detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Ile oxigenatuak (jj-83)

Surf egitera joan da Jon. Surflari lagunak ditu, ilea ere modu berezian eramaten dutenak.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ATAL 83 Ile oxigenatuak


W-JONE Gaur igerilekura?
W-JON Ez,  lagunekin geratu naiz surfeatzera joateko
W-JONE Bale, ba bueltan deitu nahi baduzu.
W-JON Ados.

JON
    Aupa Jone
JONE
    Ze? Bueltan ia?
JON
    Bai.
JONE
     Nora joan zara zure lagun ile oxigenatuekin?
JON     
    Ile zer?
JONE
    Ile-oxigenatuekin. Bai,  badakizu, surferuak.
JON
    Ba kasualidadea izango da,  baina joan garen hiruretako inori ez zaio ile gehiegi sobratzen.
JONE
     Etxera afari merienda egitera etorri nahi duzu?
JON
    Bale, etxetik pasako naiz dutxatzera eta segidan noa
JONE
    Azkenian ez didazu esan nora joan zareten.
JON
    Orruara
JONE
    Non dago hori?
JON
    Zumaiako kostaldean.
JONE
    Eta zer moduz?
JON
    Beldur pixka bat pasa dut, hondoan,  ondarra izan ordez harkaitzak daude eta.
JONE
    Ai, nire super surfero balientea (adoretsua), eta nortzuk dira zure lagun horiek.?
JON
    Lehengoan Anderrekin nengoela,  Unai eta Jokinekin topo egin genuen kasualitatez eta surfaz hizketan hasi ginen, elkarri telefonoak eman, eta.
JONE
    Ongi surfeatzen al dute?
JON
    Bai, makina batzuk dira. Egun osoa ematen dute uretan, bata surf monitorea da eta besteak surf denda batean egiten du lan.
JONE
    Uda honetan ez zaitudala gehiegi ikusiko orduan
JON
    Zer?
JONE
    Surfean aritzeko lagunak egin dituzunez, udan ez zaitudala hainbeste ikusiko
JON
    Zer, "mimosita" jarri behar al duzu orain?
JON
    Nahi baduzu egingo ditugu egun-pasak Iparraldean adibidez, Bidarte eta Getari inguru horretan hondartza ederrak daude.
JONE
    Badakizu nik Nikorekin egon beharko dudala uda osoa.
JON
    Hiruontzako plana egiten ari nintzen Jone, badakizu ni gustura egoten naizela Nikorekin ere
JONE
    Bueno badaezpada esaten dizut. Ez duzulako derrigortua (behartuta) sentitu behar. Zuk nahi ez duzun ardurarik hartzera ez zaitut bultzatu nahi.
JON
    Kulebroietako protagonista horietako bat dirudizu.
JONE
    Serio ari naiz.
JON
    Ni ere bai Jone, ez dakit noiz jabetuko zaren niretzat askoz errazagoa dela harremana Nikoren,  zurekin baino.
JONE
    Ez da gauza bera, hala ere.
JON
    Ez, Nikok ez du ezer ezkutatzen, eta ez dio zuk bezala guztiari buelta ematen.
JON
    Aizu eta nahi duzunean nirekin ere etor zintezke surfeatzera.
JONE
    Ezta pentsatu ere, itsasoak beldurra ematen dit eta ez zait hotza pasatzea gustatzen,  gainera ongi dago bakoitzak bere zaletasun propioak izatea.
JON
    Hala ere ez ezazula pentsa, ni ere ez naiz gehiegi joango, udan hondartzak jendez gainezka egoten dira.
JONE
    Hori egia da, orain todokristok surfeatzen du. Zuriñek uste dut pare bat ikastaro egin dituela.
JON
    Nik egia esan nahiago neguko surfa, udan goizeko lehen orduetan edo bestela ezer ez, Unai eta Jokin ere kexuka zeuden lehengoan uretan dabilen jende andanarekin
JONE
    Ba hori bai ez dudala ulertzen.
JON
    Zer?
JONE
    Ez al duzu esan ba bata monitorea dela eta besteak surf denda batean lan egiten duela?
JON
     Bai…
JONE
    Joder, eta zer nahi dute orduan?, Jendeari surfean irakatsi,  tabla (taula) eta trajeak (janzkiak) saldu eta gero ez surfeatzea espero dute?
JON
    Ia bueno, hala da,  baina klaro ez dakitenak edozein tokitan sartz...
JONE
    Anormal batzuk Jon, burusoil egon arren, ile oxigenatu batzuk dira zure bi lagun horiek.

detalle2

Docuthèque

B2 C1
04-05-2015

x61pRelaContWAR

16269212

x61pViewCountWAR

3002

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR