Docutec
Gustura zaude bikotekidearekin praktikatzen duzun sexuaren kalitatearekin?
Espainiar Estatuan egin duten ikerketa batek dioenez, bikote egonkorra duen hiru lagunetik bat ez dago gustura praktikatzen duen sexuaren kalitatearekin.
Aditu batekin eta euskal gazteekin hitz egin dute kazetariek, iritziak jasotzeko.
Xabier Euzkitze.- Espainiar estatuan egin duten ikerketa batek dioenez, bikote egonkorra duen hiru lagunetik bat ez dago gustura sexu-harremanekin. Zure irudipenekin bat al dator datu hau, Olatz? Hirutik bat, bikote egonkorra izanik, ez dago gustura daukan sexualitatearekin.
Olatz .- Ba, ez dakit. Hombre, guregana bai iristen dira kasuak bikoteen arteko zailtasunak, bai? Baina hor niri agerian uzten didana agian da "gustatuko litzaidake", ez? konparaketa hori ze espektatibekin jasotzen dugun, ez? Agian ze espektatiba jartzen ditugun bikote-harremanean eta alde erotikoan ere eta horren arabera, nola neurtzen dugun ongi edo gaizki sentitze hori, ez?Horrek… ez dakit, niri deigarria egin zait datua bezala esan dut, “bueno, baina nondik neurtzen dugu, ez? zer neurtzen… nondik egiten dugu neurketa edo nondik abiatuta egiten dugu neurketa?
Xabier Euzkitze.- Alegia, bakarren batek pentsa dezakeela, uf, ba nik mutil-lagun bat edo neska-lagun bat aurkitzen dudanean Sexdisneylandian biziko naiz, e? egunero a ze bizitza sexuala izango dudan! Eta gero errealitateak ekartzen du beste maila batera, edo? Hori esan nahi duzu espektatibak aipatzen dituzunean?
Olatz.- Bai, hori da, espektatibak aipatzen ditudanean, nik uste dut bizitzaren beste alorretan nahiko… ez dugula perfekzioa exigitzen, ez? lanean, ondo zaude lanean? Ba bueno, bai, badaude beti gauzak aldatu daitezkeenak, baina beti saiatzen gara gauza positiboak ikusten, ez? Baina bikotearekin eta alde erotikoan, adibidez, ba beti exigentzia-maila altuagoa da. Dena ondo joan behar da ni ondo nagoela sentitzeko, ez? eta askotan kexa izaten da nagusi eta kexa horretan, noski, norberak gure buruari ez diogu erreparatzen, beti bestea da, ez? ez duena ezer egiten, orduan…
Xabier Euzkitze.- Hodei Esnaola, gure gaztea, Leioako kanpusean izan da gai honi buruz galdezka.
Hodei Esnaola.- Hiru bikotetatik batek onartzen du ez dagoela gustura bikotekidearekin dituen sexu-harremanekin.
Kaleko neska 1.- Ba nire ustez, ez zuen egon beharko pertsona horrekin.
Hodei Esnaola.- Horren garrantzitsua da sexua zuretzat?
Kaleko neska 1.- Bai.
Kaleko neska 2.- Bikotekide batekin sexu-harremanak garrantzitsuak dira, no? Eta jolin, ez badaukazu, ba, zertarako egoten al zara bere bikotekidearekin, no?
Hodei Esnaola.- Uste duzu moztu beharko lukeela bikotekide horrek?
Kaleko neska 2.- Hombre, por supuesto baietz, bai, bai.
Kaleko neska 3.- Agian pixka bat arraroa gustatzen zaiona, arraroa da berak nahi duena egitea edo, ez dakit.
Kaleko neska 4.- Eta arazoren bat baldin badaukazu zure bikotearekin, ba, barerekin berba egin eta kontatu, konfiantza garrantzitsua da arlo guztietan.
Kaleko neska 5.- Sexua da naturala, o sea, normala eta hitz egin behar da naturaltasunez, nire ustez.
Kaleko mutila 1.- Soltero.
Kaleko mutila 2.- Soltero.
Hodei Esnaola.- A ze bi!
Kaleko neska 6.- Nik uste dut parte bat dela, ez? eta beraz, bai, garrantzitsua da.
Hodei Esnaola.- Zuk zure bikotekidearekin baduzu inongo tabu sexualik?
Kaleko neska 2.- Ez, ez. Zertarako? Ez.
Hodei Esnaola.- Konfiantzarako libre, ez?
Kaleko neska 2.- Por supuesto, bai.
Hodei Esnaola.- Zu, adibidez, esateko zer den gustatzen zaizuna ohean, edo?
Kaleko neska 1.- Aber, nik uste dut konfiantza garrantzitsua dela eta orduan, ba bai kontatu behar zaizkio gauzak, bestela ez du funtzionatuko inoiz.
Kaleko mutila 3.- Nik lehen pentsatzen nuen garrantzitsuena zela, baina orain uste dut ba erdian dagoela edo… bai, halako zerbait.
Kaleko neska 6.- Gaur egun oraindik sexuaren inguruan tabu asko daude, orduan…
Kaleko neska 7.- Azkenean zaila da guztizko konfiantza edukitzea, ehuneko ehunean, baina sexuan eta beste askotan dago aukera konfiantzarik ez edukitzea.
Kaleko neska 3.- Sexu-harremanekin ez bazaude konforme, zeozer egin behar duzula.
Hodei Esnaola.- Lotsa berezi bat oraindik ba gustatzen zaiguna ez esateko… Gustatzen ez zaiguna ere kontatzeko…
Kaleko mutila 3.- Bai, baina hori denborarekin nik uste dut azkenean irteten direla gauza horiek.
