detalle dokuteka-generico-fitxa

Twitterreko txiorik garrantzitsuenak

Zein izan dira txiorik bidalienak? Zeren inguruan sortu dira? Hona hemen Twitterri buruzko hainbat bitxikeria.

URREZKO TXIOAK 

Hemen dituzu bidalketa-kopurua dela-eta, 2012ko txiorik aipagarrienetako batzuk.

“Beste lau urte” / Barack Obama 

Obama Presidenteak hori esan zuen hauteskundeak berriro irabaztean. Oholtzara hauteskundeak berriro irabazi izana ospatzera igo aurretik, Obamak Twitter bidez jakinarazi zuen garaipena. Ordu gutxitan txio hau 2012ko birbidaliena izan zen, munduko 200 herrialde baino gehiagotan aritu baitzen jendea mezua birbidaltzen.

 

“RIP Avalanna. Maite zaitut” / Justin Bieber

Routh Avalanna, sei urteko neskatoa, minbiziak eraman zuen. Buruko minbizi bitxi batek. Justin Bieber abeslariaren jarraitzaile sutsua zen, eta pop-izarrak gertutik segitu zuen neskaren gaitzaren nondik norakoa. Irailean hil zenean, txio bat erabiliz omendu zuen neska, eta Twuitterren kantariak dituen jarraitzaile askok eta askok ere mezu horri segida eman zioten.

 

 “Popatik hartzera NFL… Jar iezadazu isuna, eta erabili diru hori ohiko epaileei ordaintzeko” / Packer TJ Lang

 National Footbal Leage (NFL) futbol amerikarreko liga da. Irailean aurrez aurre ziren Seattle Seahawks eta Green Bay Packers taldeak. Talde honetakoa da esaldi itsusi horren jabea. Kontua da jokalaria haserretu egin zela, epaileak azken jokaldia nola epaitu zuen ikusita. Ohiko epaileen lan-gatazka zela-eta, ordezko epaileak jarri zituzten partida hartan, eta horietako baten erabaki okerrak sortu zuen txio-andana hori, guztira milioi bat baino gehiago. Packer TJ Lang-eren mezua izan zen gau hartan birbidaliena, eta NFL denboraldiko birbidaliena ere bai.

 


 “29 urrezko, 17 zilarrezko eta 19 brontzezko. Dominen kopuruari dagokionez, 3. izan gara. Hauek izan dira azken 104 urteotako Joko Olinpikorik arrakastatsuenak·#OurGreatestTeam. Birtxiotu zure laguntza” / Britainia Handiko taldea

Lehen aldiz, 1948az geroztik, Udako Joko Olinpikoak Londresa itzuli ziren. Atleta britainiarrak oso ondo aritu ziren. Beren alde zuten “etxeko taldea” izatea, baina, hala ere, espero baino domina gehiago lortu zituzten. Atletek egindakoa oso gertutik segitu zuten zaleek, adibidez, #OurGreatestTeam etiketari bere laguntza eskainiz amaiera-ekitaldian.

 

 

GERTAKARIRIK GARRANTZITSUENAK 

Atal honetan, 2012an, Twitterren garrantzi berezia izan duten gertakariak dituzu, txio gehien sortu dituztenak.

 Udako Joko Olinpikoak

Ekitaldiak 16 egun iraun zuen eta 150 milioi txio sortu zituen. Txio-kopuruak amaiera-ekitaldian jo zuen goia (Spice Girls musika-taldeak hartu zuen parte): 116 mila txio minutuko. Eta atletismoari berari lotutako minutuko txio-kopururik handiena, 80 mila minutuko, Jamaikako atletarik eztabaidatuenak, Usain Bolt-ek, lortu zuen 200 metroko lasterketa irabaztean.

 

 AEBetako hauteskundeak

Presidentetza jokoan, eta telebistan Obama eta Romney aurrez aurre, nor baino nor. Lehendabiziko aurrez aurrekoak 10 milioi txio eragin zituen, eta hauteskunde-egunean, berri-agentziek gau horretan bertan emaitzak eman zituztenez, 31 milioi. Minutuko 327.452 txio izatera heldu zen.

 

 MTV sariak, musika-bideoei buruzkoa

 Musika-bideoei buruzko 2012ko sari-ekitaldiak 14,7 milioi txio eragin zituen, eta, ondoren, bideorik partekatuena aukeratzeko boto-emateak 52 milioi. Ekitaldia bi gautan ematen da jarraian: txio-kopuruen erpina, 98.307 txio minutuko, lehen gauean eman zen, Pop Bideo Onenaren saria One Direction taldeak jaso zuenean. Hurrengo txio-kopururik handiena bigarren gauean gertatu zen, 86.275 txio minutuko, Taylor Swift-ek jendaurrean jo zuenean.

 

2012ko Eurokopa

 Mundu-mailako txio bidezko elkarrizketa sortzeko futbol-partida bat bezalakorik ez dago. Espainiak 4 gol sartu zizkionean Italiari, 267.200 txio minutuko sortu ziren, Juan Matak gola egin zuenean, hain zuzen. Txio asko izan ziren Mario Balotelli italiarrak Alemaniari bigarren gola egin zionean ere, edota Cesc Fàbregas kataluniarrak Italiari gola sartzean, edo Espainia final-aurrekoetan Portugali nagusitu zitzaionean.

 

 Sandy urakana

 

Sandy urakanaren eragina eta ondorioak aipatuz, 20 milioi txio baino gehiago sortu ziren urriak 27 azaroak 1 tarte horretan. New Yorkeko parte handi batean argia joan zenean jendea erruz hasi zen telefono mugikorra erabiltzen. Mugikorren erabilera bikoiztu egin zen argia joan zen egunean. Argia joanda, jendeak laguntzeko moduak bilatu zituen, eta txioetan “eman” hitza eta “eman odola” aipatzen zuten.

 

Tuiterlari berriak 

Aita Santua, Pelé… Twitterrek ongi etorria eman dio 2012an txioak bidaltzen hasi den hainbat jenderi. Hona erabiltzaile horietako batzuk:

           

 
Jessica Biel, Ringo Starr, PSY, Chelsea Clinton, Pelé, FC Bayern München, Martina Navratilova, Benedikto XVI.a, David Cameron, Nicolas Sarkozy, Felipe Massa...

 

detalle2

Docuthèque

B1
18-12-2012

x61pRelaContWAR

16363526

x61pViewCountWAR

5369

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR