Baztertu "jasangarri", erabili "iraungarri"
Natura, ekologia eta energia ereduari buruz aritzeko, gaztelaniaz etengabe ateratzen zaizkizu “sostenible”, “sostenibilidad”. Nola esan holakoak euskaraz?
Adolfo Arejita euskaltzain eta hiztegigileari ez zaio gustatzen gaur egun askotan entzun dugun jasangarri hitza eta beste proposamen batzuk egiten ditu. Iraungarri edo eusgarri adjektiboak erabiltzea proposatu du Euskadi Irratiko audio honetan.
Transcription:[+] Transcription:[-]
KAZETARIA.- Adolfo Arejita, egun on. Zer moduz, Adolfo?
ADOLFO AREJITA.- Ederki
KAZETARIA.- COP 25ak hartu ditu azkenaldian titular nagusiak, eta albiste horiekin lotuta sortu zaizkigu guri zalantzak, ez zalantza berriak, e? “Jasangarria” jasangarri ote den hizkuntzarentzat, adibidez. Ez dugu oso argi.
ADOLFO AREJITA.- Jasangarria ez da nire hitzik maiteena gaur erabiltzen dugun esanahian, ezta. Hain zuzen ere: eramangarria edo… Jasangarria hitzak azken batean esan nahi du zerbait soportatzeko, eramateko, eraman erraza edo hori dela ezta? Eta horren atzean dagoen aditza jasan guk ez dugu asko erabiltzen geure eguneroko berbetan. Baina ekialdeko iparraldeko hitza da askoz gehiago zentzu horretan: sofritu, aguantatu edo holako maileguak, horien esanahikidea da, ezta?
Eta zer izan daiteke? Ba, pisu bat, edo karga bat, edo penak, edo minak eta horretarikoak ba pairatzen direnak, ezta?
KAZETARIA.- Bai. Horiek jasangarriak diren ala ez, ez?
ADOLFO AREJITA.- Bai. Kontua da gaur egun darabilgu ba, hau da sostenibilidad edo sostenible, ba, hain zuzen ere, energien inguruan, naturaren inguruan, garapenaren inguruan eta… beste eremu batean darabilgu. Niri askoz gehiago gustatzen zait iraun aditzetik abiatu eta… Ez iraunkor, ze hori ezaguna da esanahi batean, baina bai iraungarri edota, baita ere, badago beste aditz bat gure artean eutsi ezta? Eta eusgarria ba horrelako bietariko bat adjektiboak eta gero ondoko sustantibo abstraktuak sortzeko, ba nik nahiago nituzke.
KAZETARIA.- Kasik errazago egiten zaigu lehen zera batean iraungarri baliokide hartzea, beste, euskarri, garri ez, baina euskarri guk beste zerbaiterako ez? Soporte edo…
ADOLFO AREJITA.- Bai hori da: euskarriak, soporte edo lapiko baten edo eltze baten euskarri. Gauza askotarako euskarri, izen bezala, bai.
KAZETARIA.- Gero, gaur izan dugun beste zalantza bat. Jakina, goibilera honen amaieran eragile guztiek gobernuz kanpoko erakunde izan, zientzialari, aditu… dezepzio hitza erabili dute. Askotan etsipena bezala hartzen duguna, baina etsipena beste batzuetan frustrazio bezala ere bai. Ez dakigu zehazki dezepzio hori nola erabili beharko genukeen.
ADOLFO AREJITA.- Eske, gehien erabiltzen dena da etsita egon, ezta?, etsita nago. Nik ez dut gaizki ikusten e. Hoberik topatzen ez dugun bitartean nik uste eutsi liezaiokeela ba etsipen hitzari. Hola, bat-batean nabil, e?