detalle dokuteka-generico-fitxa

Mintzalaguna, hitz egiteko laguna

Hiruzpalau lagunez osatutako taldeak izan ohi dira, tartean euskaldun zahar bat, eta astero elkartzen dira euskaraz hitz egiteko. Jadanik zabalik dago epea Mintzalaguna edo Berbalaguna programan parte hartzeko.

Mintzalaguna programan murgilduta dagoen bikote baten esperientzia kontatzen dute irratsaio honetan. Bat euskaldun zaharra da eta bestea ikasten ari dena.

 

 

 Segidan, kanpainako iragarkiaren bideoa duzu ikusgai:

 

 

 

 

 

 

 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1. Donostian 400 bat partaide, Gasteizen 650, Bilbon eta Iruñean ere ehunka eta herrietan gehiago. Asko dira Mintzalaguna edo Berbalaguna programetan parte hartzen dutenak. Oro har, astean behin elkartzen diren taldeak dira, hiru edo lau pertsonaz osatuta; tartean euskaldun zahar bat egoten da eta gainerakoak euskara ikasten ari diren gazte edota helduak. Ba jakin ezazue horretarako izena emateko epea zabalik dagoela jada. David Beramendi Donostiako talde batekin izan da.
KARMEN. Kaixo, Jobana, zer moduz joan zaizu astea?
JOBANA. Oso ondo, Karmen, zuri zer?
KARMEN. Baita ere ondo, betiko moduan.
KAZETARIA 2. Donostiako Gipuzkoa plaza, arratsaldeko 6:30ak. Karmen eta Jobanarentzat iritsi da asteroko hitzordua.
KARMEN. Ni Karmen Urretabizkaia naiz. Donostiarra, 70 urte ditut, orain jubilatuta nago.
JOBANA. Ni Jobana Santamaria naiz, bizkaitarra naiz baina, bueno,  hemen bizi naiz orain dela 15 urte.
KAZETARIA 2. Astero ordubete egiten dute elkarrekin; tira, 2 ordu ere izaten dira askotan: kafetxo bat hartzen edo paseatzen, Paseo Berritik esaterako. Hori bai, beti euskaraz.
KARMEN. Gure etxean beti egin da euskaraz. Eta gainera, gure gurasoek, batez ere aitak beti esaten zigun: “Euskaraz, euskaraz eta euskaraz”. Orduan, nik hori nahi nuen besteei eman ere, horrelako ideia bat, bizipen bat…
JOBANA. Gustatzen zait pila bat euskara eta bueno... Agian Bizkaian pixka (bat) gutxiago hitz egiten da euskaraz eta hemen –nola esaten da- aukera gehiago daukat..
KARMEN. Ordubete teorian, baina guk 2 ordu egiten ditugu.
OIHANA. Esperientzia oso polita eta gero jendea oso jatorra.
KARMEN. Oso talde, oso jende jatorra topatu det beti eta oso gustura ibiltzen gara, eta azkenean lagunak egiten gara.
KAZETARIA 2. Tira, eta zertaz hitz egiten dute? Hasieran, ezagutzen ez zirenean, ez al zen gogorra izan?
KARMEN. Apurua? Ba, ez dakit, 1. egunean eta 2.ean, eta 3.ean apururik ez.
JOBANA. Ez, ni oso irekia naiz, ez daukat lotsarik. Denetarik [hitz egin], ezta: eguraldiari buruz, liburuei buruz, politikari buruz ere…
KARMEN. Nik, adibidez, aurten errepikatzen det (dut) 3. aldiz talde berarekin, taldeak nahi duelako. Eta azkenean lagunak egiten gara, ba badakigu, emazteak ez dakit zer, semeak hau…
KAZETARIA 2. Karmenek 15 urte daramatza Mintzalaguna programan, Jobanak 5. Biak gustura.
JOBANA. Bai, oso ona. Iritsi nintzenean, ia-iaez nuen ezer egiten euskaraz, baina orain hobetzen ari naiz asko.
KARMEN. Kurtsoa bukatzen denean eta esaten didatenean, “balio izan dit” eta azterketa egin ondoren “hau gainditu dut” niretzat da izugarrizko premioa.
KAZETARIA 2. Eta gomendatzen al dute esperientzia?
JOBANA. Ba bai esperientzia oso polita.
KARMEN. Ikusten duzu jendearen ilusioa, ze ahaleginak egiten dituzten… Kristoren satisfazioa. Nik animatuko nuke edonor.
MINTZALAGUNA. Eta holaxe, kontu-kontari, agur esateko ordua. Datorren astean gehiago.
KARMEN. Bueno, Jobana, datorren astean berriro e? Betiko lekuan eta betiko orduan.
JOBANA. Bai, eta eguraldi txarra baldin bada, ba posible da ere kafetegi batean egotea, ezta?
KARMEN. Agur, pottola.
JOBANA. Gero arte.

detalle2

Docuthèque

B2
10-10-2017

x61pRelaContWAR

16175953
00:03:30

x61pViewCountWAR

3923

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR