detalle dokuteka-generico-fitxa

Izenek ez dute generorik euskaraz

Pertsonen izenak sexuaren arabera sailkatzera behartzen du Espainiako lege batek. Salbuespenak egon, badaude, baina izen bakoitzak ezarrita du genero-marka: gizonezkoena ala emakumezkoena.

Euskarazko izen batzuk emakumezko zein gizonezkoentzat erabil litezkeela argudiatuta, malgutasuna eskatuko dio Euskaltzaindiak Espainiako Gobernuari; euskarak, izatez, ez baitauka generorik.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AHOTSA. Amets izena gizonezkoentzat gomendatzen du Euskaltzaindiak; Ametsa, berriz, emakumezkoentzat. Izen bakoitza genero bati lotu behar zaiola dio espainiar legediak eta horri erantzuteko emandako gomendioa baino ez da.
HERRITARRA 1. Amaiur bat ezagutzen dut, Amaiur bat neska zena; eta garaian, momentu batean, Amaiur omen mutilentzako izena zela, eta arazoak izan zituen.
HERRITARRA 2. Uste dut Izarorekin kasuren bat ezagutzen dudala, mutila eta neska ere bai.
HERRITARRA 3. Nik Lur ezagutzen dut neska, eta Itsaso neska baita.  
HERRITARRA 4. Nik Patxi neska bat ezagutzen dut.
AHOTSA. Amaren, Amaiur, Loar, Lur… Euskara generorik gabeko hizkuntza da, eta Euskaltzaindiak gogoratu du izen batzuk emakume zein gizonezkoentzat erabil litezkeela. Horregatik erregistro zibilean euskararekin malguago jokatzeko eskatuko dio Justizia Ministerioari.
ANDRES URRUTIA. Pauso esanguratsuak emango ditugula laster batean eta berehala, Justizia Ministerioarekin nahi dugulako hori azaldu. Ez badu kontuan hartzen hizkuntza bakoitzak dituen ezaupideak eta dituen ezaugarriak, porrot egingo dugula. Hau da, aplikatuko diogu euskarari gaztelaniatik edo hizkuntza erromanikoetatik datozen irizpide horiek; eta horrek ez dauka ez logikarik, ez hankarik, ez bururik.
HERRITARRA 4. Tradizioz badaude izen batzuk direnak maskulinoak eta femeninoak. Nik ez daukat arazorik, egia esan. Zergatik ez jarri edozein izen?
HERRITARRA 1. Euskaraz izenak generorik gabekoak dira. Orduan, ez dakit zer zerikusi daukan, hasteko hor, Espainiako legedia sartzea edo ez.
AHOTSA. Lehen ere egin dio eskaririk Euskaltzaindiak Justizia Ministerioari. Oraingoan ere erantzuna bide beretik joatea espero du Euskararen Akademiak, gizartearen eskaerari erantzun ahal izateko. 

detalle2

Docuthèque

B2
18-01-2018

x61pRelaContWAR

16140137
00:01:38

x61pViewCountWAR

4447

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR