detalle dokuteka-generico-fitxa

Sexu-harremanak lehenengoz, batez beste, 16 urterekin izaten dituzte gazteek

Emakumezkoek, orokorrean, maitemindu direlako izaten dituzte sexu-harremanak. Gizonezkoek, ostera, esperientzia hori probatzeko beharra sentitzen dutelako.

Datuen arabera, gazteak gero eta kontzienteago dira sexu-harremanetan antisorgailuak erabiltzea garrantzitsua dela.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Asier Otegi berriemailea.- Lehenengo musuak eta laztanak hamahiru urterekin heltzen dira. Hamabosteko adinarekin koitotik hurbil dauden ekintzak probatzen dituzte eta batez beste, hamasei urterekin, orduan izaten dute lehenengo sexu-harremana.
Emakumezkoek, orokorrean, maitemindu direlako egiten dute. Gizonezkoek, ostera, esperientzia hori probatzeko beharra sentitzen dutelako.
Gaztea 1.- Betidanik jada… orain nagusitu nahi dugu azkarrago agian edo eta, pues, beti gaude hor… probatzen. Bai, probatzen, txikiak garenetik.
Gaztea 2.- Bada, informazioa askoz hedatuago eta askoz gehiago dago eta jendeak badaki nola egin “ondo” edo… eta askoz errazagoa da…
Asier Otegi berriemailea.- Gazteak gero eta kontzienteago dira antisorgailuak erabiltzea garrantzitsua dela. 2005ean gizonezkoen % 14k bakarrik erabiltzen zuten preserbatiboa beti. Egun, % 72k eta emakumezkoen artean % 21ek hartzen dituzte pilulak edo antzekoak.
Hori bai, zentzu honetan oraindik badago hobera egiteko tartea. Izan ere, hamar emakumetik lauk gutxienez behin biharamuneko pilula hartu dute.
 

detalle2

Docuthèque

B1
04-04-2013

x61pRelaContWAR

16288922
01:00

x61pViewCountWAR

8739

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR