detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 30: Black House

Egilea: Mikel Cornejo
Musika:  Jean Louis Argus

Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Lara
: Aintzane Gamiz.
Jon:  Xabier Alkiza.
Sarjentua: Iñaki Beraetxe.
Gizon ezezaguna:  Joxe Felipe Auzmendi

 

 

 

 


Lara: Ai Ama! Biziko nintzateke ni gustura beti eguzkitan. Zer ez nuke emango nik emango beti eguraldi hauxe izateagatik, Euskadi Tropikala!: palmeraz betetako hondartzak, zeru urdina, ur gardena...
Jon:  Bai, Lara, artasoroen ordez marihuana-zelaiak, eta hondartza Iruñean. Zure aurpegi bikingo hori berehala gorritzen zaizu eta ilehoritxo!
Lara: Esan dizut inoiz artaburu-hutsa zarela? Ez duzu batere imajinaziorik! Ezin al duzu egunaz disfrutatu?
Jon:  Eta zertan ari naizela uste duzu, eh rubia?
Lara: Ez dakizu deskonektatzen Jon, eta noizean behin oso sanoa da.
Jon:  Beti flipatzen zabiltza. Hemen euri asko egiten duelako gustatzen zaigu hainbeste eguzkia. Garen bezalakoak izanda, seguru giro tropikala bagenu eguzkirik ez hartzea eta txuri egotea jarriko litzatekeela modan.
Lara:  Ikusten? Mala lechea ateratzeko ez zaizu ba imajinaziorik falta.
Jon:  Zure uhinen eragin negatiboa izango da. Zugatik gertuegi egoteagatik.
Lara: Zer esan nahi duzu? Sorgin bat naizela?
Jon:  Ikusten amildegiaren goialde horretan ateratzen diren hormigoizko eraikinak?
Lara:  Haiek?
Jon:  Joder, Lara! Haiek ez. Skate-parkea da hori!
Lara:  Zer dakit nik? Donibane-Lohizunera natorren lehenengo aldia da, ez dut hau zuk bezala ezagutzen.
Jon:  Lara! Haietaz ari naiz, alde batetik bestera leihotxo estu eta luze bana dituzten haiek!
Lara:  Ah, bai! Bai, bai. Orain ikusten ditut, pareta-zati biribilduak magaletik ateratzen, ez? Nahikotxo daude, baina ez dira oso handiak. Zer dira?
Jon: Bistan dagoena ez da ezer ikusten ez denaren aldean. Bloke txiki horiek lurrazpiko tunelen bitartez komunikatuak daude.
Lara:  Lurrazpiko tunelak?
Jon:  Bai. Kilometroak eta kilometroak. Naziek okupazio-garaian eraiki zituzten, kostaldea zainduta edukitzeko.
Lara:  Laberinto bat balitz bezala? Eh, goazen ikustera, Jon, goazen.
Jon: Eh, Lara, itxoin, debekatua dago hor sartzea.
Lara:  Zeren zain zaude? Hala, Jon, azkar!
Jon:  Joder! Itxoin, Lara!

(kaioak, eta itsaso-hotsa)

Lara: Ai!
Jon:  Uf!
Lara:  Ai, oso ilun dago Jon, ez da ezer ikusten.
Jon: Bai. Uste dut aspaldi moztu zietela argia. Ez omen zituzten fakturak ordaintzen.
Lara:  Baina ez izan babalorea! 
Jon:  Zu ari zara hizketan.
Lara:  Ixo! Ixx! Zerbait entzun dudala uste dut.
Jon:  Zer Lara, berriz ere flipatzen?
Lara: Ez da txantxa Jon. Norbait laguntza eske dabilela iruditu zait.
Jon:  Nik ez dut ba ezer entzuten.
Lara:  Eta norbait barrura erori bada? Oso ilun dago, eta ez da ezertxo ere ikusten. Sartuko gara begiratzera?
Jon: Txoratu ala? Hor ez dago inortxo ere. Gainera, esan dizut debekatuta dagoela.
Lara:  Eta norbait balego, zer? Beharbada konortea galdu du.
Jon:  Lara, mesedez. Hor ez dago inor. Eta gainera, bada beste zerbait ere.
Lara: Beste zerbait?
Jon:  Bai, nire aitona.
Lara:  Zure aitona? Zertara dator zure aitona?
Jon:  Nire aitona naziek hil zutela, hemendik gertu. Ez dut oso gogoko hona gehiegi hurbiltzea. Dios! Ez zintudan hona ekarri behar.
Lara:  Ez nekien ezer. Baina hala ere Jon, nire irudipena izango da igual, baina begiratu dezagun badaezpada, eh? Norbaitek ikusten bagaitu egia esango dugu: zerbait entzun dugula iruditu zaigula..
Jon:  ... zaizula zuri! Aitzakia ederra laberintoa ikertzeko, eh!
Lara: Ez al diozu zure ilehoritxoari kasurik egingo? Eh, laztana?
Jon:  Beno, ongi da. Barrura sartuko naiz. Zu gelditu hemen!
Lara: Hara! Hitz egin du gure gizonak!
Jon:  Ez txorradarik esan! Altuagoa naiz, errazago iritsiko naiz leihora, hartara gero kanpora ateratzeko.
Lara: Bale! Bale. Arrazoi duzu. Hemen geratuko naiz.
Jon:  Ah!!!
Lara:  Ongi al zaude?
Jon:  Kaka zaharra! Joder, txorkatila bihurritu dudala uste dut.
Lara:  Ba al dago norbait?
Jon:  Bai, Lara, ni, ni nago! Ai! Zoaz laguntza bila, ezin dut oina lurrean ipini. Zu eta zure burutapenak!
Lara: Se, sentitzen dut. Nire errua izan da, barkatu!
Jon:  Ez esan tontakeriarik, eta zoaz gendarmeren baten bila.
Lara: Oraintxe itzuliko naiz, eh? Ez zaitez hemendik mugitu. Bale?
Jon:  Hara bestea! Nola mugituko naiz ba! Harrapatuta nago eta! Segi behingoz laguntza bila! 

Jon:  Norbait dagoela, laguntza eskatu duela! Ez dakit zergatik egiten diodan jaramon horrela jartzen denean. Ai, a ze nazka, orain hobeto ikusten dut. Norbait dagoela! Arrazoi zenuen Lara, arratoi-koadrila honek meriendatzen ez banau. Eh? Pausuak. Lara izango da gendarmeekin. Lara, hemen!!! Lara?... No, nor dabil hor? Joder, baina, baina nor zara zu? Gosea baino meheago zaude!
Gizon  ezezaguna:  Alde egin behar duzu hemendik. Aditzen? Hemen dira jada. Fite!
Jon:  Baina, baina, zaude lasai, mesedez gizona! Nor dator?
Gizon ezezaguna: Ihes egin behar duzu. Fini gara bestela! Hemen dituzu. Fite! Zatoz niri jarraiki.
Jon:  Ze ostia!
Lara:  Jon, Jon, hor al zaude, ni naiz, zure ilehori kutuna!
Jon:  Lara, lortu duzu laguntza?
Lara:  Lasai, Jon, gendarmeak bost minutu barru iritsiko dira. Zer moduz?
Jon:  Lara, lagundu hemendik ateratzen! Zerbait arraroa gertatzen ari da.
Lara:  Ze, zer gertatzen da?
Jon:  Ez al duzu entzuten, bertan daude! Nire bila datoz! Lagundu hemendik  ateratzen!
Lara:  Jon! Jon! Ez dut ezer entzuten. Zer gertatzen zaizu?
Jon:  Hemen daude! Laguntza!!!
Lara:  Jon! Orain ulertzen dut dena. Lehen entzun zaitut. Zu, zu zinen laguntza eske garrasika ari zena. Zeu zinen! Laguntzera noa!
Jon:  Lara, ez! Ez sartu hona! Urrundu hemendik!
Lara:  Jon, maitea, hemen nago. Ondo al zaude? Hemen! Hemen dago!
Jon:  Lara, zer ari zara? Ixo, arren. Hau oso ilun dago. Agian isilik bagaude, ez gaituzte ikusiko.
Lara:  Hemen! Zauriturik dago.
Jon:  Lara!!!!
Sarjentua: Ez! Ilehoriari ez, gutarikoa da!

(oin-hotsak)

Sarjentua:  Oso ondo aritu zara lan honetan, Lara. Furher-ak ordainsari polita emango dizu.
Lara:  Ez da lan makala izan. Azkenean ia pena ere eman dit.
Sarjentua: Joder, Lara, ezagutu ez bazintut benetan ari zarela pentsatuko nuke. Goazen, lan asko dugu oraindik.
Lara:  Bai. Goazen.


 
Mamua:  Ez al diozu zure ilehoritxoari kasurik egingo, eh laztana?

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

B2
23-06-2006

x61pRelaContWAR

20655956

x61pViewCountWAR

1383

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR