detalle dokuteka-generico-fitxa

Bikotekidea duzu ala singlea zara?

Bikotekidea edukitzeak abantailak dituen jakin nahi izan dute erreportaje honetan.

Lierni Agirrezabala Bilboko kaleetatik ibili da, jendearen iritziak biltzen. Hona hemen emaitza.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezlea.- Eee, Singlea izateak, zuk esan duzun bezala, badaude… baditu bere abantailak eta baita ere, bere desabantailak ere. Lierni Agirrezabala, gure lankidea, kalean izan da eta hau da kontatu diotena.
Lierni Agirrezabala.- Zu singlea zara?
Kaleko mutila 1.- Bai, esango nuke baietz.
Kaleko neska 1.- Single? Hori zer da?
Lierni Agirrezabala.- Alegia, bikoterik baduzu edo?
Kaleko neska 1.- A, bai!
Lierni Agirrezabala.- Zuk baduzu.
Kaleko neska 1.- Bai.
Kaleko mutila 2.- Oraintxe bertan hor gabiltz, baina bueno…
Lierni Agirrezabala.- Hor gabiltz… kar, kar, kar
Kaleko mutila 2.- Ezin da esan oraintxe bertan.
Kaleko neska 2.- Singlea, esan nahi duzu soltera?
Lierni Agirrezabala.- Bai.
Kaleko neska 2.- Bai.
Lierni Agirrezabala.- Nahi duzulako edo bikoterik ez duzulako oraingoz topatu?
Kaleko neska 2.- Ba, ez dudalako nahi.
Kaleko neska 3.- Ez.
Lierni Agirrezabala.- Bikotea daukazu.
Kaleko neska 3.- A, bai, bai.
Lierni Agirrezabala.- Bai, singlea zara ala bikotea daukazu? (barreak)
Kaleko neska 3.- Barkatu…
Lierni Agirrezabala.- Esango zenuke mundua bikoteentzat egina dagoela?
Kaleko neska 2.- Ba batzuetan bai, batzuetan ez, ez dakit, hori pack-ak igual, lagun bategaz joan ahal zara, ezta? Ez dakit, alternatibak badauz, baina, bai, igual bada pixka bat zailagoa bakarrik bidaiatzea edo bakarrik egitea gauzak.
Kaleko mutila 2.- Begirada bat botatzean publizitateari ta hori, igual, enfokatuta dago  ba hori, bikoteei dagoela, baina bueno, mundua jeneralean ez dut uste enfokatuta dagoenik bikoteei ere.
Kaleko neska 2.- Baina nik uste dut bai mundua dagoela bai singleentzako preparatuta, ze, adibidez, supermerkatu batera joaten bazara edo, aurkitzen duzu ze pack individual, dena individual, pertsona batentzako, eta hori.
Lierni Agirrezabala.- Hori egia da, bai.
Kaleko neska 2.- Ez dakit.
Lierni Agirrezabala.- Eta asteburu-pasa balneario batean… eta horrelakoetan askotan bientzako izaten da beherapen hori, edo eskaintza hori. Horrek amorrua ematen dizu zuri?
Kaleko mutila 1.- Bueno, ez hainbeste, baina bueno, beti joan zaitezke lagun on batekin edo horrelakoetan.
Kaleko mutila 2.- Alde onak? Bikoteaz egonda edo… bueno, azkenean beti daukazu pertsona bat alboan, ez? laguntzeko. Eta nik uste dut hori da alderik hoberena. Eta single izatearena? Bueno, lagunegaz zabiltz gehiago, ez dakit.
Lierni Agirrezabala.- Single zineneko momenturen bat edo faltan botatzen duzu?
Kaleko neska 3.- Ba oraintxe ez, oso gustura nago eta…
Lierni Agirrezabala.- Ai! Maiteminduta zaude erabat, e!
Kaleko neska 1.- Bai.
Kaleko neska 3.- Ba, aukera gehiago daukazu ezagutzeko jendea ze azkenean beste bategaz lotuta zauzenean ba zabaldu zeinke bardin-bardin, baina libreago zauz.
Kaleko mutila 3.- Bakarrik zagozenean errazagoa da egitea guztia.
Lierni Agirrezabala.- Eta bikotearekin ez.
Kaleko mutila 3.- Limitatuta zagoz, pixka bat, uste dot.
Lierni Agirrezabala.- Baina zu pozik zaude bikotearekin, ez?
Kaleko mutila 3.- Bai.
Lierni Agirrezabala.- Ez dakit oso konbentzituta esaten duzun…
Kaleko mutila 3.- Baietz ba.
Lierni Agirrezabala.- Esan duzu horretan zabiltzala, nola amaituko da guzti hau? Singletik pasako gara bikotekidea aurkitzera?
Kaleko mutila 2.- Ez dakit, ez dakit ba, hori pentsatu egin beharko dut, ez dakit. Oraintxe bertan…
Lierni Agirrezabala.- Zorte on!
Kaleko mutila 2.- Ba, eskerrik asko!

Aurkezlea.- Zorte on, noski baietz. Bueno, Amaia Puertas, zurekin jarraitzen dugu. Kontaidazu pixka bat zeintzuk diren bikotekidea ez dutenek aurkitu ditzaketen desabantaila nagusiak. Zeintzuk dira?
Amaia Puertas.- Bueno, ba, niretzako ekonomikoa eta soziala, ez? Ekonomikoa, adibidez, orain, gaur egun, pertsona batek, ba hori, ez? pisu bat bakarrik ordaintzeko, hipotekak eta bueno. Eta soziala, ba hori ere bai, ez? ja adin batetik aurrera, ba, jende askok galdetzen du ez? eta zergatik ez daukazun bikotea edo…
Aurkezlea.- Estigma moduko bat da, ezta?
Amaia Puertas.- arraroa bezala ikusten dute, ez? bueno, ni ez naiz joaten galdetzen bikotea daukanari zuk zergatik daukazun bikotea, ezta? Baina bueno, hortaz horrela dago gure gizartea eta bueno.
Aurkezlea.- Amaia, zuri galdetzen dizute? Gertatu zaizu orain kontatu diguzun hori?
Amaia Puertas.- Bai, noski, noski, bai.
Lierni Agirrezabala.- Eta zein da zure erreakzioa momentu horretan?
Amaia Puertas.- Bueno, ba, egoera dela, momentua dela, situazioa dela eta bueno, ba orain ez daukat bikoterik, ba bueno…etorriko da!
Aurkezlea.- Zu singlea zarela esan diguzu.
Amaia Puertas.- Bai.
Aurkezlea.- Jendeak galdetzen dizu kalean, zuk nola bizi duzu egoera hau?
Amaia Puertas.- E… bueno, ba, normal, ez? o sea, ba galdetzen didatenean ba hori, esaten dizudana, momentuzko situazio bat da, ze nik bikotea eduki dut eta bueno, eta orain ba gustura nago, ez? baina…
Aurkezlea.- Zuk uste duzu jendeak hartzen duela gauza txar bat bezala? Zu singlea izatearena?
Amaia Puertas.- Ez, txarra ez, baina esan nahi dut hori, ja igual pixka bat arraroa, ze bueno, ba, adin batean sartuta zaude eta ba, bueno, esaten dute hori, ez? Jo ba, zergatik ez daukazun edo… arraroa pixka bat igual ikusten nautela edo… ez dakit.
Aurkezlea.- Zure kasuan, harrituko dira, noski…
Amaia Puertas.- Bueno… (barreak)
Aurkezlea.- Edo zer?
Amaia Puertas. Bueno…
Aurkezlea.- Ni harrituta naukazu, Amaia…
Amaia Puertas.- …batzuk harritzen dira, beste batzuk, ba bueno, normal ikusten dute, ezta?
Aurkezlea.- Umm, aizu, e, bidaien inguruan hitz egin dugu, ezta? Orain arte. Batzuetan bidaiak egiten ditugunean eta hotelak erreserbatzen ditugunean, hotel batzuetan ohe doble horiek erreserbatzea askoz merkeagoa da singleentzat gela bat hartzea baino. Zer iruditzen zaizu hori?
Amaia Puertas.- Ba niri gaizki iruditzen zait hori. O sea, nik uste dut hori ere bai aldatu beharra dagoela, ez? O sea, ez da beti bikote batekin edo norbaitekin joan beharra… ba, ez. Badago kasu askotan bakarrik joan nahi duzula, ez? ba, adibidez, badaude ba Interneten ba hori, ez? orrialde batzuk eskaintzak egiten dituztenak eta… jolin, ba, aste bukaera-pasa. Nik, adibidez, ezin dut horrelako gauza bat hartu, ba, birentzako delako beti, ez? Orduan, aldaketa hori nik eskatuko nuke.
Aurkezlea.- Ba, hor gelditzen da zure eskaera eta zuk esan duzunaren harira, bueno, singleentzat, zuk esan duzu, bidaiak, afariak, denetik antolatzen da. Zer iruditzen zaizu, zer giro sortzen da hor?
Amaia Puertas.- Bueno, e, hori antolatzea ondo iruditzen zait, baina ni ez naiz oso partaide horretaz, ez? iruditzen zait hori lotuta doala ligatzearekin, o sea, antolakuntza horiek. Eta bueno, ba, nik, ba, ligatzeko, beste metodo batzuk erabiltzen ditut.
Aurkezlea.- Zeintzuk, adibidez, Amaia.
Amaia Puertas.- Bueno, ba, errazagoa da, ba, ez dakit, ez? festetan, tabernetan, lagunekin, ez? Ez naiz single horrelako bidaia batera joaten horretarako, ez? Bidaiatzen dudanean eta bakarrik bidaiatzen dudanean, nahi dudalako da.
Aurkezlea.- Aste Santu honetarako, bidaiaren bat prest daukazu single moduan? 
Amaia Puertas.- Zer edo zer bai, zer edo zer badago prest.
Aurkezlea.- Baina single moduan da edo ez, Amaia?
Amaia Puertas.- Eeee, bueno, zeozer dago buruan eta ez dakit single moduan…
Aurkezlea.- Niri esan didazunez, singlea zarela, ez dakit deialdiren bat edo zabaldu dezakegun, Amaia, ja singlea ez izateko. Zabalduko dugu?
Amaia Puertas.- Zabalduko dugu!
Aurkezlea.- Ba bueno, kamerak hementxe prest dauzkagu. Zerbait eskatu nahi baduzu, horrela, konkretuki, eskatu…
Amaia Puertas.- Ostiraleko broma bat zen, Naiara, eta utziko dugu hor.
Aurkezlea.- Ostiraleko broma. Bueno, ni emozionatuta nengoen. Amaia Puertas, mila mila esker, e?
Amaia Puertas.- Zuri.
Aurkezlea.- Eskerrik asko gurean izateagatik. Beste bat arte.
Amaia Puertas.- Zuri, bai.
 

detalle2

Docuthèque

B2
31-03-2015

x61pRelaContWAR

16267608
06:34

x61pViewCountWAR

5905

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR