detalle dokuteka-generico-fitxa

Zenbat kobratuko genuke etxeko lanak egiteagatik?

Erosketak egin, etxea txukundu, seme-alabei eskolako lanekin lagundu, bazkaria prestatu... Todonoincluido webguneak aintzat hartu nahi du lan horietan ematen den denbora eta ahalegina.

Zenbat balio du etxean egunero-egunero egiten dugun lan horrek?

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaleko emakumea 1.- Dena, dena, dena, garbitu, sukaldean ibili… dena, dena. Dena egiten dut nik, bai.
Kaleko gizona 1.- Ba bueno, behar dena, garbitu, labadora ipini eta… bueno.
Amane Ibañez berriemailea.- Erosketak egin, etxea txukundu, bazkaria prestatu… behartuta egon gabe egunero-egunero berez egiten ditugun eta ikustezinak diren beharrak dira.
Todonoincluido webguneak aintzat hartu nahi du lan horietan ematen den denbora eta ahalegina.
Amane Ibañez berriemailea.- Sortzailearen arabera, tresna erraz batekin edonork kalkulatu dezake zenbat kobratuko lukeen etxeko-lanak egiteagatik.
Kaleko gizona.- Ba, behin ere ez, pentsatu ere ez zenbat izan leiken.
Kaleko emakumea.- Ez, ideiarik ez, soldata bat, klaro, kobratu behar da, baina…ez da kobratzen.
Amane Ibañez berriemailea.- Dagoeneko 5.000 pertsona inguruk egin dute balorazioa eta horren arabera, batez beste astean 1.500 eta 2.000 euro bitarte ordaindu beharko lirateke lan ikustezin horiek egiteagatik.
Kaleko gizona 1.- Astean? Jesus, hori lanean ere irabazteko, zaila.
Kaleko emakumea.- Jolin, jolin, capitana generala.
Kaleko gizona 2.- Nik zaila daukat diru hori lortzeko hilabetero, así que…
Amane Ibañez berriemailea.- Sortzailearen ustez, tresna honek norberak zenbat produzitzen duen jakiteko eta gizartea kontzientziatzeko balio du, beharrezkoa baita lan ikustezinok norbaitek egitea.
Orain, zenbakiak mahai gainean jarrita, batek edo bestek izango du zer pentsatu.
 

detalle2

Docuthèque

B2
04-06-2015

x61pRelaContWAR

16269283
01:24

x61pViewCountWAR

7780

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR