Pertsonen euskal izendegia

Gaur egun haurrei gehien jartzen zaizkien izenen artean Ane eta Markel daude. Bi izen horiek, besteak beste, Sabin Aranak proposatu zituen, pertsonen euskal izendegia egin zuenean. Gai hau hizpide, hona hemen Etb-ren erreportaje bat Dani Martirena kazetariak Mikel Gorrotxategi adituari egindako elkarrizketa-zati batean oinarrituta.

Bi izen horiek Sabin Aranak berak proposatutakoak dira.

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Dani Martirena.- Euskal Herririk bazen Leandrok Lander behar zuen eta Luisak Koldobike.
Mikel Gorrotxategi.- Ingalaterra batean jendeak ez du beharrezko ikusten izen ingelesa erabiltzea. Euskal Herria moduko herri batean berriz, izenak izan du karga politiko bat.
Dani Martirena.- Aranaren proposamenak garaiko hizkuntzalariak asaldatu zituen, baina herritarrek babestu egin zuten ahoskera berriko izendegia.
M.G.- Eta Europa mailan harrigarria dela. Harrigarria dela horrelako aldaketa bortitza eta horrelako aldaketa bortitza jendeak sortzea. Esan nahi dut, Sabino Aranak ez zuen inor behartu izen horiek erabiltzera.
Dani Martirena.- Nahiz eta egia den euskal izenak gailentzen diren honetan ez duela beti izen batek izan nazio bat berbera.
M.G.- Gaur egun Euskal Herrian gehien erabiltzen diren izenak euskarazkoak direla ikustea berarentzat pozgarria izango zela, jakina, ze asmo horrekin egin zuen izendegia.
Dani Martirena.- Eta euskal izendegiaz ari garela, EUSTATek iaz jakitera eman zuenaren arabera, Euskal Herrian gehien paratzen diren izenak: Markel, mutikoentzako, Ane, neskentzako, orain dela mende bat Sabino Aranak berak proposaturiko izenak biak ala biak.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA


ALDAKETA BORTITZA.- Cambio radical.
ASALDATU.- Turbar, perturbar, alterar.
BABESTU.- Apoyar.
BEHARREZKO IKUSI.- Considerar necesario.
BIAK ALA BIAK.- Bata zein bestea, biak batera.
EUSKAL HERRIRIK BAZEN.- Si existía Euskal Herria.
EUSKAL IZENAK GAILENDU.- Nabarmendu. Destacar, dominar.
GEHIEN PARATZEN DEN IZENA.- El nombre que más se pone.
IZENDEGI.- Catálogo de nombres.
ZERBAIT EGITERA BEHARTU.- Obligar a hacer algo.

 

C1
03-02-2015
16265975
01:14
7561