Docutec
Jon eta Jone 1: Erabakia
Esketx laburra. Pisu bila dabilen bikotea ikusten ari diren pisuan enroilatzen dira.
Jon.- Tira, sartu, sartu, ez da ezer pasatzen eta. Ez zaitez izan sosita, benga.
Jone.- Alde egin beharko genuke, Jon, nerbiosa jartzen naiz eta gainera bizikleta portalean laga dut eta ez naiz fidatzen.
Jon.- Baina goizeko hiruretan nork lapurtuko dizu zuri bizikleta?
Jone.- Eta zuk nondik atera dituzu pisu honetako giltzak?
Jon.- Oroitzen al duzu ostiralean ikusi behar nuen pisu hura, e?
Jone.- Bai.
Jon.- Nirekin haserretu eta ikusi nahi izan ez zenuen pisu hura?
Jone.- Baietz esan dizudala.
Jon.- Ba hauxe, hauxe da, eta, ostirala zenez, agentziakoek giltzak astelehenean bueltatzeko esan zidaten.
Jone.- Baina harrapatzen bagaituzte, zer?
Jon.- Baina nork kristok harrapatuko gaitu?
Jone.- Ba ez dakit, Jon, bizilagunen batek, edo...
Jon.- Uu! Edo mamuren batek akaso... E! Ez jo ipurdian, badakizu zer pasatzen zaidan eta.
Jone.- Zer gertatzen zaizu?
Jon.- Katxondo jartzen naizela.
Jone.- Ba nik ez nekien hori.
Jon.- Beno, ba orain badakizu, benga.
Jone.- Edozein aitzakia da ona zuretzako katxondo ipintzeko.
Jon.- Ea zuri gauza bera pasatzen zaizun, e?
Jone.- E!
Jone.- Aaa! Uuumm!
Jon.- Zigarrorik nahi?
Jone.- Ez. Zergatik galdetzen didazu beti ea zigarrorik nahi dudan?
Jon.- Ez dakit ba, edukazioa izango da.
Jone.- Edukazioa? Ba nik ez dut ulertzen.
Jon.- Ulertu zer?
Jone.- Zigarroarena! Ez dakit, ni hain hustuta geratzen naiz, ez dudala ezertarako gogorik.
Jon.- Ni ere "hecho polvo" geratzen naiz, hau da martxa hau.
Jone.- Baina Jon, zigarroa erretzeko gogo hori... Ez zarela guztiz asetu iruditzen zait.
Jon.- Ba, badakizu zer esaten dizudan? Seinalea jasotzen nahikoa txarra zarela.
Jone.- Nahi duzuna esango duzu baina sexualki zoriontsua bazina, ez zenuke zigarrotxo hori erretzeko gogorik izango.
Jon.- Beno!
Jone.- Eta teoria hori non irakurri duzu orain, Cosmopolitanen edo Emakundeko aldizkari horietan, edo?
Jone.- Ze ordu da?
Jon.- Berandu bai, e?
Jone.- Eta zer, joango gara?
Jon.- Ni, egia esan, ni hemen oso gustura nago, horrela, etzanda eta.
Jone.- Ai! Zer zabiltza?
Jon.- Lardaskatzen.
Jone.- E! Ez egin hori, badakizu nola jartzen naizen!
Jon.- Utzidazu, benga.
Jon eta Jone.- Uu, aa, oo!
Jone.- Jo, bihar agujetak izango ditut.
Jon.- Kaka zaharra!
Jone.- Zer esaten didazu?
Jon.- Tabakoa amaitu zaidala.
Jone.- Eta tabakorik gabe ezin bizi.
Jon.- Zer nahi duzu ba esatea? Begira, ondorengo zigarrotxoa erretzea mendi tontorrean ikurrina jartzea bezalakoxea da.
Jone.- Eta zu orain tontorretik hamar metrotara geratu zara, ezta?
Jon.- Ez, ez, ez. Tontorrera iritsi naiz ni, e, baina ikurrina falta.
Jone.- Beno, Jon, janzten hasi beharko dugu.
Jon.- Tira ba. Zure tanga beltz hau izugarri gustatzen zait.
Jone.- Beste bat? Ni "hecha polvo" nago, e?
Jon.- Ummm! Nik uste pisu hau hartu egin beharko genukeela. Ez dakit, bitxia da baina, nola esango nizuke, bibrazio positibo ugari nabaritu ditut nik hemen.
Jone.- Nik ere nabari ditut bibrazio horiek baina ez dira batere paranormalak.
Jon.- Ez, e?
Jone.- Badakit nondik datozen, je!
Jon.- A bai?
Jone.- Astelehenean zurekin joango naiz agentziara.
Jon.- Ah bai, e? Pisu hau hartuko dugu orduan?
Jone.- Beno, zuri zer iruditzen zaizu?
Jon.- Ba, niregatik bai, e? Benga!
Jone.- Ez da garestiegia izango?
Jon.- Ez, neska, modu batera edo bestera moldatuko gara.
