detalle dokuteka-generico-fitxa

Etxekoandreak

Idurre Eskisabelen ustez, guztiz barneratuta daukagu etxeko lanak, etxekoandreenak, tontorik tontoenak ere egiteko modukoak direla.

Donostiako Udalean kultura kontuak kudeatzen dituen zinegotzi aurrerakoia kultur politikaren inguruko debatean, TeleDonosti-n. Eskultore ezagun eta kritikoak pipertuta leporatu dio Donostia ez dela inolako erreferentzia kultur arloan: artistentzako era guztietako azpiegiturak falta direla, bai sorkuntzarakoak, bai beren lana erakustekoak... Erretxinduta erantzun dio zinegotziak: herritarren zerbitzura dagoela bera, ez artisten zerbitzura, eta bere egitekoa, bere kezka, 'herritar xumeak' kulturara urreratzea dela. Adibide garbiago batez nabarmendu nahi izan du zein den bere benetako ardura: "etxekoandreak kulturarekin harremanetan jartzea".

Oharkabean bada ere, etxekoandrea herritar xumeenetan xume eta kulturatik urrunekoenaren sinonimo. Etxekoandrea ez-kulturaren paradigma. Ez zaio bururatu, adibidez, futbolista esatea. Artista ezagun eta kritikoari ere, agi denez, ez zaio arrotza egin parekatzea. Bururatu ere ez zaio egin etxekoandretza eta artearekin gozatzeko gaitasun eta nahia ez daudela kontrajarrita erantzutea.

Izan ere, guztiz barneratuta daukagu etxeko lanak, etxekoandreenak, tontorik tontoenak ere egiteko modukoak direla: horretarako ez da behar inolako prestakuntza eta jakituriarik; areago, egiteko horien guztien erroetan ez da inolako jakituriarik gordetzen. Etxekoandreengandik ez dugu zer ikasi. Halaxe gabiltza.

detalle2

Docuthèque

B2
08-02-2006

x61pRelaContWAR

  • Eskisabel , Idurre
16337678

x61pViewCountWAR

4769

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR