Docutec
Jon eta Jone 29: Fatima
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Bidaian segitzen dute Portugalen.
Motoaren aberia bat eta Fatimare joateko asmoa dute.
Jone.- Joder, Jon, kapullo bat zara! Esan nizun errebisiora eroateko!
Jon.- Beno, ez da hainbesterako, Jone.
Jone.- Ez, keba!
Jon.- Ikusiko duzu, berehala konponduko dut.
Jone.- Berehala, fijo, kea irteten zaio eta.
Jon.- Bale, bale, igual ez dut segituan konponduko baina lasaitu zaitez, neska!
Jone.- Beitu (begiratu), telebisioa tailerrean egiteko esan nizun, ez, baina zu ez, zu burugogor hutsa zara.
Jon.- Jone, Jone, konponduko dudala!
Jone.- "Ander eta bion artean prestatuko dugu", "Ander eta bion artean prestatuko dugu", eta orain ikusi, hemen, Portugal sakonean galduta eta errepide bazterrean, joder.
Jon.- Marmarra bukatzen duzunean pasa iezazkidazu mesedez maletan dauden erreminta horiek.
Jone.- Zeintzuk, hauek?
Jon.- Ez, poltsa berdean daudenak.
Jone.- Tori.
Jon.- Nik uste errifrijerazio kontua dela hau, e, ikusten duzu, ura gehiegi berotu da. Ura aldatu eta hurrengo gasolinera arte mantso-mantso joan ezkero, bertan konponduko dugu.
Jone.- Beno, Jon, eta zuk noiz arte hartu zenuen jai?
Jon.- Badakizu, atzo arte. Baina, beno, tira.
Jone.- Eta Anderrek ez dizu ezer esango?
Jon.- Hauek dira gure kasa lan egiteak dituen abantailak, ez dugu gehiegi kobratzen baina horrelakoak gertatzen direnean, gutxienez bentaja hau dugu.
Jone.- Beno, zer, dena konponduta?
Jon.- Hala dirudi.
Jone.- Ziur?
Jon.- Ez, ziur ez.
Jone.- Beno, orain irteten bagara, zer ordutan iritsiko gara etxera?
Jon.- Nola orain atera?
Jone.- Klaro.
Jon.- Ez, ez, ni ez noa Fatima bisitatu gabe.
Jone.- Zer?
Jon.- Ba entzun duzuna. Kristoren, gainera ondo esanda dago: Kristoren... Hori, Fatima ezagutu nahi dudala nik.
Jone.- Baina Jon, zu, zu gaixo bat zara.
Jon.- Nahi duzuna, baina nik uste toki kuriosoa behar duela izan horrek. Vaticanoko San Pedro adinako bi omen da hango lautada hura.
Jone.- Ez zara serio ari.
Jon.- Total, gaur arratsaldean Fatimara, eta bihar goizean ateratzen bagara, bihar iluntzerako etxean.
Jone.- Beitu, ezagutu zintudanean Aste Santuko opor batzuk Fatiman amaituko nituela esan izan bazenu, ez nizuke sinistuko.
Jon.- Noski baina bizitza sorpresa zoragarriz beteta dago, ezta?
Jone.- Zoragarriz?
Jon.- Erosiko al ditugu kandela batzuk?
Jone.- Mesedez, Jon.
Jon.- Bale, bale, baina kartoizko argazki-kamera horietako bai. Ni ez noa hemendik argazkirik atera gabe.
Jone.- Ba ni motorrera noa, bertan itxoingo zaitut.
Jon.- Ez zaitez pikatu, Jone.
Jone.- Ez naiz pikatzen, baina horrelako tokiek errespetua ematen didate, Jon.
Jon.- Bale, ba 10 minutu barru hementxe naiz.
Jone.- Zelako hiri tristea den Coimbra, ezta?
Jon.- Beno, niri gustatzen zait, e? Badauka Erdi Aroko itxura dekadente hori, ez?
Jone.- Uf, ez dakit, niri tristura ematen dit.
Jon.- Eskerrak hiriko pentsiorik onena harrapatu dugula, e?
Jone.- Uf!
Jon.- Zer pasatzen zaizu?
Jone.- Ba, eguna lehenbailehen amaitzea nahi dut. Esnatzeko irrikitan nago, esnatu eta etxera abiatu ja.
Jon.- Aizu, baina aurretik...
Jone.- Aurretik zer?
Jon.- Ba hori, zuk egin al duzu inoiz Coimbran?
Jone.- Ba ez.
Jon.- Ba oraintxe daukagu aukera, e, eta beti esan ahal izango duzu Coimbran larrua jo genuela.
Jone.- Hori bai, nola ez, eske pertsona ezin da bizi Coimbran larrua jo ez badu.
Jon.- Ez badugu egiten betirako damutuko gara, Jone.
Jone.- Ez daukat beste aukerarik, ezta?
Jon.- Beno, beno, ilusiorik gabe egiteko, bat ere ez.
Jone.- Etorri hona, tontolaba.
