detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 24: Irratsaio beldurgarria

Egilea: J. Goenaga
Musika:  Jean Louis Argus

Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Iñigo
:   Martin Mendizabal
Nerea:   Miren Aranburu
Narratzailea:  Joxe Felipe Auzmendi

 

 

 

 


(idazmakina-hotsa)

Iñigo:  UUU! Harrapatu zaitut!
Nerea: Txotxolo halakoa! Sustoa eman didazu!
Iñigo:  Beldurtu egin al zaitut?
Nerea: Hori baino gehiago behar da ni beldurtzeko.
Iñigo:  Zertan ari zara?
Nerea: Badakizu zertan ari naizen azkeneko hiru hilabeteotan.
Iñigo:  Oh! Beldurrezko istorioak idazten. A ze beldurra!
Nerea:  Katxondeo gutxiago, eh? Beldurrezko istorioei esker ari zara jaten azkenaldian eta!
Iñigo:  Barkatu andrea, ez zen nire asmoa zu mintzea.  Ikaratzeko adina errespetu hartu diet azkenaldian beldurrezko istorio horiei.
Nerea: Ez da gutxiagorako. Egoera beldurgarrian egongo ginateke beldurrezko istorioengatik ez balitz.
Iñigo:  Utziko irakurtzen?
Nerea: Ezta pentsatu ere! Txiza egingo duzu gero ohean.
Iñigo:  Nik? Istorio txatxu batengatik? Ez iezadazu adarrik jo.
Nerea: Nire istorioak oso onak dira, eh?
Iñigo:  Ez daukat zalantzarik, beldurgarriak izango dira erabat. Zer dugu oraingoan, auto-stop-a egiten duen hildakoarena, bihotzak jaten dituen deabruarena, gau-pasa egitera joan eta gehiago itzultzen ez diren gazteena?
Nerea: Ez. Horietako bina egin ditut jada.
Iñigo:  Orduan?
Nerea: Zerbait errealistagoa. Baina ez dizut gehiago esango.
Iñigo:  Ez badidazu esaten, benetan beldurtuko zaitut.
Nerea: Saia zaitez.
Iñigo:  Erronka al da hori? Desafioan ari al zara nirekin?
Nerea: Nahi duzun bezala hartu.
Iñigo:  Badakizu bat baino gehiago beldurtu izan dudala nik.
Nerea: Bai, badakit.
Iñigo:  Eta hala ere?
Nerea: Ni ez nauzu beldurtuko. Dena dakit zutaz.
Iñigo:  Zuk uste?
Nerea: Nik uste baietz.
Iñigo:  Gajoa zu!
Nerea:  Jakingo bazenu?
Iñigo:  Kafetxo bat nahi?
Nerea: Horrekin beldurtu nahi al nauzu?
Iñigo:  Oraingoz bai. Kafe kargatua, ezta?
Nerea: Bai, beharko dut. Kapitulu hau biharko amaitu beharra daukat.
Iñigo:  Lagunduko dizut.
Nerea: Lagundu egidazu kafearekin.
Iñigo:    Zure aginduetara andere. Beste zerbait?
Nerea: Bai. Kafea egin ondoren, desagertu. Denbora behar dut.
Iñigo:  Denbora, denbora. Hori nire esku balego!
Nerea: Iñigo!
Iñigo:  Zer nahi du izuaren erreginak?
Nerea: Inporta al zaizu pertsonaia bati Iñigo jartzea?
Iñigo:  Ni bezain goapoa baldin bada, ez.
Nerea: Bai, zu bezain guapoa da. Batez ere irratian agertzen denean.
Iñigo:  Eta ni bezain ausarta?
Nerea:  Baita hori ere.
Iñigo:    Ba ipini lasai... Nerea!
Nerea: Zer?
Iñigo:  Ez duzu ba amaieran hilko?
Nerea:  Nor?
Iñigo:   Nor izango da baina? Iñigo, jakina!
Nerea:  Ah, ez dakit. Oraindik ez dut kapitulua amaitu. Baina ez da ideia txarra, aizu.
Iñigo:  Hildakoek ez dute kaferik prestatzen. Horrek zer esan nahi du, ez duzula kaferik nahi?
Nerea: Bai, mesedez, esne-tanta batekin.  

Nerea: Iñigo, esna al zaude oraindik?
Iñigo:  Bai, zer, lo egin ezinik ala?
Nerea: Axola al zaizu irratia piztea?
Iñigo:  Irratia, orain?
Nerea: Bai.
Iñigo:  Zure beldurrezko istorioren bat ematen ariko dira. Honez gero hasita egongo da.
Nerea: Bai, badakit. Horregatik nahi dut irratia jartzea.
Iñigo:  Entzun egin nahi al duzu? Lan horrekin nazkatuta zeundela uste nuen.
Nerea: Bai, baina gaurkoa entzun egin nahi dut.
Iñigo:  Gero dardarka etorriko zara nire besoetara. Nigatik fenomeno!
Nerea: Nire istorioak oso onak dira, eh?
Iñigo:  Ez daukat zalantzarik, beldurgarriak izango dira erabat. Zer dugu oraingoan, auto-stop-a egiten duen hildakoarena, bihotzak jaten dituen deabruarena, gau-pasa egitera joan eta gehiago itzultzen ez diren gazteena?

Iñigo:  Eh, hori ni naiz.
Nerea: Geu gara! Esan nahiko duzu!
 
Nerea: Ez. Horietako bina egin ditut jada.
Iñigo:  Orduan?
Nerea: Zerbait errealistagoa. Baina ez dizut gehiago esango.
Iñigo:  Ez badidazu esaten, benetan beldurtuko zaitut.
Nerea: Saia zaitez.
Iñigo:  Erronka al da hori? Desafioan ari al zara nirekin?
Nerea: Nahi duzun bezala hartu.
Iñigo:  Badakizu bat baino gehiago beldurtu izan dudala nik.
Nerea: Bai, badakit.
Iñigo:  Eta hala ere?
Nerea: Ni ez nauzu beldurtuko. Dena dakit zutaz.
Iñigo:  Zuk uste?
Nerea:  Nik uste baietz.
Iñigo:  Joder! Nik ere idatziko nituzke horrela beldurrezko istorioak. Guk   izandako konbertsazio bera da.
Nerea: Piztu, onena ez da oraindik iritsi.
Iñigo:  Beldurrezkoa dela seguru? Niri orain arte ez dit batere beldurrik eman.
Nerea: Orain dator onena, laztana.
Iñigo:  Ea ba, non dagoen beldurra.
Narratzailea: Iñigok kafea prestatzen zuen bitartean Nereak ideia bat izan zuen, aspaldiko partez. Aspaldian ez zitzaion ezer berririk sortzen. Eta horrek asko kezkatzen zuen. Beldurrezko istorio onak idazteko beldurra ikusi egin behar zuen, eta ikustea erabaki zuen.
Nerea: Iñigo, ba al dator kafe hori?
Iñigo:  Oraintxe, oraintxe, banoa.
Nerea: Iñigo, zer da zuretzat beldurra?
Iñigo:  Nola beldurra zer den niretzat? Ba beldurra, beldurra da.
Nerea: Ja, baina gehixeago lagundu behar didazu. Utziko aulkian lotzen?
Iñigo:  Bai, neska! Ni esperientzia berrietarako beti prest.
Nerea: Listo, orain labana hartuko dut eta...
Iñigo:  Eh, Nerea, zertan ari zara?
Nerea: Belarria moztuko dizut, pixka bat bakarrik.
Iñigo:  Ai, zoratu egin al zara? Nerea, min egiten didazu?
Nerea: Mina ala beldurra, zer sentitzen duzu gehiago?
Iñigo:  Eskuetatik joan al zara ala zer? Nerea, odolustutzen ari naiz. Askatu hemendik!
Nerea: Hori ez da ezer.
Iñigo:  Ai!
Nerea: Ea, orain zilborrean zulotxo bat egingo dizut.
Iñigo:  Eh...
Nerea: Zilbor handixeago bat.
Iñigo:  Mesedez, horrek ez du batere graziarik.
Nerea:  Hori da. Uste dut ari naizela beldurra zer den ikasten. Baina gehixeago behar dut, kafe berezi bat prestatuko dizut, zianuro pixka batekin. Ez kezkatu, segituan etorriko naiz.
Iñigo:  Ostras.
Nerea: Zer? Beldurtxo pìxka bat dauka gure Iñigo txikiak?
Iñigo:  Eta nola bukatzen da?
Nerea: Zergatik ez duzu zerorrek frogatzen? Utziko aulkian lotzen?
Iñigo:  Ni beldurtzeko asmotan bazabiltza, jai daukazu. Oraindik badakit egia eta gezurra bereizten.
Nerea: Utzi orduan.
Iñigo:  Bai neska, ni esperientzia berrietarako beti prest.
Nerea: Listo, orain labana hartuko dut eta...
Iñigo:   Nerea, zertan ari zara?
Nerea: Belarria moztuko dizut, pixka bat bakarrik.
Iñigo:  Ah, Ah! Zoratu egin al zara? Nerea! Min egiten didazu!
Nerea: Mina ala beldurra, zer sentitzen duzu gehiago? 
 


           

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

B2
23-06-2006

x61pRelaContWAR

20656092

x61pViewCountWAR

1837

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR