detalle dokuteka-generico-fitxa

Gero eta txakur gehiago

Euskadin dagoen txakur-kopurua hirukoiztu egin da 2000. urtetik.

Datuen arabera, gero eta txakur gehiago daude eta jabeak gero eta gazteagoak dira. Gainera, hirietan bizi dira asko. Hirian bizitza normalizatzeko gero eta lokal gehiagok txakurren sarrera onartzen dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Nina da eta bere kontsumizioaren zain dago. Gero eta taberna gehiagotan onartzen dituzte txakurrak.
Bezeroa.- Bi ebaki eta bi sandwich, mesedez. Lehen, hemen normalagoa zen baserrietan edukitzea txakurra eta orain hirietan askoz eta txakur gehiago daude. Jende gaztea animatzen ari da ere bere eguneroko gauzak txakurrekin edukitzea.
Esataria.- Eta hori da arrazoia. Gero eta bezero gehiago txakurrekin joaten direla esan digu Naiarak eta oso pozik daudela.
Tabernak ez ezik, dendak ere animatzen hasi dira.
Dendaria.- Orain arte egon dira trabak dendetan eta tabernetan sartzeko, eta noizbait izan behar da lehenengo aldia…ba, jendea ikustea eta ohitzea…
Bezeroa.- Gauza da, kaletik bazoaz zure txakurrarekin eta eskaparateren bat ikusten baduzu eta bueno, zerbait ikusi nahi baduzu barruan, ba gauza da aukera izatea berarekin, txakurrarekin, sartzea.
Esataria.- Txakurrak ongi etorriak dira baita ile-apaindegi batzuetan, hoteletan…Hori bai, betiere, txakurra lotuta.
Txakurra edukitzea ezer egiteko eragozpena ez izatea bilatzen du dogvivant plataformak. Txakurren eta pertsonen arteko elkarbizitza da, eguneroko bizitzako momentu guztietan txakurra alboan eduki ahal izateko.

detalle2

Docuthèque

B1
03-03-2016

x61pRelaContWAR

16240042
01:27

x61pViewCountWAR

7835

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR