detalle dokuteka-generico-fitxa

Aldatu txipa: euskaldun berriarekin pazientziarik ez

Euskara ikasten ari direnak gogotsu daude, euren maila hobetu nahi dute eta horretarako inguruneak bilatu nahi dituzte. Euskaldunekin hitz egitean behin eta berriro saiatzen dira, baina pixkanaka doaz, pentsatuz eta mihiari apurka-apurka eraginez, akatsak eginez.

Horrek euskaldun askoren pazientzia agortzen du eta batzuek ezin dute jasan. Ondorioz, erdaraz erantzuten dute edo esaldien gramatikan eta sintaxian etengabeko zuzenketak egiten dizkiete ikasleei.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Igor Aldakorena.- Euskara ikasten ari den pertsona batekin hizketan ari garenean, erdarara jotzeko ohitura txarra dugu.
- Atzo egon nintzen, e... Mikelekin kalean eta esan zidan, e... egon zela, e... egon zela pelikula, pelikula bat, e... pelikula bat ikusten.
- Bai, bai eta?
- E... antzinako...
- Txinoa?
- Ez, ez, txinoa ez. Antzinako, oso zaharra, zen e... kukuaren... Nola da "cuco" euskaraz?
- Kuku.
- Bai, "cuco", kukua. Bai, zen kukuaren hegal egiten zuela kukuak bere etxetxoaren...
- A! "Alguien voló sobre el nido del cuco". A... Es muy buena esa película. Te habrá gustado pero seguro. Sale el actor este... El Jack Nicholson. Ese tiene unas películas... Una pasada: la del cartero, la de la de que te da el susto, este... es fenomenal esa.
…
- Ba, atzo e... Mikeli ikusi nion, e... kalean
- Zer ikusi zenion, ipurdia?
- Bai, bueno, ikusi nuen, eta berak kontatzen zidan e... pelikula bat e... ikustera e...
- Pelikula bat edo film bat, ezta?
- Bai. Beste egunean joan zela...
- Lehengo egunean
- Lehengo egunean joan zela film edo pelikula edo film bat ikustera eta e... pena merezi zuela asko. E... zegoela...
- Ez, pena ez zuen merezi. Merezi du esatearekin nahikoa da.
- Joder, nahikoa da, ¡pesado!
Igor Aldakorena.- Jarrera hauengatik euskara ikasten ari den lagun asko desanimatu ditugu. Izan ere, nola ikasiko dute euskaraz etengabe zuzentzen baditugu edo erdaraz hitz egiten badiegu. Horregatik, soziologoen ehuneko laurogeiak, eta neronek ere, hauxe aholkatzen dugu: pazientzia eta naturaltasuna.

detalle2

Docuthèque

B1
16-02-2015

x61pRelaContWAR

16266238
02:16

x61pViewCountWAR

8657

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR