Docutec
Hotzikarak 29: Apokalipsiaren sorrera
|
Egilea: Aimar Olaskoaga |
Tom: Ray, ondo al zaude?
Ray: Bai, ondo nago, baina ? ez dugu luze iraungo.
Tom: Eta Mike? Mike ikusi al duzu?
Ray: Hadsonekin harkaitzetan gora igo dela uste dut.
Tom: Hadsonekin? Hadson hilda dago, Ray.
Ray: Hadson hilda? Nola dakizu?
Tom: Ikusten horko zerraldo hori?
Ray: Ez. Kaka.
Tom: Arrastaka iritsi da, mina batek hesteak lehertu dizkio.
Ray: Kabroiak.
Sarjentua: Non sartu zarete? Bunkerrera bueltatu behar dugu, hau infernu bihurtzen ari da.
Tom: Aleman putakume horiek.
Sarjentua: Ea goazen.
Ray: Bai, sarjentu!
(leherketa-hotsak)
Tom: Leherketak gero eta gertuago entzuten dira.
Sarjentua: Mc Calisterren tankeak honantz datoz. Egun pare bat agoantatzen badugu onik aterako gara.
Ray: Bi egun? Nazi alu horiek ez dira Mc Carlisterren tankeen zain geratuko.
Sarjentua: Aski da. Laguntzera etorri edo ez gure eginbeharra muinoa zaintzea da. Agindua argia da. Mc Calister jenerala etorri arte muinoko pasabidea babestea. Ulertu duzue?
Ray: Bai, jauna, ulertu dugu. Hemen geldituko gara. Sabaia gainera erortzen bazaigu ere.
Tom: Irratiarekin saiatuko naiz.
Ray: Berriro? Esan dizut ez dela ezer entzuten.
Sarjentua: Utz iezaiozu, lehenbailehen laguntza lortu behar dugu.
Tom: Hemen "Tango hiru bost". Hemen "Tango hiru bost" "Uso zuriari" deika! "Tango hiru bost" "Uso zuriari" deika!
Ray: Alferrik da. Bakarrik gaude zulo honetan.
Ray: Airerik gabe geratzen ari gara. Mike-n bila atera beharko genuke behintzat.
Sarjentua: Ez. Ez. Ezin dugu arriskatu, gainera hilik egongo da honezkero.
Ray: Hori ez dago jakiterik.
Sarjentua: Jakin edo ez. Ez gara inora joango. Gure eginbeharra muinoa zaintzea da, argi dago? Mc Calisterren tropak etorri arte ez dugu bunkerra utziko. Eta hobe duzue isiltzea epaimahai militar bati aurre egin nahi ez badiozu behintzat.
Tom: Eh, itxaron, zerbait aurkitu dudala uste dut. Bai. Zerbait entzuten da.
Sarjentua: Ze ostia da hori?
Tom: Baina zer demontre?
Ray: Mike, Mike! Zer egin dizute?
Mike: Hil egin naute lagun. Oraingoan ez dugu ihesbiderik.
Tom: Ez. Mike, ez! Aterako gara hemendik, ikusiko duzu.
Mike: Ez. Tom. Hau bukaera da, baina ez niretzat bakarrik. Zuek ere hilda zaudete, denok gaude hilda. Akabo.
Sarjentua: Ze kristo esan nahi duzu? Naziak... hemen daude jada?
Mike: Naziak? Ez dira naziak bakarrik, naziak hilik daude. Denak, denak hilda.
Sarjentua: Burua galtzen ari da.
Tom: Zer esan nahi duzu Mike?
Mike: Ikusi egin dut Tom, ikusi egin dut.
Ray: Baina zer arraio ikusi duzu?
Mike: Bera ikusi dut.
Ray: Bera? Nor?
Mike: Zalduna.
Ray: Zer?
Mike: Gudari zalduna. Ikusi egin dut. Esnatu egin da Tom. Hor kanpoan dago. Ez zaitezte kanpora irten. Ez zaitezte kanpora irten. Heriotza... etorri da. Ah!!!
Ray: Zer esan nahi zuen Mike-ek? Zein da gudari zaldun hori?
Tom: Ez al duzu Biblia irakurri? Apokalipsia da, munduaren bukaera.
Ray: Apokalipsia? Ez duzu ba ergelkeria hori benetan sinistuko? Ez dago inolako apokalipsirik. Hor kanpoan dagoen gauza bakarra nazi alu horien artilleria da.
Sarjentua: Ondo da. Ondo da. Nik ez dakit zer dagoen hor kanpoan, baina gauza bat argi dago. Mike hilda dago, eta berak esandakoa amesgaiztoa izan edo egia izan, ez gara hemendik aterako. Ez behintzat Mc Calisterren tropak etorri arte.
Tom: Entzun dituzu Mike-n azken hitzak?
Sarjentua: Bai!
Tom: Kanpora ez irteteko esan digu, heriotza dugu zain hor kanpoan.
Ray: Baina zer gertatzen zaizue, erotu egin al zarete? Plaga biblikoetan sinesten duzuela esan behar didazue orain. Hor dagoen etsai bakarra ejertzito alemaniarra da. Eta hemen gelditzen bagara...?
Sarjentua: Ziur al zaude esaten duzunaz?
Ray: Zer esan nahi duzu?
Sarjentua: Entzun: jada ez dago leherketarik. Ez da ezer entzuten, naziak desagertu egin dira. Bakarrik gelditu gara.
Tom: Ohartu al zarete? Ilun dago.
Ray: Eta zer?
Tom: Ba ez dela kilkerrik entzuten? Ez kilkerrik eta ez beste hotsik. Ez da euli puta bat ere!.
Ray: Eta ze ostia esan nahi duzu horrekin?
Tom: Ba agian denak hilda daudela, Lurreko izaki guztiak. Bibliako Apokalipsiaren pasartean argi jartzen du.
Ray: Berriro ostia horrekin? Zer esan nahi duzu? Mundu guztia hil dela? Gu garela munduko gizaki bizi bakarrak? Gu bakarrik geratu garela?
Sarjentua: Eh, eh, lasaitu gaitezen... Ez dakit zer pentsatu. Mike-en hitzak, nazien desagerpen misteriotsua, eta orain isilune hau. Hau ez da parte onekoa.
Ray: Saia gaitezen berriro irratiarekin. Norbaitek egon behar du hor kanpoan.
Tom: Ez dut uste.
Sarjentua: Saiatu beharra dago. Ez etsi Ray.
Ray: Hemen "Tango hiru bost", "Tango hiru bost".
Hitler: ... einzutreten lassen bis zum letzten Hauch. Dieses Deutschland der deutschen Volksgemeinschaft aller deutschen Stämme, das grossdeutsche Reich. Sieg Heil! Sieg Heil! Heil!
Tom: Bera da, heriotzaren ahotsa.
(musika)
Ray: Sei egun daramatzagu hemen. Zerbait egin behar dugu, gosez hil nahi ez badugu. Ez duzu ulertzen, ez dugu beste aukerarik.
Sarjentua: Aski da Ray, Tomek arrazoi du, nik ez dut inoiz horrelako gauzetan sinistu, baina...
Ray: Baina zer apokalipsi eta zer arraio, Mike-k esandakoak hilzorian dagoenaren zakur-ametsak besterik ez dira, sukarrak sortutako eldarnioak.
Sarjentua: Ez da Mike-n kontakizuna bakarrik. Mundu guztia desagertu beharra, gure aizun guztiak. Irratiz ezin dugu inorekin harremanetan jarri. Nazien arrastorik ez dago, anima bat ere ez. Eta hori gutxi balitz, ahots beldurgarri hori.
Tom: Eta irratitik entzuten den musika ere hor dago Ray. Ez al zara konturatzen? Sei egun daramatzagu abesti bera entzuten. Aditzen? Heriotzaren kantua baino ezin du izan.
Ray: Urik geratzen al da?
Sarjentua: Ez ba. Atzo bukatu zen... azken botila.
Tom: Entzuten al duzue?
Ray: Bai. Motor-hotsak dirudite.
Tom: Ez. Bera da: gugana dator!
Sarjentua: Motorrak dira bai. Tankeak direla esango nuke. Ray, Mc Calisterren tankeak dira. Azkenean!
Tom: Ez! Bera da: gugana dator! Beretzat nahi gaitu. Heriotza da!
Ray: Baina zer arraio daukazu, ez duzu ulertzen? Bukatu da dena, gure bila datoz. Eh Tom, ze... zertan ari zara granada horrekin?
Tom: Gugana dator, baina gure arimak ez dira beretzat izango.
Sarjentua: Zer demonio esaten ari zara soldadu? Utzi granada hori berehala! Bukatu da dena Tom, ez erokeriarik egin. Salbu gara azkenean, dena amesgaiztoa baino ez da izan.
Tom: Apokalipsiaren zalduna da, gugana dator.
Ray: Utzi granada hori, Tom!
Tom: Ezin dut!
Sarjentua: Ez! Ez! Tom!
(eztanda-hotsa)
Irratia: Hemen "Uso zuria" "Tango hiru bosti" deika, laguntza bidean duzue. "Uso zuria" "Tango hiru bosti deika". Hor zaudete "Tango hiru bost?" Erantzun mesedez!
Irratia: Erantzun mesedez.
