelako gaur egun, igual garestiago dira, baina bueno azken finean merke nahi dugu, alegia zuk merke nahi baduzu erosi, aukeratu egin behar da bizitzan. Orduan merke nahi baduzu erosi ados, baina zein sistema ari zaren babesten zure erosketa bidez, hori bakoitzaren, zure esku dago azken finean. Orduan nik nahiago dut ezta ba igual gehixeago pagatu gauza batzuetan eta beste gauza batzuetan ba ez hainbeste gastatu, ze janaria inportantea da ahaztu egin zaigu, ahaztu egin zaigu, ezta?

June Torrealdai: Langileria tratatzeko modua, bueno langileak eta baita bezeroak ere bai, Gero hori beraiena dela negozioa eta ez dutela esplotatzen inondik inora eta besteren bat ba askotan denda txikiak auzoan bertan aurkitu ditzakezulako.

4.GALDERA: ZERGATIK IRUDITZEN ZAIGU GERO ETA JENDE GEHIAGO JOATEN DELA HIPERMERKATUETARA?

June Torrealdai: Berez suposatzen da merkeagoa delako eta ba hipermerkatuetan igual aukera gehiago daukazulako, marka “blanca” edo deitzen hori ere bertan dagoelako, ustez esan digutela merkeagoa dela hipermerkatu handietan erostea eta horregatik. Aukera gehiago dago.

Beñat Eizagirre: Ba arrazoi horrengatik, ba gaur egun emakumeak ezta estudiatu egiten dute, lana egiteko aukera daukate, orduan noski lehen emakumea zen enkartzen zena ba kozinatzeaz, erosketak egiteaz eta dena prest egoteaz eta beti gizonaren desira eta agindu eta beti kontuan hartu behar zituen denak, ezta? gaur egun jada zorionez ezta jada indibiduak gara onerako eta txarrerako, horrek ere bai ekarri ditu gatazkak, eta zera, baina noski orduan ez daukagu, nola bakoitzak nahiko lan badaukan ba estudiatzen lana egiten eta gero hori gaur egun hizkuntzak direla eta mila gauza hori beti etengabeko ikaskuntzara obligatzen digu (bideratzen gaitu) gaur egungo sistemak ezta nahi baduzu lan dezente bat bilatu ezta? edo soldata dezente bat lortu, ezta? Orduan ba hori jada ez dago denbora asko kozinatzeko ez dago denbora asko gauzak egiteko, orduan ba hori horregatik joaten zara supermerkatuetara, joaten zara Urbil edo holako zentro, Garbera Zentro Komertzialetara errazena delako, ezta? Joan, astean egun bat hartzen duzu, joaten zara ordu-erdi-40 minutu, tita-tita, tita-tita eta erosi erosi beharrekoa, aste osoko erosketak egiten dituzu eta ahaztu egiten zara, bestela joan beharko zenuke aurrena merkatura, gero denda hona gero bestera... rollo bat da, ezta? Orduan bai, horregatik da, azken finean ulergarria da guztiz, korrika eta presaka bizi gara eta...

A2
28-12-2015
16238573
00:05:41
7099