Docutec
Txakurren zaintzaren eztabaida piztu da
Arraza arriskutsuko txakur batek eraso egin zion gizon bati Donostian.
Jabeari 50 euroko isuna ipini diote, lotu gabe eta muturrekorik gabe eramateagatik.
Berriemailea.- Larunbatean, Kontxan hartutakoak dira. Arraza arriskutsuko txakur batek eraso egin zion gizon bati eta zauriak utzi zizkion hankan. Jabeari 50 euroko isuna ipini diote lotu gabe eta muturrekorik gabe eramateagatik.
Txakurren zaintzari buruzko eztabaida piztu du gertakariak.
Udan izan ezik, Donostian hondartzan ibili daiteke txakurrarekin eta gaurko eguraldiarekin asko zeuden horretan.
Larunbatean gertatutakoa ezohikoa dela esan digute txakur-jabeek eta txakurrarena ez, jabearena dela errua.
1. txakur-jabea.- Jende asko dagoenean, ba lotuta, besterik ez da, ze ez dago problemarik. Eta gero, oso arriskutsua baldin bada edo oso zatarra baldin bada, ba bueno, jarri bozala eta listo! Ez dago problemarik. Konbibentzia, logika, o sea, sentido común, besterik ez dago hemen.
B.- Donostian legedia aldatu zuten 2012an eta zenbait lekutan txakurrak aske ibili daitezke, baina beti ere, jabearen ardurapean.
Axier Jaka.- Leku horiek definituta daude arauarengatik eta nahiz eta zakurra aske egon, beti jabearen kontrolpean egon beharra daukate.
B.- Lasarteko Guhau! enpresan txakurrak hezten dituzte. Heziketa premia handiagoa jabeek dutela badiote ere. Europako herrialde askotan oso barneratuta dute hori. Hemen, ez horrenbeste.
Ainara Gozategi.- Nik uste dut gehienbat falta zaigun hori dela edukazioa, ez? edo behintzat kontzientzia falta zaigula.
B.- Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrentzat legedi berezia dago, baina askotan horrek ez du ezer konpontzen, legedia zorroztu arren, txakurrak ez baitira hobeak.
A.G.- Horrek ez du uzten, ba, txakur horiek beste txakurrekin ondo egoten ikasten, jendearekin lasai egoten erakusten eta hori lagundu beharrean, oztopo bat da.
B.- Batzuen arduragabekeriarengatik denok ordaintzea tamalgarria dela esan digute.
