Gero eta nerabe gehiagok erabiltzen dute Twitter
Une honetan, Facebooken atzetik gehien erabiltzen duten sare soziala da.
Hori bai, gazteak ez dira guztiz ohartzen Twitterren idazten duten edozerk oihartzun handia izan dezakeela.
Hasieran, batik bat informazioa eskuratzeko darabilte Twitter, baina handik gutxira baita komunikatzeko eta iritziak emateko tresna gisa ere.
Kaleko mutila.- Lagunekin hitz egiteko eta unibertsitateko gauzak ere bai, jakiteko.
Kaleko neska.- Dauden gatazketaz edo ba… protestatzeko edo ez dakit. Batzuetan idatzi dut, horrela, gauzei buruz, eta beste batzuetan ez dakit, ba parrandan daude eta idazten dute, sin mas.
2009 eta 2011 urteen artean Twitterren erabilera bikoiztu egin zen nerabeen artean eta egun, gehien erabiltzen duten sare soziala da, Facebook-en atzetik.
Erabilterraza izateaz gain, beste hainbat abantaila ere baditu.
Ez ditu datu pertsonalak eskatzen, kontu anonimo bat sortu dezakezu eta gainera, besteen tuitak eta besteen informazioa eta besteekin komunikatu zaitezke, bada, besteen laguna izan gabe, e?
Hala ere, arazo bat dago. Nerabeak ez dira guztiz ohartzen Twitterren idazten duten edozer oihartzun handia izan dezakeela eta horren erantzukizuna eurena dela.
Azkartasunez eta arintasunez erabiltzen dugu eta ez dugu pentsatzen, bada, horrek ondoriorik edukiko dituela edo.
Era berean ere ulertu behar dute tresna hau oso ahaltsua dela eta beraz, kontu handiz idatzi behar dituztela mezuak. Beraz, pentsatu behar dute tuiteatu baino lehen.
Argi dagoena da ondo erabiliz gero, inork ez duela zertan arduratu.