detalle dokuteka-generico-fitxa

Ellkarte berria jaio da: "Muxu goxo"

Informazio asko badago ere, gazte eta nerabeek zalantza asko dituzte sexuarekin lotura duten kontu askori buruz. Horrelako zalantzak argitzeko asmoz sortu da duela gutxi "Muxu goxo". Baina zer da Muxu goxo? Eta zer zerbitzu eskaintzen dituzte?

Ainara de Miguelek jaio berri den ekimen honen bidez eskaintzen ari direnaz  eta aurrera begira egingo dutenaz hitz egingo digu Euskadi Irratiko Faktoria saioan.
 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA MUTILA. Faktoria eginez jarraituko dugu muxu goxo batekin, irabazi asmorik gabeko erakunde sortu berria da, “Muxu Goxo”, gazte, nerabe eta hauen hezitzaileei, Ainara, laguntza emateko helburu du “Muxu Goxo” erakunde berri honek.
ESATARIA NESKA . Bai, eta nolako laguntza, ba gazteek dituzten era guztietako zalantzak argitzeko moduko laguntza. Horretarako psikologoak, hezitzaileak, sexologoak arituko dira sarearen beste aldetik, kezka guztiei erantzuteko, irabazi asmorik gabeko elkarte honetatik, doako ikastaroak ere emango dituzte, materiala banatu eta dena galdetzen duen gazte horren anonimotasuna gordez beti.
ESATARIA MUTILA. “Muxu Goxo”-n dabil Ainara de Miguel. Ainara, hola, egunon.
AINARA. Epa, egunon, egunon!
ESATARIA MUTILA. Bai, nolako galderak hasi zarete jasotzen “Muxu Goxo”-n? Ze, nolako kezkak dituzte gazteek?
AINARA. Bueno, egia esan, e … oraintxe hasi berri-berria da, orduan e ari garena da ahoz orain arte entzun ditugun zalantzak e prestatzen, nolabait esanda.
ESATARIA MUTILA. Mmm, eta ze zalantzak entzun dituzue ahoz?
AINARA. Bueno ba zalantza asko daude, asko, asko eta asko.  Sexualitatea guk uste baino gutxiago aurreratu da, uste dugu gazteak asko dakiela edo hori uste genuen, ez? Informazio asko badela, baina errealitate bat dago eta da nerabeak beldur asko dituela, beldur horiei erantzuna emateko ba ez gaudela oraindik hain prest, …
ESATARIA MUTILA. Bai.
AINARA. … eta oso leku gutxi dituela modu anonimoan, beldurrik gabe, inork seinalatu gabe, e galderak egiteko.
ESATARIA MUTILA. Aha, eta hain justu horretarako sortu duzue “Muxu Goxo”, zalantza horiek argitzeko. Jarri iezazkiguzu adibide batzuk, ze esan duzu zalantza asko eta asko dituztela gazteek, jarri adibideren bat ideia bat egin dezagun, Ainara.
AINARA. Bai, bai, begira, e zalantzetako bat adibidez izaten da hilerokoa jaisten denean, oso gauza bitxia da, ez? Baina hilerokoa jaisten denean, e ze metodo erabili ditzaketen higienea edo mantentzeko.
ESATARIA MUTILA. Klaro, aizu eta plazerarekin loturiko zalantzak badaude, Ainara?
AINARA DE MIGUEL . Badaude, ui! Asko! Asko daude, bai, bai, bai. Begira, e … galdetzen zigun e bueno mutil bat dela pentsatzen dut, e bueno, berak galdetzen ziguna zen neska bueno, neskarekin egon nahi zuela edo, ez? Eta non ukitu behar zen, je je je je.
ESATARIA MUTILA. A!
AINARA. Bere galdera zen non ukitu eta gure erantzuna …
ESATARIA MUTILA. Neska gustura uzteko.
AINARA. Bai, berak nahi zuen neskari plazera eman.
ESATARIA MUTILA. Bai.
AINARA. Eta gure erantzuna izan zen neskari galdetzeko. Aber zer gustatzen zaion.
ESATARIA MUTILA. Bai.
AINARA. Bai, ze askotan pentsatzen dugu sexua dela zerbait genitala ez? Eta ez, ez du zertan. Eta bai, beraiek oraindik bizitzen dute sexualitatea oso modu genitalean eta ez dauka zertan, hau da lepoak sor dezake, e baginak sortzen duena, ez?
ESATARIA MUTILA. Hori da, beraz ondokoari galdetu zer den, zer den gehien gustatzen zaiona, ezta?
AINARA. Bai, guk asko, asko hitz egiten dugu hortaz, ez? Askatasunez, hitz egitez, eta abar, je je je
ESATARIA MUTILA. Bueno, zalantza hauek guztiak argitu nahi ditu “Muxu Goxo” izeneko ekimen honek, ezta, Ainara?
AINARA. Bai, hori da.
ESATARIA NESKA . Eta, eta pentsatzen dugu, Ainara, e esan dugu gainera, e? Erabateko intimotasunetik egin daitezkeela galera horiek guztiak.
ESATARIA MUTILA. Mmm.
AINARA DE MIGUEL . Dudarik gabe.
ESATARIA NESKA . Eta erantzun horiek dira, bakar bakarrik galdera egin dutenentzat edo gero, e galdera horiek agertuko dira zuen e orrian, esan dezagun beste batzuk ere kezka berak baldin badituzte, ba erantzuna jakiteko.
AINARA. Bai, bai, bai, agertuko dira e? Oraintxe bertan daukagu, ea aste honetan lortzen dugun, e … edukiz gehixeago hornitzea, ze momentu honetan nahiko biluzik daukagu web orria zentzu horretan, gabiltzalako gehiago ba ezagutzen ematen eta abar, baina bai, baditugu ja bilduma batzuk, e zerrenda batean jarriko dugu gaika, eta hor non bai, jarri dezake, jarrita daude adibidez e sexu harremanak, e higienea, bueno ez dakit holako atal batzuk daude eta bertan daude galdera guztiak eta erantzun guztiak, eta bilatzaile bat dago eta bilatzaile horrekin ba, e aurkitu dezakezu edozein erantzun. Ez? Eta bueno …
ESATARIA MUTILA. Ja. E Ainara esan iezaguzu zein den ataria.
AINARA. Ataria da “muxugoxo.org”.
ESATARIA MUTILA. “muxugoxo.org”
AINARA.Puntu org. Hori da eta bueno momentu honetan e eduki aldetik biluz-biluzik dago, bueno hau duela hiru aste jaio zen, eta bueno ja prestatuta daukagu, ea hori aste honetan ja hornitzen dugun, gure txokoa atala bai? Gure txokoa atala, hor izango dira erantzun guztiak eta egiten diren zalantzak eta abar.
 

detalle2

Docuthèque

B2
27-05-2015

x61pRelaContWAR

16269143
00:04:26

x61pViewCountWAR

7449

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR