detalle dokuteka-generico-fitxa

Hil arte bizi

Norma Bauerschmidt andreari minbizia diagnostikatu diote eta sendatzeko terapia proposatu ere bai. Berak, ordea, terapia alde batera utzi eta bidaia luze bati ekin dio.

Medikuek, ordea, azpimarratzen dute zein garrantzitsua den gaixotasuna azkar diagnostikatu eta terapiari ahalik eta azkarren heltzea.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Nazioarteko gaietara gatoz orain. Zer egingo zenuke medikuak minbizia duzula esango balizu?
Inork ez ditu hitz horiek entzun nahi, eta entzun ondoren, erantzunak oso ezberdinak izaten dira.
Estatu Batuetan 91 urteko emakume batek ez du tratamendurik nahi izan eta bere azken hilabeteak bidaiatzeko erabiliko dituela adierazi du. Juanjo San Miguelek kontatuko digu.
Juanjo San Miguel.- Norma Bauerschmidti medikuak esan zion minbizia zeukala eta kimioterapia egin beharko zuela. Berak erantzun zion esanez  ez zuela tratamendurik nahi eta bere azken hilabeteak bidaia handi bat egiteko erabiliko zituela. Bere semearekin batera, autokarabana hartu eta 20.000 kilometro egin ditu Estatu Batuetako 34 estatutan zehar. Egunero kontatzen zuen Facebooken bidez bere esperientzia eta milioi erdi jarraitzaile izan ditu. Azkenean, bidaia amaitu aurretik hil da.
Pertsona honen jokaerak goraipamenak jaso ditu mundu guztian eta komunikabideetan. Bizitzeko gogoaren irudi eta eredutzat jarri baitute, baina medikuek eta adituek adierazi dute kontuz jokatu beharra dagoela horrelako albisteak azaltzen direnean. Gaur egun, minbizi-kasu asko sendatu egin litezkeelako garaiz harrapatu eta tratamendu egokia izanez gero.
Adituek diote minbizi hitza oraindik beldurgarrienetakoa dela gaixotasunen artean eta baten bati gaitz hori duela esaten zaionean, normalean, erantzuna txarra izaten dela. Jendea beldurtu eta harritu egiten delako eta hasieran erabakiak hartzea benetan zaila izaten delako. Baina gaur egun, minbizi asko sendatu litezke eta tratamendu egokiak badaude. Aditu hauek diote, hala ere, gizaki askeak garela eta bat baino gehiago direla nahiago dutenak azken momentura arte bizitzea tratamenduaren eragozpenak jasan gabe.

detalle2

Docuthèque

B2
10-10-2016

x61pRelaContWAR

  • San Miguel, Juanjo
16243721
01:44

x61pViewCountWAR

4952

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR