Hitz berriak ikasteko 10 modu

Hitz berriak gogoratzea eta erabiltzea benetako erronka izan daiteke. Zuri laguntzeko hamar estrategia aurkeztuko dizkizugu.

1. Hitz solterik ez 

Guretzat garrantzitsuak diren gauzak gogoratzen ditugu. 

Hitz-zerrendak ondo daude ikasitako hiztegia berrikusteko,  baina hitz berriak hobeto ikasteko,  saia zaitez zuretzat esanguratsua den zerbaitekin lotzen. 

Hitz berri bat errazago gogoratuko duzu interesatzen zaizun testuinguru batean erabiltzen baduzu. 

Orduan, ekologista bazara, errazagoa izango zaizu "geldiezina" hitza gogoratzea "Klima-aldaketak eraginda, itsasoaren mailaren igoera 'geldiezina' da, " bezalako esaldi batean,  hitz bakar bat bezala baino. 

 

2. Pasarte eta esaldietan ikasi hitzak 

Hitzak hobeto gogoratzen ditugu pasarte edo esaldietan ikasten ditugunean. 

Adibidez, "bururatu" aditza buruz ikasi beharrean, "ideia bat bururatu" esaldiaren zati gisa ikasi. 

 

 

 

3. Zure barruko ahotsa erabili 

Ikaskuntza, funtsean, barne-prozesu bat da. 

Proba ezazu hau: Entzun hitz/esaldi bat behin, orain entzun ezazu zure buru barruan,  gero esan hitz hori zure buru barruan. Azkenik, ozenki esan. 

Grabatu zeure burua hori esanez, eta entzun grabazioa. 

Zure buruan entzun duzun bezalakoa da grabaziokoa? 

 

4. Hitz edo esaldi bat irudikatu 

Hitz edo esamolde batek zer esan nahi duen marrazteak esanahia gogoratzen lagunduko dizu entzuten duzunean. 

Metodo honek ondo funtzionatzen du, "Ahoa bete hortz gelditu" bezalako esamoldeekin, "Harrituta, ezin hitzik egin, " da bere esanahia. 

 

 

5. Mnemoteknia sortu 

Mnemoniko bat sortzen saiatu: hitzaren eta hitzaren esanahiaren arteko lotura sendotzen duen esaldi edo istorio bat. Hau oso lagungarria izan daiteke askotan nahasten diren hitzekin. 

Adibidez: arazoa eta azaroa. “Azaroaren 1ean goizean goiz joan nintzen hilerrira loreak jartzera eta eguerdirako, denak falta ziren! Arazo handia da kanposantuetan gertatzen diren lapurretak". Azaroa=kanposantua/Arazoa=loreen lapurreta. 

 

6. Erabili errepikapena, baina etenak eginez 

Errepikapenak hitz berriak finkatzen ditu zure memorian. 

Baina egun batean ehun aldiz errepikatzea ez da hainbatetan egun edo aste batzuetan errepikatzea bezain eraginkorra. 

Hitz berri bat ikasten duzunean, erabili berehala, eta saiatu handik ordubetera gogoratzen. 

Erabili berriro egun bat geroago,  pare bat egun geroago, berriro erabili. 

 

7. Hitzen etimologia aztertu 

Hiztegian bilatu aurretik, saiatu hitz batek zer esan nahi duen asmatzen. 

Hitzaren erroa aztertu, dituen atzizkiak eta aurrizkiak. Hitz berrien jatorria aztertzen baduzu, hobeto gogoratzen eta zure buruan iltzatzen lagunduko dizu. 

Adibidez, “iltzatu” aditza. “Iltzez josi” edo “finkatu” esan nahi du. Nahikoa da erroari begiratzea konturatzeko. 

8. Hitz-jokoekin ikasi 

Jolasak zure hiztegia zabaltzeko modu dibertigarria dira. Esaera zahar, esamolde, hitz-joko eta aho-korapilo asko ditugu euskaraz, bilatu eta ikasi!

Akerrak adarrak okerrak ditu, 
adarrak okerrak akerrak ditu, 
adarrak akerrak okerrak ditu, 
okerrak adarrak akerrak ditu. 

9. Hitzak idatzi 

Hitz berri bat idazteak (edo esaldi bat, hitz berria erabiliz) zure memorian duen esanahia eta ortografia zuzentzen laguntzen du. 

Asmatu benetako perpausak zuri edo ezagutzen duzun norbaiti buruz, eta idatz itzazu.

 

 

 

10. Errealitateari hitz egin 

Ez da erraza une jakin batean, hizketan ari garela, hitz edo esaldi berri bat gogoratzea. 

Baita buruz ikasten saiatzen bazara ere. 

Pentsatu bakarrizketa bat. Saiatu zeure burua grabatzen, bi minutuz etengabe hitz eginez. 

Gero, entzun grabazioa eta erabili dituzun hitzak aztertu. 

Aktibatzea gustatuko litzaizukeen hitz berriren bat erabili duzu? 

Hitz berriekin ordezka zenezakeen hitz ezagunik erabili duzu? 

Egin beste grabazio bat, baina oraingoan saiatu hiztegi berria erabiltzen. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Hitz solterik ez 

Guretzat garrantzitsuak diren gauzak gogoratzen ditugu. 

Hitz-zerrendak ondo daude ikasitako hiztegia berrikusteko,  baina hitz berriak hobeto ikasteko,  saia zaitez zuretzat esanguratsua den zerbaitekin lotzen. 

2. Pasarte eta esaldietan ikasi hitzak 

Hitzak hobeto gogoratzen ditugu pasarte edo esaldietan ikasten ditugunean. 

3. Zure barruko ahotsa erabili 

Ikaskuntza, funtsean, barne-prozesu bat da. 

4. Hitz edo esaldi bat irudikatu 

Hitz edo esamolde batek zer esan nahi duen marrazteak esanahia gogoratzen lagunduko dizu entzuten duzunean. 

5. Mnemoteknia sortu 

Mnemoniko bat sortzen saiatu: hitzaren eta hitzaren esanahiaren arteko lotura sendotzen duen esaldi edo istorio bat. 

6. Erabili errepikapena, baina etenak eginez 

Errepikapenak hitz berriak finkatzen ditu zure memorian. 

7. Hitzen etimologia aztertu 

Hiztegian bilatu aurretik, saiatu hitz batek zer esan nahi duen asmatzen. 

8. Hitz-jokoekin ikasi 

Jolasak zure hiztegia zabaltzeko modu dibertigarria dira. 

9. Hitzak idatzi 

Hitz berri bat idazteak (edo esaldi bat, hitz berria erabiliz) zure memorian duen esanahia eta ortografia zuzentzen laguntzen du. 

10. Errealitateari hitz egin 

Ez da erraza une jakin batean, hizketan ari garela, hitz edo esaldi berri bat gogoratzea. 

Baita buruz ikasten saiatzen bazara ere. 

B1
06-05-2020
21952601
03:04
2812