detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Sinadurak (jj-81)

Jone haserretu egin da kalean sinadura bilketa bat egiten ari zen pertsona batekin.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ATAL 81 Sinadurak


JONE
    Akordatu zara eskatu dizudanaz?
JON
    Ogiaz? Bai, noski.
JONE
    Ogiaz eta labadora (ikuzgailu)  xaboiaz.
JON
    Ostras, banengoen ba ni zerbait ahazten nuela.
JONE
    Joder, ez badizut dozena erdi aldiz esan.
JON
    Bueno,ez da hainbesterako Merkel.
JONE
    Ez nago txantxetarako aldartean Jon
JON
    Bale bale
JON
    Zerbait gertatu zaizu hain muturtuta egoteko?
JONE
    Ez da ezer
JON
    Lan konturen bat?
JONE
    Ez. Ez ez da ezer.
JON
     Esadazu Jone, ez dut egun osoa zure aurpegi ozpindu hori aurrean izan nahi eta.
JONE
    Kalean gertatu zait,bronka izan dut tipo batekin
JON
    Zer dela eta?
JONE
    Ba kale erdian nigana etorri eta ez dakit zertarako sinadura eskatu dit,nik presaka nenbilela esan diot eta bat-batean tipoa haserretu eta garrasika hasi zait
JON
    Kale erdian?
JONE
    Bai,anormal hutsa,presaka nenbilela aitzakia bat zela, sinatu nahi ez banuen ez sinatzeko baina aitzakiarik ez jartzeko.
JON
    Eta hori garrasika?
JONE
    Bai joder, jendea guri begira geratu da eta ez dakit, gaizki sentiarazi dit.
JON
    Ez zaitu ukitu ezta?
JONE
    Ez Jon ez, ez da hainbesterako izan baina bueno nolabait erasotua sentitu naiz.
 JON
    Zein kaleetan gertatu zaizu?
JONE
    Zentroan (Erdialdean)
JON
    Bihar hara joango gara eta ikusiko du putakume horrek.
JONE
    Bueno Jon, ez zaitez orain zu matxo-alfa baten moduan jarri, gainera tipoak horretan asmatu du, ez nenbilen presaka, aitzakia bat besterik ez zen.
JON
    Eta zer aitzakia bazen? Zuk nahi duzuna egin eta esateko eskubidea daukazu. Ez zaitu tipo batek molestatu behar zuk nahi ez baduzu. Aitzakia jartzea,  azken finean,  edukazioagatik egin duzu.
JONE
    Ia,  baina ONG horietako batetarako zela uste dut
JON
    ONG batekoa edo Aita Santua bera, zuk ez baduzu gelditu edo zerbait entzun nahi, eskubidea zurea da, Zein kaleetan esan didazu gertatu zaizula?
JONE  
    Bueno Jon ez izan makarra.
JON
    Makarra? Bai, mugarik gabeko makarra izango naiz bihar tipo hori aurrean dudanean.
 
JONE
    Bueno iasta Jon,  lasaitu naiz, ez da hainbesterako izan. Tipoa hor egongo da bolondres (boluntario) gisa bere lana egiten eta hark ere egun txar bat izateko eskubidea du
JON
    Hara. Orain zu bihurtu zara ong.
JONE
    Utz dezagun.
JON
    Oenegeentzat bazkideak bilatzen dituztenak laguntzeko oenegera bihurtu behar duzu orain?
JONE
     Bueno utz dezagun gaia.
JON
    Zein kaletan esan didazu gertatu zaizula?
JONE
    Jonnn ez izan pelma (gogaikarri),  iasta (kito).
 JON
    Egia esan,  igual gaizki dago esatea,  baina ni dagoeneko, bueno dagoeneko ez, aspaldi,  potroetaraino nago  kontu hauetaz. Kontzientzia txarra sortzearen teknika kristau horrek nazka ematen dit.
JONE
    Ia,  baina bueno gero ere egia da beren lana egiten dutela
JON
    Bai,  bai, nik ikusi ditut lanean, Filipinetan.
JONE
     Zer esan nahi duzu?
JON
     Ba denetarik egongo dela Jone,  baina organizazio handi horiek, niri behintzat ez didatela konfiantza handirik ematen, hain egitura handia daukate,  lan gehiena estruktura berari jaten emateko egin behar izaten dutela.
JONE
    Bueno,  baina egia da ere behar direnean eurak direla mugitzen direnak.
JON
    Klaro,  jakina, hori ere lortu dute… gobernuak mugitu beharrean, gobernuz kanpoko mugimenduen bizkarrean uzten dute lan hori.
JONE
    Nabari da bai hauteskundeak gertu daudela, mitina tokatzen da ezta?
 JON
    Niretzat aspaldi amaitu ziren halakoak eta sinadura bilketa,  atxikimendu eta bestelakoak ere bai, azkenean hainbeste dago,  eraginkortasuna galdu dutela.
JONE
    Bueno Jon ez dira gauza bera.
JON
    Jendeak manifestuak sinatzen ditu ez manifestuagatik,  askok irakurri ere ez dutelako egiten,  sinatzen dute beren izena beste batzuenen alboan ikusteagatik.
JONE
    Hitz egiteko gogoa duzu eh?
JON
    Bueno  zerbait egin beharko dut. Ez didazu oraindik ezer eskaini. ¨Je suis Egarri¨, kanpaina hasi behar al dut garagardo bat lortzeko etxe honetan?
JONE
    Badakizu non dagoen figorifikoa (hozkailua).
JON
    Zein kaleetan esan duzu gertatu zaizula?
JONE
    Jooon.

detalle2

Docuthèque

B2 C1
04-05-2015

x61pRelaContWAR

16269194

x61pViewCountWAR

3251

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR