Docutec
Dabid Orbegozo, nolako hileta egin?
Orbegozo ehorztetxeko arduradunarekin hiletei buruz aritu gara.
Lurperatzea edo erretzea, Zer eskatzen dute gehien?
Gaur egun, errausketa dago osea, modan, modan bezala edo jende gehienak, familia gehienak eskatzen dute errausketa egitea. Zergatikan? Ba pixka bat gizartea aldatu egin delako, eta ba jende gazteak gehiago eskatzen du errausketa, baina ez bakarrik osea jende gazteak, baizik eta edadeko (adineko) jendeak ere moda hori jarraitzen du, eta errausketa gehiago eskatzen da.
Nork aukeratzen du erretzea? Eta lurperatzea?
Ez ez dago osea, perfil bat, baizik eta, azkenean osea, familiak eskatzen du zer egin behar den osea, gorputz horrekin eta konturatu gara, ba nahiz eta hogei urteko pertsona bat erraustu egiten da (den), edo enterratu (lurperatu) egiten da (den), edo laurogeita hamarreko pertsona bat erraustu egitea (erraustea) eska dezakete, osea, familiak eskatzen du, azkenean, baina joera errausketa da, areagotuz dijoa.
Etorkizuna zein izango dela uste duzu?
Nire ustez, pixka bat hiletarena eta erlijioaren asuntoa pixka bat beheraka dijoa zergatikan jende gazteak ez du hainbeste sinesten, eta joera pixka bat ematen da. Orain askoz ere gehiago ematen da ba akto zibilak egitea edo elkartzea beste era batean, ba ez dakit, mendian elkartzea edo herriko plaza batean elkartzea lagunen artean, zergatik, azken finean, hileta bat jendearekin elkartzea da, osea que (hau da), izan daiteke hileta bat edo izan daiteke herriko plazan elkartzea, baina joera, nire ustez, pixkanaka hori da.
Beste herrialdeetan, zein ohitura dituzte?
Beste herrialdeetan, adibidez, Europan zehar, Espainian bezala, nahiz enterratu (lurperatu) nahiz erraustu, beste kulturetan, Indian adibidez, ibaian egiten dute guztia, bere bizitza guztia ibaian zehar dijua (doa) osea, eta hiltzen denean pertsona bat, bertan erraustu egiten dute. Txinatarrak, derrigorrez, erraustu egiten dute, eta zergatik errausten dute? Ba errausten dute osea (hau da) gorputza, zergatik leku gutxi daukate, oso lurra (lur) gutxi osea, gelditzen da Txinan, eta derrigorrez errausketa egiten da. Orduan zeintzuk (zein) enterratzen (lurperatzen) dute txinatarrak (txinatarrek)? Ba jeneralki (oro har) jende boteretsua edo diru asko osea daukanak (daukana) eta leku hori erosteko dirua osea daukanak, bestela derrigorrez erraustu.
Zer da garestiagoa erretzea edo lurperatzea?
Jendeak dauka pentsamendu bat enterratzen (lurperatzen) denean kaxarekin enterratzen dela, eta errausten denean, erraustu egiten dela kaxarik gabe, osea, guk eramaten dugula gorputza eta azkeneko momentuan gorputza kendu egiten dugula eta kaxa hori birziklatu egiten dela. Eta ez da hori kasua, baizik eta, nahiz eta enterratu (lurperatu), eta nahiz eta erraustu, beti kaxa eta guzti lurperatu edo kaxa eta guzti erraustu egiten da, osea, Osasun Sailak jada jarri du arautegi bat, eta arautegi horretan, esaten du hildako bakoitzak bere kutxan joan behar duela, gero destinoa (helmuga) aldatu egiten da: batzuetan, enterratu (lurperatu) egiten da, eta beste batzuetan, erraustu egiten da, baina kaxa eta guzti egiten da. Asi que, azken finean, guretzako zerbitzua berdintsua izaten da, berdintsua zergatik eskelak egiten ditugu, koroiak egiten ditugu, osea, loreak egiten dira, zerbitzua berdintsua izaten da baina azken finean, destinoa (helmuga) aldatu egiten da.
