Docutec
Ibon Sarasolaren hitza: Gogoa dut ala Gogoak ditut?
Gogoa hitzaren inguruko zalantzak argitzen saiatzen da audio honetan Ibon Sarasola.
Gaur egun gero eta gehiago entzuten dira "gogoak ditut", "gogoak dauzkat" eta antzeko esamoldeak, zeinetan gogoa hitza pluralean ageri den. Gazte-jendeak batez ere, askotan erabiltzen ditu horrelako espresioak, baina jende askori belarriko mina ematen diote. Zuzentzat hartu beharko ote ditugu? Hona Ibon Sarasolaren iritzia.
KANTA. Gatiburen kanta…
ESATARIA. Ibon Sarasola, egun on.
IBON SARASOLA. Egun on.
ESATARIA. “Bizitzeko gogoa” esten du Gatibuk lelo honetan.
IBON SARASOLA. Bueno, zera, “gogoak ditut” eta “gogoak dauzkat” hori ezinezkoa dela. Jende gazteak esaten du…
ESATARIA. Gero eta gehiago?
IBON SARASOLA. Gero eta gehiago. Baina ezinezkoa esan nahi dut idatziz, idatziz ez da inoiz… nik ez dut inoiz aurkitu idatziz hori. Beti da “gogoa dut”, “gogoa ukan” iparraldean ere bai, “gogoa izan”; eta “eduki” ere bai, gutxixeago oraindik. Baina “gogoak” ez dut inon aurkitu.
ESATARIA. Baina sumatzen duzu…
IBON SARASOLA. Baina badatorrela bai. Inguruko gazte-jende guztiak hala dio. Niri belarriko mina egiten dit oraindikan baina…
ESATARIA. Eta, Ibon, gaizki dagoena gaizki dago, ala?
IBON SARASOLA. Ez! Hori da… Klaro, orain dela 100 urte gaizki zeuden gauza asko gaur egun ondo daude, hizkuntza guztietan. Beraz, oraingoz esan behar da gaizki daudela.
ESATARIA. “Gogoa dut”, “gogoa daukat”, beraz, eta ez
IBON SARASOLA. “Gogoa dut” askozaz gehiago eta hobea, e?
ESATARIA. “Gogoa dut” hobea. “Zerbaiten gogoz izan” ere bai?
IBON SARASOLA. “Zerbaiten gogoa” izan esango nuke. “Zerbaitez gogoz izan”? Ez dut inoiz entzun.
ESATARIA. “Zerbaiten gogoa izan”.
IBON SARASOLA. Esaten baldin bada, ondo hitz egiten dutenek esaten badute, nik ez dut ezer horren kontra.
ESATARIA. Bueno, plurala, beraz, ez, singularrean bai.
TERTULIAKIDEA GIZONEZKOA. “Daukat” galtzen ari da asko, ez’, “dut”-en mesedetan
IBON SARASOLA. Bai, gauza guztietan. “Gogoak dauzkat”…
TERTULIAKIDEA EMAKUMEA. Guk beti “gogoa eduki dugu”, “beti eduki det gogoa”
IBON SARASOLA. A bai, e?
TERTULIAKIDEA EMAKUMEA. “Gogoa eduki”.
ESATARIA. Bueno, eta gogoa handia denean, Ibon, “zerbaiten irrikitan egoten da bat” edo? Irrikaz?
IBON SARASOLA. Bai, “irrikaz” ondo dago, “irrikitan” ondo dago, nik uste. Baina hori kontua da begiratzea nork erabiltzen duen zer eta… hori da kontua.
ESATARIA. Entzule baten galdera: “Zuzena al da “gogoak ematen didana egin” esamoldea?
IBON SARASOLA. Nik esango nuke baietz. Zuzena, jendeak esaten du, jende onak, hiztun onek esaten dute. Zer gehiago nahi duzu?
ESATARIA. Bueno, oraingoz beraz, jendea erabiltzen hasi bada ere, esango dugu, akaso garaiz gabiltza, Ibon.
IBON SARASOLA. Hori da. Ez dut uste, ze lantua jotzea alferrikakoa izaten da kontu hauetan; ze, klaro, jendeak segitzen du bere bidea, baina gaur egun…
ESATARIA. Gutxienez jakin dezala, erabili nahi duenak…
IBON SARASOLA. Oraingoz behintzat bai hiztun onek eta, are gehiago, idazle onek “gogoa dut” erabiltzen dute.
