detalle dokuteka-generico-fitxa

Arduraz jokatu animaliak oparitzerakoan

Eider Otaegi Ekoguneko langileak ohartarazi du txakurtegietan gehienbat Gabonak pasatuta jasotzen dutela txakur eta katu gehien, jende askok Gabonetan eskatu eta ondoren abandonatu egiten dituelako.

Hori dela-eta, Eiderrek gomendio batzuk emango dizkigu irratsaio honetan, kontuan hartzeko zer faktore izan beharko genituzkeen gogoan horrelakorik gerta ez dadin.

(Uztarria aldizkaritik hartutako irudia)

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Animaliei buruz jarduteko asmoa daukagu. Eta hasi gaitezke definizio batekin. Zer dira animaliak?
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Ala!
KAZETARIA. Eta legeak zer esaten du horri buruz? Bueno, horrela esanda oso galdera potoloa da. Kontua da orain dela gutxi gai honi buruz hitz egiten dutela Kongresuan, ezta, Diputatuen Kongresuan, Madrilen. Beraz, orain artean animaliak gauzatzat edo geneuzkan, baina orain legearen aurrean izango dira animaliak e, entzun ondo, “izaki bizidun sentikorrak”.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Hori da.
KAZETARIA. Bai. Ez dago gaizki legez orain artean animaliek izan duten babes hori hobetzea. Eta bueno, gehiago lantzea, baina azkenean gai honetan, beste askotan bezala, pixka bat gure kontzientzia da garrantzizkoena, guk ze kontzientzia daukagun eta zer garrantzia ematen diogun gai honi, ezta? Animalien zaintzari eta beraien eguneroko bizimoduari, ze garrantzia ematen diogun guk geuk, ezta? Bueno, eta egun hauei lotuta pixka bat, oso ohikoa izaten da Olentzerori animaliaren bat eskatzea. Normalean izarra izaten da txakurra, ezta?, ez?
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Bai.
KAZETARIA. Neska-mutil askok eskatzen diote Olentzerori: “A! txakurra nahi dut, txakurra nahi dut!” Txakurra, katua, beste animalia batzuk. Eta gaizki ez aholku batzuk ematea Olentzerori egun hauetarako, ezta? Egun hauei begira, Eider.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Bai.
KAZETARIA. Pixka bat honekin guztiarekin lotuta.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Bai, bai. Pozten naiz pila bat gai hau ateratzen duzulako. Gabonetan gaude. Txakurtegiak –datu bat nahi dut eman–, txakurtegietan esaten dute txakur eta katu gehienak datozela Gabonetan, Gabonak pasa ondoren, otsaila martxoa bitartean nahi ez diren txakur eta katuengatik.
KAZETARIA. Begira.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Pentsa.
KAZETARIA. Oso normala da oraindik ere neska-mutilak horrekin tematzea eta “Olentzerori txakurra eskatu nahi diot, katua eskatu nahi diot”. Oso normala da oraindik ere, umeek hori…?
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Zorionez eta zoritxarrez bai. Ikusia dago ba sei urte-bitarte adibidez, hau mundu mailako ikerketa bat izan zen, baina %85ek uste dut animalia bat eskatzen zuela adin-bitarte horretan. Ze, bueno, jaiotzetik hori dakargu. Ba, bueno, naturarekiko eta, konkretuki, animaliekiko miresmen ba zoragarri hori. Esan nahi dut, kontua da gero hori nola eramaten dugun praktikara; nahia bera ez dago, ez dago, noski, gaizki. Nola esango dugu hori? Baina kontua da, nik behintzat nahi nioke jendeari luzatu mezua, animalia bat edukitzea ardura eta konpromiso handia dela. Txakur bat edo katu bat erosten badugu, pentsatu behar dugu –kumetan erosten baldin badugu– 12-14-16 urtetarako baldintzatuko digula gure bizitza, animalia horrek eta behar duela arreta asko, maitasun asko…
KAZETARIA. Eta gainera, alde praktikotik, gutxienez 3 aldiz atera behar duzu kalera.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Bai.
KAZETARIA. Goizean, eguerdian eta gauean, ezta?
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Bai. Bai.
KAZETARIA. Ez? Bere eginbeharrak egin ditzan…
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Hori da.
KAZETARIA. Hori hasteko. Baina gero zurekin egongo da, jaten eman behar diozu, zaindu egin behar duzu, ezta?, familiako beste kide bat gehiago izango delako.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Hori da. Hori da.
KAZETARIA. Bueno, aste kritikoan gaude. Aste honetan Olentzerok sekulako presing-a jasotzen du neska-mutilen partetik animaliak nahi dituztela esanez. Olentzerori ze aholku emango diogu? Bueno, Olentzerok ekar ditzake animaliak baina, betiere, egokiago litzateke, Olentzeroren kasuan, joan beharrean dendara erostera joan dadila txakurtegira.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Hori da.
KAZETARIA. Edo Animalien Babeserako elkarteetara, ezta?
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Hori da. Hori da. Beti. Erosi aurretik, oso argi baldin badaukazu ere erosi nahi duzula, nik animatuko nuke edonor joatea edo joan dadila txakurtegi batera eta ematea aukera bat han dauden animalia, animalia guzti-guzti haiei.
KAZETARIA. Bai. Ze eskertuko dute gure berotasuna, ze seguru aski beraiek abandonatutako animaliak izango dira, ezta?
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Hori da. Eta askotan jotzen dugu, ba bueno, ba ez dakit zer arraza konkretu edo ez dakit zer ezaugarri konkretu nahi dugulako. Niri iruditzen zait oso arriskutsua, gainera, horrela aukeratzea animalia bat, ze behin ere ez dakizu zer egongo den horren atzean. Eta kumea hartzea…, ze askok diote “A, nik kumea nahi dut, hobeto egokituko da familiara”. Bueno, bai, esaten dut, hezitzaile ona bazara… Asko badakizu animalien inguruan, baliteke kume bat ondo heztea, baina bestela… Joan zaitez txakurtegi batera eta abandonatua izan den animalia batek normalean kristoren gogoa dauka maitatua izateko…
KAZETARIA. Hori da. Eta eskertuko du zure berotasun…
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Eta edozer barkatuko dizu…
KAZETARIA. Dena.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Dena. Dena.
KAZETARIA. Dena. Dena. Ba bueno, aholku horrekintxe geratuko gara. Olentzerorentzat aholkua, zera, neska-mutilek, zera, animaliak eskatzen badizkiote, bueno, pues, bale, ekar ditzake animaliak Olentzerok, baina kasik txakurtegikoak edo Animalien Babeserako Elkarteren batekoak.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Hori da. Eta adin batetik aurreragokoa baldin bada gainera haurra, esango nieke haiekin batera joateko txakurtegira. Oso prozesu eta esperientzia aberasgarria da haurrentzat.
KAZETARIA. Ba oso ondo. Ekoguneko Eider Otaegi, eskerrik asko. Oso ondo pasa Gabonak.
EKOGUNEKO EIDER OTAEGI. Mila esker.

detalle2

Docuthèque

B2
21-12-2017

x61pRelaContWAR

16139400
00:04:38

x61pViewCountWAR

5704

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR