detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 28: Azpikoen eskola

Egilea: Aimar Olaskoaga
Musika:  Jean Louis Argus

Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Elena
:   Aintzane Gamiz
Maria-Mario:  Karolina Sainz de Vicuña
Laura:   Miren Ibarguren
Maite:   Itziar Urretabizkaia
Eskolako zuzendaria: Klara Badiola

 

 

 

 

 

Laura: Norbait al dago hor? Maite, zu al zara? Berandutu egin naiz, badakit, baina berehala bukatuko dut. Ez naiz fisikako klasera berriro berandu iritsiko, lasai! Maite, utzi txantxak, bale? Ez du inolako graziarik. Aski da Maite, izutzen ari naiz. Baina, nor dabil hor? Ah, zu al zara, Maite zela uste nuen. Zergatik ez zenidan erantzuten? Ah ze sustoa eman didazuna. Baina zer da hori? Zer, zer nahi duzu? Zer? Zertan ari zara? Ez. Ez dut ezer esango. Zin egiten dizut. Mesedez! Ez! 
Elena:  Ez ditut sekula formula matematiko horiek ulertuko.
Maria: Tira, nahi baduzu, errepasatuko ditugu berriro elkarrekin, eh?
Maite:  Kaixo, bikote, enteratu zarete, ezta? Laura desagertu egin da.
Maria: Ah bai, Maite, harritzekoa da, ezta? Zergatik alde egingo zuen?
Maite:  Ez dakit Maria, ez dut ulertzen. Laura ondo moldatzen zen jende guztiarekin. Ez zuen horrela alde egiteko arrazoirik.
Leire:  Agian zerbait gertatu zaio. Ba, mutil-lagunen bat edo, badakizu. Herriko norbaitekin maitemindu, eta harekin alde egingo zuen.
Maite:  Mutil bat? Ez Elena, ez dut uste, hori ziur ezetz. Laurak mutil-lagun bat balu, nik jakingo nukeen honezkero. Niri dena kontatzen zidan, den-dena.
Maria: Beno, Maite, agian ez zizun beti den-dena kontatuko.
Maite:  Laura eta bion artean ez zegoen sekreturik.  Tira, ohera noa zuzenean. Leher eginda nago. 
Maria: Zerbait dakiela uste dut.
Leire:  Maitek? Bai zera, mesedez e? Ez gaitezen urduri jarri. Zerbait jakingo balu, dagoeneko jakinaren gainean geundeke gu ere, zaude ziur horretaz.
Maria:  Bai. Bai. Baina entzun diozu, Laura eta bere artean ez zegoen sekreturik. Eta ahobero zikin horrek dena kontatu bazion, zer, e?
Leire:  Niri ez zait iruditu ezer dakienik. Gugana lasai asko hurbildu da behintzat.
Maria:  Eta erdi-itxuran zerbait gehiago jakiteko asmoz inguratu bada?: "Laura gaixoa, agian zerbait gertatu zaio". Bai. Ziur sorgin horrek dena dakiela. Baina ez du nahi guk oraindik jakiterik.
Leire:  Zer esan nahi duzu, gu proban jartzera etorri dela?
Maite:  Ez daukat inolako zalantzarik.
Leire:  Begira. Ez dut nahi beste erokeriarik egiterik, entzun?
Maite:  Lasai. Ez dut ezer egingo.

(ate-hotsa)

Maria: Urdanga madarikatua. Beti bazterrak nahasten ibili behar e?
Maite:  Baina zer da hau? Zer ari zara? Kendu almoada, Maria.
Maria: Bekaitz halakoa!
Maite:  Ah, ah! Ah
Maria: Putaska nardagarriak, denak berdinak zarete.
Leire:  Zurea egin duzu berriz, ezta? Hil egin duzu.
Maria:  Ez nuen beste aukerarik laztana. Badakizu, ez dut inork gu banatzerik nahi.
Leire:  Bai, baina, baina norbaitek zerbait susmatzen badu?
Maria: Lasai, lasai, ondo ezkutatu dut gorpua, sotoan, Lauraren ondoan.
Leire:  Beldur naiz hala ere.
Maria:  Ez arduratu, bukatu dira gure arazoak. Gure maitasuna gauza guztien gainetik dago. Eta baita edozeinen gainetik ere.
Leire:  Ai Mario, hainbeste maite zaitut! Mua.
Mario:  Baita nik ere, etorri hona polit hori. Mua. Besarkatu Mario, bai. Utzi dena nire esku.                    
 
(mahai-hotsa)

Eskolako Zuzendaria:  Dagoeneko jakingo duzue gaur goizean Maite López, zuen ikaskidea, desagertu egin dela. Bigarren desagerpena da azken bi egunetan. Atzo Laura, eta gaur Maite. Ulertuko duzuenez, egoera oso larria da. Norbaitek ikasle hauek non dauden, edo ihes egitera zerk bultzatu dituen jakingo balu derrigortuta dago guri kontatzera. Entzun duzue, derrigorrezkoa da. Haien familiak oso arduratuta daude, eta baita gu ere. Inork ez du ezer kontatzeko? Ondo da. Ondo da. Baina denon onerako neska hauek lehenbailehen agertzea espero dut. Norbaitek iritzia aldatzen badu, nire bulegoan egongo naiz. 

(ate-hotsa)

Leire:  Non egon zara?
Mario: Galdezka ibili naiz hor zehar.
Leire:  Eta?
Mario:  Ba Laura eta Maitek elkarrekin ihes egin dutela uste dute neskek. "Bollera" batzuk direla diote. Pentsa, ez al da barregarria? Ez dute susmo txikiena ere.
Leire:  Eta zureaz?
Mario: Nireaz?
Leire:  Bai, zureaz.
Mario: Zer? Maria izan beharrean Mario naizela?
Leire:  Serio ari naiz Mario. Laurak jakin zuenean agian Maiteri kontatu zion. Orain biak hilik daude. Baina noiz arte lortuko dugu besteei ezkutatzea?
Mario:  Baina Laura motxin bero hori nirekin enroilatzen saiatu zen, dutxetara jarraitu, han deskuidatu eta biluzik aurkitu ninduen. Eta ah sorpresa, ezusteko paisajea topatu nire hankartean. Akats larria nire aldetik bai, baina orain arte ezkutatu badugu, ez dugu aurrerantzean ere zertan kezkatu. Ez al naiz akaso neska izateko nahiko goapoa?
Leire:  Bai, baina... ez dakit. Mario, arduratuta nago.
Mario:  Ah, maitea, egon lasai. Begira, zin egiten dizut zoriontsu izango garela elkarrekin. Hirurok: zu, ni eta nire hanka tarteko paisajea.
Leire:  Mario.
Mario: Zer, polita?
Leire:  Gauza bat esan behar dizut.
Mario: Zer?
Leire:  Haurdun nago.
Mario: Nola?
Leire:  Haurdun nagoela. Haurtxo bat izan behar dugu Mario.  Baina zertan ari zara Mario, aska nazazu!
Mario:  Zer uste zenuen, besterik gabe engainatuko ninduzula? Trikimailu zikin horrekin, e motxin bero.
Leire:  Baina zer arraio esaten ari zara? Ez dut ezer ulertzen?
Mario:  Ah bai, bai. Oso ondo ulertzen dizut. Ondoegi. Haurdun gelditu zara, haurdun. Ni sarean harrapatzeko, ezta? Eh?
Leire:  Harrapatzeko? Baina maite zaitut Mario. Zuk ere maite ninduzula uste nuen. Maite? Agian hasieran bai. Gustatu zitzaidan bai elkarrekin egoteko neska baten itxura hartu eta nesken barnetegia zurekin etortzeko ideia. Garai hartan oso ondo pasatzen genuen elkarrekin, laztana. Baina hona iritsi nintzenean, ai, hori bai ondo pasatzea.
Mario: Baina? Zer ari zara esaten? Zergatik konformatu zurekin herrialdeko neska politenez inguratuta bizi banintzen? Bai. Entzuten duzu. Berrehun neska eder barnetegi baten barruan irteteko aukerarik gabe, eta sexu gosez? Ez. Eta ni hemen barruan. Mutil bakarra. Hainbeste printzesen artean errege bakar.
Leire:  Zerri bat zara.
Mario:  Zer uste zenuen bada, tentazio handiegia zen Elenatxo. Dagoeneko ez dago gezurretan aritzeko arrazoirik. Azken urte honetan neska bero asko dagoela ikusi dut. Bai maitea, zu ez zara bakarra izan. Sentitzen dut.
Leire:  Aska nazazu!
Mario:  Erokeria asko egin ditut bai. Baina handiena Laurarekin enroilatzea izan zen. Neska hori ez zegoen burutik sano. Nirekin maitemindu, eta txora-txora gelditu ez zen ba! Mehatxuka hasi zen, mehatxuka, nori eta niri. Berarekin ihes egiten ez banuen nire sekretua salatuko zuela eta. Baina zer uste zuen? Paradisua utziko nuela hilkorren artera bueltatzeko?
Leire:  Horregatik hil zenuen orduan? Engainatu egin nauzu, ez zenuen nirekin egoteko hil.
Mario:  Oker zaude laztana. Zurekin egon ahal izateko hil nuen. Zurekin eta beste guztiekin. Baina denak igualak zaudete, zeurekoi hutsak. Lehengo Laura ni harrapatzen saiatu zen, eta orain, orain zu. Badakizu zer duzun zain, ezta?
Leire:  Baina zer? Zer egin behar duzu? Ni hiltzen banauzu umea ere hilko duzu.
Mario: A bai? A ze pena!
Leire:  Ez. Ez. Erotuta al zaude? Eta zer egingo duzu hurrengoarekin, e? Ezin dituzu eskolako neska guztiak hil.
Mario:  Beno. Agian denak ez. Baina oraindik nahikoa leku dago soto honetan.
Leire:  Ez!! 
 
                          
(zorrozkailu-hotsa)

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

B2
23-06-2006

x61pRelaContWAR

20655990

x61pViewCountWAR

1232

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR