detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Trumoi txakurraren negarra

Eskola inguruan azalduko diren bi katu eta txakur bat dira narrazio honetako protagonistak, ikasleekin batera.

Katuei min egin nahi diete, eta txakurrari, berriz, aspaldi ari zaio jendea min egiten. Beraz, asmo txarreko jendea dute inguruan animaliok, baina zorionez jende zintzoa ere bai, animalien konpainia estimatzen dakitenak. Ikusi egin behar ze jende-klase edo zein jarrera aterako den garaile, animaliak maite dituztenenak edo bestelakoenak.

Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2017


Hona pasarte bat:
Goizane katuarengana hurbildu zen. Motxilatik plastikoz bilduriko urdaiazpiko egosi zati bat atera eta zati bat eskaini egin zion. Tigre mesfidati zegoen. Hurreratu egin zitzaion hala ere. Katuak urdaiazpikoa hartu zuenean, Goizanek laztandu egin zuen. Azkenean ilea gozatu egin zitzaion, eta Tigre lasai antzean geratu zen. Hori bai, ez zizkion begiak kentzen Trumoiri.
Biei eskaini genien urdaiazpiko egosia, baina hartzeko, apurtxo bat hurbildu behar zuten elkarrengana. Eta gehixeago. Eta gehixeago. Eta azkenean aurrez aurre geratu ziren. Hamar zentimetro ere ez zeuden bien artean. Biak elkarri begira, baina biak zera baino lasaiago.
Gora gu!
Tigre poliki-poliki aurreratu zen. Tigre geldirik zegoen, adi baina bare samar. Orduan, Trumoik burua miazkatu zion Tigreri. Handiagoa zen bere mingaina katuaren buru osoa baino!


(54. or.)

Pages: 93

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B1
14-03-2017

x61pRelaContWAR

16172004

x61pViewCountWAR

3716

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR