detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 41: Aseguru saltzailea II

Esketx laburra. Aseguru saltzailea etxera etorri da eta harekin elkarrizketa dute. Tatuaje kontuak dituzte mintzagai.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Din-Don!

Aseguru-saltzailea.- Kaixo, andere, nitaz oroitzen?

Jone.- Bai, bai, itxoin, baina laga pentsatzen, e? Mingain puntan daukat.

Jon.- Nor da, Jone?

Jone.- Etorri, Jon, ea zu gogoratzen zaren nor den atean dagoen gizon hau.

Jon.- E?

Aseguru-saltzailea.- Kaixo.

Jon.- Ah, joño! Zu Lagunarokoa zara, ezta?

Jone.- Hori da, Lagunarokoa.

Aseguru-saltzailea.- Eta zerbait pentsatu al duzue?

Jone.- Ba egia esan, ez.

Jon.- Eta zer, gaur ere nire emaztearekin ligatzera al zatoz?

Aseguru-saltzailea.- Ba, ez dakit zer...

Jone.- Lasai, bromatan ari da eta. Berez zatarra bada ere, ez da munstro bat.

Aseguru-saltzailea.- Ja.

Jon.- Ja, zer?

Jone.- Benga, Jon.

Aseguru-saltzailea.- Orduan ez duzue nire proposamena begiratzeko astirik izan, ezta?

Jon.- Ez ba, ez. Beno, begiratu genuen eta nahiko ondo dago, bai, benetan, baina pisua erosi berri dugu eta bankukoekin oraindik ez ditugu paper guztiak bete eta badakizu.

Aseguru-saltzailea.- Beno, lasai, nahi baduzue beste une batean etorriko naiz.

Jon.- Ba al zenekien nire emazteak...

Jone.- Ez gaude ezkonduta, e?

Jon.- Ba al zenekien honek tatuaje bat egin behar duela? Zer iruditzen zaizu zuri? Esadazu niri.

Aseguru-saltzailea.- Ba, ez dakit, niri gustatzen zaizkit.

Jone.- Eta zuk tatuajerik badaukazu?

Aseguru-saltzailea.- Eta hemen beste bat, ikusten?

Jone.- Hor ere bai? Zelako polita, oso fin dago eginda, e?

Aseguru-saltzailea.- Bai, ezta?

Jone.- Jon, Jon, etorri ikustera.

Jon.- Ezin dut orain.

Jone.- Eta minik eman zizun?

Aseguru-saltzailea.- Ez, keba, azkura modukoa.

Jone.- Beitu (begiratu), nik ipurdi goiko aldean egin behar dut.

Jon.- Aizu, eta zergatik esan diozu ipurdi-gainean egin behar zenuela tatuajea?

Jone.- Zuk atera duzu gaia. Gainera zergatik esan diozu?

Jon.- Esan? Bazilatzeko, neska! Nahikoa gizajoa dirudi tipoak eta...

Jone.- Ah, bale, oso polita, e?

Jon.- Eta zuk zergatik esan diozu ipurdiarena? Ea, aklaratu hori. Ez dugu gainetik kenduko tipo hori! Zutaz maiteminduko zen eta bere bakardade une horietan zure tatuajean pentsatzen hasiko da.

Jone.- Bale, Jon, zergatik ez duzu zuk ere bat egiten? Ez dakit... bihotz bat eta barruan JONE.

Jon.- Ba igual bai, e? Baina bihotz bat egin beharrean igual Chavesen erretratua egingo dut, e? Zer iruditzen zaizu? Tatuajeak eta piercingak anormalak dirudizue, anormalak!

Jone.- Zer diozu, aitatxo?

Jon.- Zer esan didazu?

Jone.- Barkatu, momentu batez nire aitarekin nengoela iruditu zait, barkatu.

Jon.- Jone!

Jone.- Zer?

Jon.- Eta betirako izango al da?

Jone.- Tatuajea edo gure artekoa?

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16338482
0:02:59

x61pViewCountWAR

2541

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR