Mintzalagun egitasmoek 30 urte

1993an, Donostiako Bagera euskara elkarteak lehendabiziko mintzalagun-taldea sortu zuen euskara ikasten ari zirenei berau kalean erabiltzeko aukera eskaintzeko asmoz. Orduz geroztik, Euskal Herri osora zabaldu da egitasmoa eta aldaera berriak ere sortu dira.

Euskadi Irratiko pasarte honetan, Mintzalagun-taldeen sorrerari buruzko laburpena eta eragile ezberdinen hitzak entzuteko aukera daukazu.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

 

 

 

Irudia: Mircea, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Euskaltegien bueltako talde batek. Euskaltegien inguruan mugitzen zen talde batek. 

Plazaratu zuen. Argitara eman zuen, ikusgarri egin zuen.

Elkar ezagutzen ez duen jendea. Lehenagotik batak bestea ezagutzen ez duten pertsonak. 

Nabaritzen dugu. Konturatzen edo jabetzen gara. Sumatzen dugu. 

Mintzapraktika sustatzen. Mintzatzea edo hitz egitea sustatzen, hauspotzen, eragiten. Hizketan aurrera egiten laguntzen. 

Bertakotuak. Toki jakin batekoa bihurtutakoak, toki jakin batera egindakoak. 

Gizartearen beharretara egokitu. Gizarteak eskatzen dituen egoera edo baldintzetara moldatu. 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Donostia, 1993a, euskaltegien bueltako talde batek plazaratu zuen kezka, jende ugari zebilela euskaltegietan ikasten baina kalean erabilerak ez zuela aurrera egiten. Testuinguru horretan abiatu zuen Bagera Euskaltzaleen Elkarteak lehen Mintzalagun-taldeak sortzeko bidea. Aitziber Gurutzeaga, elkarteko kidea.  

Aitziber Gurutzeaga (Bagera). Elkartean ere ez zen oso argi ikusten. “Aber, aber, aber, –esaten zuten ez?–  nola jarriko dugu jende, elkar ezagutzen ez duen jendea elkartu, eta, eta euskara hitz eginez?” Pixka bat arraro egiten zen, ez? Eta egia da, pues  hasieran gutxi zirela baina poliki-poliki joan zen kopurua gero eta gehiago handitzen, eta zailtasunak batez ere jende boluntarioekin lan egiten zelako, antolaketa-lanean ari zen  jendea boluntarioa zen, eta ba(da), lan hauek egiteko zailtasuna hortik(an) zetorren, ez?  

Esataria. Hasiera hartan zer jende animatu zen mintzapraktikara?  

Aitziber Gurutzeaga. Perfila (profila), bueno, nik uste dut gazteagoa zela, edo oraindik(an) gehienak lanean aktibo zeudenak, edo gazteagoak esango nuke… Gaur egun, egia da daukagun jendea… Bai, badaukagu jende, aktiboan dagoen jendea, lanean ari dena oraindik eta… Baina gero eta gehiago nabaritzen dugu ba jendea jubilatu berritan, bueno, denbora libre gehiago duelako edo, ba(da) gugana etortzen dela, ez? Garai horretan behintzat jubilaturik ez genuen…  

Esataria. Donostiako egitasmoak interesa piztu zuen besteengan. Handik zabaldu zen Arrasatera, Lasarte-Oriara, Getxora eta pixkanaka Euskal Herri osora. Mintzapraktika sustatzen AEK, Udal euskaltegiak, Mintzanet, eta guztiak koordinatzen Euskaltzaleen Topagunea. Maite Agirre, Topaguneko Mintzapraktika saileko koordinatzailea.  

Maite Agirre (Topagunea). Eta bueno, pixka bat harremanak… Nahiz eta bakoitzak bere funtzionamendua, eta bere kanpainak eta dau(z)kan, badaukagu urtean zehar, bateratuta edo, egiteko helburuarekin pues hainbat gauzatxo.  

Esataria. Gaur egun 7.000 mintzalagun baino gehiago aritzen dira Euskal Herri osoan euskaraz hitz egiteko ohitura ez dutenak eta dutenak. 7.000 horien artean badira bertakoak eta bertakotuak. Alan Kennedy eskoziarrak urte eta erdi darama Mintzalaguna programan parte hartzen.  

Alan Kennedy mintzalaguna. Bi urte gutxi gorabehera daramat Donostian bizitzen, eta nire bikotea [bikotekidea] Oriokoa da, eta euskaldun zaharra da. Erabaki nuen klase hastea… Eta bueno, hasieran oso zaila izan zen. Orduan, lagun bat [batek] esan zidan elkarte hori, Bagera, eta orduan erabaki nuen apuntatzea.  

Esataria. Astean behin geratzen dira taldetxoan. Lehenik liburutegian elkartzen ziren, orain atseginagoa zaie tabernan. Hizketa gaiak, askotarikoak.  

Alan Kennedy. Denetik hitz, hitz egiten dugu: bidaiak, bizitza… Bueno, egun, egungo esperientziei buruz.  

Esataria. 30 urteotan gizartearen beharretara egokitu dute eskaintza eta sortu dituzte mintzapraktikarako hainbat aldaera berezi ere. Badira, Hika edo Euskalkilagunak, mendi-taldeak, online-mintzalagunak, baita Gurasolagunak ere.       

 

A2
07-11-2022
29841063
00:03:31
618