detalle dokuteka-generico-fitxa

Mintzalagunak, euskaraz ikasten laguntzen duten heroiak

Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, funtsezkoa da erabiltzea.

Horretan, ezinbesteko rola betetzen dute mintzalagunek euskaldun berrientzat. Tribuaren berbak saioko tartea.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kike Amonarriz.- Hizkuntzak ikasteko modu desberdinak daude., bai taldeka, bai bakarka. Baina hizkuntza bat fundamentuz ikasteko modu bakarra hitz egitea da, hizkuntza erabiltzea.
Eta zuek inguruan euskal hiztunik ez baldin baduzue, lasai, horretarako daude-eta supermintzalagunak.
Denak dirudi ohikoa euskal hirian. Bisitariek ez dute ezer berezirik sumatzen, bertakoek ez diote garrantzirik ematen, baina ehunka superheroi bizi dira bertan.
Jokin.- Ni Jokin naiz, astean zehar okin eta astean ordu batez superifrastiko, euskara-ikaslea naiz eta elkarrizketa bat kilometrotara entzuteko gai.
Maria.- Kaixo, ni Maria, kazetaria. Eta astean ordubetez superfekzio. Argiaren abiaduran hitz egiteko gaitasuna daukat eta orotariko euskal hiztegi osoa memorian.
Jokin.- Eta euskara-ikasleok hobetzeko egiten dugun ahaleginaz gogoratzen naiz.
Maria.- Eta ni konturatzen naiz ahalegin txiki batekin laguntza mugagabea eman dezakedala.
Jokin.- Eta asko garela.
Maria.- 5.500 baino gehiago.
Jokin.- Supermintzalagunak.
Maria.- Supermintzakideak
Jokin.- Superberbalagunak
Maria.- Supersolaskideak
Jokin eta Maria.- Eta zu, zu ere supermintzalaguna zara. Elkartu gurekin!
K.A.- Mintzalagun egitasmoa 93an sortu zen eta gaur egun Euskal Herrian 5.500 lagun ari zarete horretan. Zein da helburu nagusia?
Mikel Mendizabal.- Helburu nagusia da euskaltegietatik ateratzea ikaslea eta munduratzea berak dakiena gurekin edo kalearekin bat eginez.
K.A.- Laguntzaile izateko zer behar da?
Karmen Urretabizkaia.- Batez ere, gogoa eta hitz egiteko jarioa, pixka bat. Gramatika ez da behar, nik akats asko egiten ditut gramatikan.
K.A.- Mari Karmen, baina esplikatu pixka bat. Zer egiten duzue? Zenbatero biltzen zarete? Zertaz hitz egiten duzue?
Mari Karmen Olaneder.- Hitz egiten dugu denetatik. Ez dakit, bueno, gauza arruntatik, ez? Nola pasa dugun igual asteburua, mendira joaten bagara edo zinera edo…
K.A.- Maialen, eta zuk zer lortu duzu?
Maialen Mariscal.- Ba, batez ere jariotasuna. Nire ingurua ba erdalduna da eta orduan, ba oso erosoa da inguru horretan erdaraz hitz egitea. Baina behar duzu ahalegin bat egitea, ba hori, egin ba euskaraz hitz egiteko.
K.A.- Eta zer eskatzen diezue laguntzaileei?
M.M.- Ba laguntzaileei eta euskaldunei, e? Ba eskatu diet pazientzia, pazientzia handia. Guk ez dugu oso ondo hitz egiten euskaraz eta pazientzia hori ba jasotzen badugu, ba guretzako oso inportantea da.
M.K.O.- Euskaldunei eskatzen behar diegu gurekin euskaraz hitz egitea eta ez dute egiten, e? oso zaila da. Zuk enpeinatu behar duzu.

 

detalle2

Docuthèque

B1
25-11-2013

x61pRelaContWAR

16293252
02:56

x61pViewCountWAR

5347

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR