Docutec
Jon eta Jone II. Planik ez (jj-82)
Gaurkoan bikoteak ez du asmo berezirik, ez dakite zer egin eta elkarrekin aspertzen dira.
ATAL 82 Planik ez
JONE
Aupa Oskar.
OSKAR
Kaixo Jone.
JONE
Aizu azkenean ba al dakizue zein data zehatzean zoazten Txilera?
OSKAR
Bai, bi aste barru, azkenean arazo batzuk izan dira paperekin eta atzeratu egin zaigu guztia. Putada handi samarra egia esan.
JONE
Eta noiz esan behar zenidan? Nikorekin antolatu beharra daukat Oskar
OSKAR
Bueno Jone, nik ere nahiko gauza daukat antolatzeko, eta lasai Nicolas nirekin geratu daiteke joaten garen egunera arte.
JONE
Ba aldaketarik balego abisatu.
OSKAR
Baietz ba, joder Jone, ikusten dut egoera berriak ez zaituela lasaitu
JONE
Zein egoera berrik?
OSKAR
Badakizu zein egoera, zu, Jon, zer moduz zure nobioarekin?
JONE
Ez dut zurekin horretaz hitz egiteko asmorik.
OSKAR
Nahi duzun moduan, hala ere tipoa reinzidentea da, beraz badaki non sartzen den
JONE
Ez duzu ni pikatzea lortuko Oskar
OSKAR
Jon eta Jone, trikitilari bikote baten izena dirudi.
JONE
Agur Oskar
JON
Ciao Jone.
JONE
Oskarrek esan dit azkenean bi aste atzeratuko direla.
JON
Joder… sentsazioa daukat zure ex horrek, urte erdia daramala Txilera joaten.
JONE
Oskar du izena eta badakizu.
JON
Baina egun zehatzik aipatu al dizu?
JONE
Bi aste esan du, eta okerrena da nik gaia atera diodalako komentatu didala, bestela
JON
Bueno, aizu, hobe, bi aste hauetan lasaiago ibiliko zara.
JONE
Joder, ni bai naizela reinzidentea, beti tipo axolagabeekin juntatzen naiz.
JON
Zergatik esan duzu reinzidentearena?
JONE
Ezerrengatik (Ez, ez da ezer)
JON
Nonbaitetik atera duzu zuk hori.
JONE
Besterik gabe Oskarrekin hizketan, berak zutaz galdetu dit.
JON
Nitaz?
JONE
Bueno gutaz galdetu du.
JON
Eta?
JONE
Eta zu reinzidentea zarenez badakizula non sartzen zaren esan du.
JON
Hori esan du?
JONE
Bai, baina ez haserretu Jon, ni lehor samar aritu natzaio eta berak ni pikatzeko esan du.
JON
Anormal hori zure ex-a izango ez balitz, ondo konponduko nintzateke harekin.
JON
Gaur arratsalderako planik bai?
JONE
Ez, berez aerobic-era joan beharko nuke baina ez dut gogo handirik, zuk?
JON
Ezer berezirik ez.
JONE
Hain denbora gutxian planik ez duen bikote bihurtu gara?
JON
Zer? Zure ex-ak esan dizuna oraindik buruan bueltaka.
JONE
Oskarrek ez du halakorik esan, eta ez dut zentzu txarrean esaten.
JON
Bale bale, ez da eta derrigorrezkoa (nahitaezko) egunero planen bat izatea.
JONE
Egun osoa dugu orduan elkarrekin aspertzeko.
JONE
Jon
JON
Zer?
JONE
Gustatzen zait zurekin planik ez izatea.
JON
Goazen brriro aspertzera ba.
JONE
Ziur zaude kapaz izango zarela beste behin aspertzeko?
JON
Oso pertsona aspergarria izan nahiteke, badazkizu hori.
