Docutec
Etxeko lanak banatuta?
Bikoteetan makina bat eztabaida sortzen ditu etxeko lanen banaketak. Orain arte gehienetan, emakumeei egokitzen zitzaizkien etxeko lanen ardura. Baina, gero eta gizonezko gehiago ikusten da etxekoandrearen paperean.
Etxeko lanen banaketan, gizonezkoak eta emakumezkoak gero eta berdinagoak ote gara?
Euskadi Irratiko elkarrizketa honetan, etxeko lanen ardurak bere gain hartu dituzten bi gizonezkoen kasua ezagutuko duzu.
Esataria 1. Etxeko lanen edo etxearen eguneroko ardura bere gain hartu duten bi gizonekin hitz egingo dugu beraien esperientzia ezagutzeko. Zu, Oier, gutxira arte, ez dakit, “etxeko gizon” deituko dugu, esango dugu “etxeko gizon” izan zara. Noiz arte eta noiz?
Oier. Bai. Beno. Nik orain, ni neu fisioterapeuta naiz, ezta eta kontsultan izan dot ( dut ) beharra, baina orain dela sei urte umeak edukitzen hasi ginen etxean eta, beno ba ez geneukan, ez aukerarik, ez dirurik inoren esku lagatzeko eta tokatu jakun (zitzaigun) gure andrea eta bion artean banatzea etxeko beharrak. Eta orduan egun-erdiz izan naiz etxekoandre. Hori bai, esango dot (dut), ez naiz egun osokoa izan. Egun erdiz ni, eta egun erdiz nire andrea. Eta horiek dira.
Esataria 1. Egun-erdiz aritzen zinen etxean edo aritu izan zara etxeko lanetan. Goizez ala arratsaldez?
Oier. Ni goizez.
Esataria 1. Goizez.
Oier. Goizez beti.
Esataria 1. Normalean goiza izaten da kargatuxeagoa, e?
Oier. Bai ba! Errekaduak, sukaldeko beharrak, prestatzea bazkaria, beno, otorduak… Otordu guztien kargu neuk eduki izan dot ( dut ), eta beno, garbi, o sea, sukaldea zen nire terrenoa. Eta gero ba, umeak eroan, umeak ekarri, umeak garbitu, hau eta hau, medikua, ez dakit zer, badakit zer… Goizeko mugimendua.
Esataria 1. Bale. Orduan, komuna, garbiketa, hori dena arratsalderako.
Oier. Eta bai, etxetik kanpoko, o sea, sukaldetik kanpoko garbiketak: komuna, egongela, aspiradora ere bai gehienetan, hori andrearen terrenoa zen.
Esataria 1. Ya, eta plantxa?
Oier. Plantxa berea be (ere) bai.
Esataria 1. Eta hori adostuta ala?
Oier. Eta bai. Bakoitzak ze zaletasun zituen gehien eta neurea sukaldeko kontua eta kaleko beharrak ziren, ba, ba horixe, ez genuen konflikto handirik eduki horrekin.
Esataria 1. (barretxoak). Beno, Patxi, eta zure kasua zein izan da? Oierren historia ezagutu dugu pixka bat, eta zurea?
Patxi. Beno, nirea, ni naiz etxeko gizona ba nire alaba jaio zenetik, orain dela sei urte.
Esataria 1. Bai. Eta?
Patxi. Guk bi ume dauzkagu. Bata mutikoa, hamar urtekoa, eta bestea, neska, Malen. Eta bai, Malen jaio zenean nik galdu nuen lana, langabezian geratu nintzen eta beno, erabaki genuen ba alde batetik nik etxean lan egitea, idazteko asmotan, eta beste alde batetik, eta bide batez, beno, etxeko lanak egitea. Eta beno, naturaltasun osoz hartu genuen erabakia eta horrela izan da eta niri tokatu zitzaidan eta beno, ni gustura nago etxean.
Esataria 1. Beraz, goizez etxean lanak egiten Patxi, eta gero arratsaldean edo momentutxoa aurkitzen duzuenean, idatzi.
Patxi. Bai. Beno, saiatzen naiz idazten, beno, ez dakit, umeekin beti ez da erraza. Baina beno, behintzat saiatzen, saiatzen…
Esataria 1. Ordenagailua piztu, jaiki, ez dakit, lentejak nola…
Esataria 2. Bai. Nola maneatu pixka bat, bueltatu..
Esataria 1. Buelta ordenagailura. Gero arraina prestatu, gero berriz ordenagailura… Hola, saltoka-saltoka?
Patxi. Bai. Etxean beti dago zeozer, ezta? Eta beno, liburuan, nire liburuan aipatzen dudan bezala etxea animalia bizia bezalakoa da. Ez dakit. Ba agian, beno, beti agertzen da pelusaren bat…
Esataria 1. (barreak)
Patxi. … pasilloan. Edo ez dakit…
Esataria 1. (barreak) Beti dago zaindu beharra, ez?
Patxi. Bai. Horrela izan dut, bai.
Esataria 1. Beno, garbi geratzen dena da bai Oierren eta bai Patxiren kasuan haurrengatik bihurtu direla etxeko gizon.
Oier. Bai. Bai.
